Kroaziera: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
|familiaren kolorea = Indoeuroparra |
|familiaren kolorea = Indoeuroparra |
||
|estatuak=[[Kroazia]] eta [[Bosnia-Herzegovina]] batik bat |
|estatuak=[[Kroazia]] eta [[Bosnia-Herzegovina]] batik bat |
||
|eskualdea= [[Erdialdeko Europa]],[[Balkanak]] |
|eskualdea= [[Erdialdeko Europa]], [[Balkanak]] |
||
|hiztunak= 6 milioi |
|hiztunak= 6 milioi |
||
|1 familia=[[Indoeuropar hizkuntzak|Indoeuroparra]] |
|1 familia=[[Indoeuropar hizkuntzak|Indoeuroparra]] |
||
48. lerroa: | 48. lerroa: | ||
D, d: [d] |
D, d: [d] |
||
DŽ, dž : [{{IPA|ʤ}}] |
DŽ, dž : [{{IPA|ʤ}}] ingelesezko ''j'' bezala (''judge''), baina mingaina sabaira eramanik |
||
Đ, đ : [{{IPA|ʥ}}] |
Đ, đ : [{{IPA|ʥ}}] ingelesezko ''j'' bezala (''judge''), baina mingaina goiko ebakortzen atzera eramanik |
||
F, f: [f] |
F, f: [f] |
||
84. lerroa: | 84. lerroa: | ||
V, v: [{{IPA|ʋ}}] ''v'' eta ''u''-ren arteko nahasketaren antzekoa |
V, v: [{{IPA|ʋ}}] ''v'' eta ''u''-ren arteko nahasketaren antzekoa |
||
Z, z: [z] zubererazko ''s'' bezala, ''deu'''s'''ik'' hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko '''''z'''oo'', ''ro'''s'''e'' hitzetako txistukariak bezala |
|||
Z, z: [z] |
|||
Ž ž: [{{IPA|ʒ}}] Lekeitiko hizkerako |
Ž ž: [{{IPA|ʒ}}] Lekeitiko hizkerako frantsesezko eta katalanezko ''j'' bezala ('''''J'''acques'', '''''J'''ordi''). |
||
== Gramatika == |
== Gramatika == |
||
Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa: |
Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa: |
18:32, 25 apirila 2016ko berrikusketa
Kroaziera eslaviar hizkuntza da, nagusiki Kroazia, Bosnia-Herzegovinako eta Montenegroko mintzatua. Historikoki, serbo-kroaziera hizkuntza batuaren aldaera da eta oraindik ere aditu batzuek haren barruan mantentzen dute.
Ahoskatzeko gida
Kroazierazko fonema gehienek euskarazko baliokidea dute, baina euskaraz ez daudenak ezagun zaizkigun beste hizkuntza batzuetan topa ditzakegu.
Bokalak
A, a: [a]
E, e: [e]
I, i: [i]
O, o: [o]
U, u: [u]
Kontsonanteak
Kroazierak 25 kontsonante ditu:
B, b: [b]
C, c: [ts] ts
Č, č : [ʧ] tx baina gogorra
Ć, ć : [ʨ] tx
D, d: [d]
DŽ, dž : [ʤ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina sabaira eramanik
Đ, đ : [ʥ] ingelesezko j bezala (judge), baina mingaina goiko ebakortzen atzera eramanik
F, f: [f]
G, g: [g]
H, h: [x] gipuzkerazko j
J, j: [j] euskarazko bokal baten aurreko i bezalakoa (iaio)
K, k: [k]
L, l: [l]
LJ lj: [ʎ] gipuzkerazko eta bizkaierazko ll bezalakoa, l bustia (llabur, mutila)
M, m: [m]
N, n: [n]
NJ nj : [ɲ] ñ
P, p: [p]
R, r: [ɾ] r leuna, adibidez arotza hitzean bezalakoa; batzuetan, bokal modura jokatzen du
S, s: [s]
Š š : [ʃ] x
T, t: [t]
V, v: [ʋ] v eta u-ren arteko nahasketaren antzekoa
Z, z: [z] zubererazko s bezala, deusik hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko zoo, rose hitzetako txistukariak bezala
Ž ž: [ʒ] Lekeitiko hizkerako frantsesezko eta katalanezko j bezala (Jacques, Jordi).
Gramatika
Kroaziar izen, izenorde eta adjektiboek hiru genero dituzte: maskulinoa, femeninoa eta neutroa:
Izenak
Izenentzat forma bakarra adierazten da. Animalientzat, adibidez, espezieak definitzen duen generoa adierazten da: vuk ('otsoa') eta konj ('zaldia') maskulinoak dira eta krava ('behia'), femeninoa.
Hizkuntza eslabiar gehienetan bezala, ez dago artikulorik. Sei deklinabide-kasu ditu: nominatiboa, datiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa, instrumentala.
Esaldiaren ordena SAO da, hots, subjektua, aditza eta objektuak.
Adjektiboak
jeftin -i,-a,-o ('merkea')
jeftin: forma maskulino indefinitua
jeftini: forma maskulino definitua
jeftina: forma femenino definitua
jeftino: forma neutroa
Genero femeninoak eta neutroak berdin idazten dira forma definituan eta definitugabean, baina desberdin ahoskatzen dira.
Besteak
Kroaziarerak zenbait kasutan erabiltzen diren izenordeak ditu. Euskarak ez du horrelako hitzik: horren ordez, kasu antolaketak erabiltzen dira.
Aditzak
Kroaziar aditzek forma bukatuak eta bukatugabeak dauzkate, iraupeneko eta unean-uneko ekintzak adierazteko. Era horretan ingelesez, 'Egiten dut' eta 'Egiten ari naiz' bereizten dira:
Atzizkiak eta aurrizkiak erantsiz, aditz bukatuak bukatugabe bilaka daitezke, baita alderantziz ere: adbibidez, činiti ('egin', bukatugabea) učiniti bihurtzen da. Horretarako ere hainbat bide daude: adibidez,, 'aldatu' batzuetan urediti da (bukatua) eta uređivati (bukatugabea).
Hiztegia
Egunak
Kroaziera | Euskara |
---|---|
ponedjeljak | astelehen |
utorak | astearte |
srijeda | asteazken |
četvrtak | ostiral |
petak | ostegun |
subota | larunbat |
nedjelja | igande |
Hilabeteak
Kroaziera | Euskara |
---|---|
siječanj | Urtaril |
veljača | Otsail |
ožujak | Martxo |
travanj | Apiril |
svibanj | Maiatz |
lipanj | Ekain |
srpanj | Uztail |
kolovoz | Abuztu |
rujan | Irail |
listopad | Urri |
studeni | Azaro |
prosinac | Abendu |
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kroaziera |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |