Agustin Mujika: berrikuspenen arteko aldeak
takolo izena ipini |
t tipografikoa |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Biografia infotaula oinarria |
{{Biografia infotaula oinarria |
||
| izena = Agustin Mujika(Takolo) |
| izena = Agustin Mujika (Takolo) |
||
| irudia = |
| irudia = |
||
| oina = |
| oina = |
01:08, 7 azaroa 2016ko berrikusketa
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Agustin Mujika Yarza | |
Jaio | 1960ko martxoaren 16a (64 urte) | |
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) | ||
Lanbidea | enpresaburua, irakaslea |
Agustin Mujika Yarza[1] (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1960ko martxoaren 16a) irakaslea, enpresaburua, pailazoa, bentrilokuoa eta politikari ohia da. Beti euskaraz lan egin du Agustin Mujikak, eta haren ideia da 1986az geroztik Lasarte-Orian egiten den Euskararen Maratoia.[2] Hain zuzen euskararen alde lan egiteko hasi ziren Agustin Mujika eta Joxe Mari Agirretxe pailazo lanetan, biak Lasarte-Oriakoak, bata baserritarrez jantzita, eta bestea Olentzeroren rolean; gerora bihurtu ziren Takolo eta Porrotx.[3] Izan ere, Takolo, Pirritx eta Porrotx taldeko Takolo pailazoa izan zen Agustin, harik eta 2000ko hamarkadan taldea utzi zuen arte.
Gaur egun Zaldibian bizi da, emaztearekin, eta bi seme-alaba dituzte. Mozorro dendak ditu Zaldibian, Ordizian eta Donostian; ogibidez pailazo izateari utzitakoan ireki zituen saltokiak. Oraindik ere Takolo rolarekin pailazo agerraldiak egiten ditu, noizbehinka, Zaldibiako bi gazterekin (Kuki eta Koxmo), inguruko herrietan batez ere. Segurako barnetegian irakasle-monitore ere aritzen da, haurren sormena lantzen.[4][5]
1984an Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu zuen. Libre atera zen, kargurik gabe.[6] Zaldibian Batasuneko zinegotzi izana, Zaldibiako Udalak herriko etakide bat seme kutun izendatu zuelako akusazioaren pean, 2007an Espainiako Auzitegi Nazionalak Mujika beste 8 zinegotzi ohirekin batera prozesatu zuen.[7] Libre atera ziren, kargurik gabe.[8]
Erreferentziak
- ↑ Abizenak horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, hurrenez hurren Muxika eta Iartza onartu ditu deitura horien grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ G. Goikoetxea: «Euskara, Lasarte-Oriako egoera: Ereindakoaren fruituak ontzen hasteko garaia», Berria, 2016-08-04.
- ↑ Maialen Unanue: «Muxu eta irrien filosofia», Berria, 2012-11-25.
- ↑ Ilargi Agirre: «Mozorroen tenplua», Berria, 2015-02-01.
- ↑ Monika Juaristi: «Betiko lepotik, burua», Berria, 2013-09-11.
- ↑ «Mujika Yarza, Agustín», Euskal Memoria.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La A. Nacional juzgará a ex concejales de Batasuna en Zaldibia (Guipúzcoa) por nombrar hijo predilecto a un etarra», Europa Press, 2007-02-04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Absuelven a la corporación de Zaldibia por un homenaje a un etarra muerto», Diario Vasco, 2007-02-20.