Getxo Rugby Taldea: berrikuspenen arteko aldeak
73. lerroa: | 73. lerroa: | ||
== Azken denboraldiak == |
== Azken denboraldiak == |
||
=== Azken denboraldiak === |
|||
{| class="taulapolita" |
{| class="taulapolita" |
||
|- |
|- |
14:23, 31 urtarrila 2016ko berrikusketa
| ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Udalerria | Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) | |||||||||||||||
Sorrera | 1975 | |||||||||||||||
Koloreak |
| |||||||||||||||
Zelaia | Fadurako zelaia | |||||||||||||||
Egoitza | Getxo | |||||||||||||||
Presidentea | Andoni Saitua | |||||||||||||||
Webgune ofiziala | http://www.getxorugby.org/ |
Getxo Rugby Taldea udalerri bereko (Bizkaiko) errugbi talde profesionala da. Getxo Rugby Taldea 1975ean sortu zuten Getxo inguruan bizi ziren Gernika Rugby Taldeko hiru jokalarik. Hainbat urtez, udalerrian beste kiroletan zebiltzan gizonezkoak, batez ere arraunlariak, aritu ziren taldean. Hasieratik kirol emaitza handiak jaso zituen klubak, bai senior kategorian zein beste mailatan. 80ko hamarkadan, taldea handitu zen eta maila erregionaletik Espainiako Ohorezko Mailara igo zen. 1989an, taldea utzi zion gizonezkoena soilik izateari eta emakumeen atala sortu zen Getxo Rugby Taldean. Hasieratik emaitza onak jaso zituzten emakumeek ere.
90eko hamarkada urrezko aroa izan zen taldearentzat. Garai horretan lortu zuen arrakastarik handiena. Esate baterako, gizonezko senior taldeak Espainiako Ohorezko Mailaren Liga irabazi, Espainiako Erregearen lau Kopa eskuratu eta Koparen beste hiru finaletara heldu zen. Baina, 90eko hamarkadaren bukaeran gizonezko taldeak utzi behar izan zion Espainiako Ohorezko Mailari eta Getxo Rugby Taldea krisialdian sartu zen.
XXI mendearen hasieran, berriz, emaitza onak bueltatu ziren, tartean 2001eko eta 2008ko Espainiako Erreginaren Kopak irabaztea eta 2009ko Europako Emakumeen Kopan eta 2005eko Espainiako Errege Koparen finalista izatea. Urte hauetan profesionalizazio prozesua abiatu zen eta elkartearen aurrekontua nabarmen sendotuz joan zen progresiboki. Halere, 2009an bertan gizonezko senior taldea Espainiako Ohorezko B Mailara jaitsi zen.
Palmaresa
Gizonezkoak
- Ohorezko maila:
- Txapelduna (1): 1993
- Txapeldunordea (3): 1994, 1995, 1997
- Txapelduna (1): 1993
- Espainiako errugbi errege kopa:
- Txapelduna (4): 1990, 1991, 1992, 1997
- Txapeldunordea (3): 1993, 1995, 2005
- Txapelduna (4): 1990, 1991, 1992, 1997
- Iberiar Errugbi Kopa:
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (1): 1994
- Txapelduna (0)
- Ohorezko B maila:
- Txapelduna (2): 2003, 2011
Emakumezkoak
- Espainiako errugbi erregina kopa:
- Txapelduna (2): 2001, 2008
- Europako errugbi emakumeen kopa:
- Txapelduna (0)
- Txapeldunordea (2): 2005
- Txapelduna (0)
Azken denboraldiak
Denboraldia | Maila | Emaitza |
---|---|---|
2000-01 | Ohorezko maila | 10.a (jeitsi) |
2001-02 | Ohorezko B maila | 1.a (igo) |
2002-03 | Ohorezko maila | 8.a |
2003-04 | Ohorezko maila | 7.a |
2004-05 | Ohorezko maila | 5.a |
2005-06 | Ohorezko maila | 8.a |
2006-07 | Ohorezko maila | 8.a |
2007-08 | Ohorezko maila | 5.a |
2008-09 | Ohorezko maila | 10.a (jeitsi) |
2009-10 | Ohorezko B maila | 6.a |
2010-11 | Ohorezko B maila | 1.a (igo) |
2011-12 | Ohorezko maila | 5.a |
2012-13 | Ohorezko maila | 8.a |
2013-14 | Ohorezko maila | 7.a |
2014-15 | Ohorezko maila | 9.a |