Italo Svevo: berrikuspenen arteko aldeak
+jaiotza eta heriotza datak |
t +biografia infotaula automatikoa, +bizialdia |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Biografia_infotaula_automatikoa}} |
|||
[[Fitxategi:Svevo.jpg|thumb|Italo Svevo]] |
|||
'''Italo Svevo''' —jaiotza-izena: '''Aron Ettore Schmitz'''— ([[Trieste]], [[Italia]], [[1861]]ko [[abenduaren 19]]a - [[Motta di Livenza]], Italia, [[1928]]ko [[irailaren 13]]a) [[italiera]]zko idazlea izan zen. Svevo kultura handikoa zen; idazle errealisten, italiar, frantses eta aleman klasikoen, Schopenhauerren eta, batez ere, Freuden eragina izan zuen, eta bizi izan zen artean arrakastarik izan ez bazuen ere, haren ekarria garrantzi handikoa izan da XX. mendeko literaturan. |

11. lerroa: | 11. lerroa: | ||
1927an'' Vino generoso'', eleberri laburra, eta 1928an ''Una burla riuscita'', ipuin-bilduma, argitaratu zituen. [[Auto-istripu]] batean hil zen. Hil ondoren argitaratutako liburuak: ''La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla'' (1930, ''Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina''), ''Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti'' (1949, ''Bidaia labur sentimentala eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk''), ''Saggi e Pagine Sparse'' (1954, ''Saiakerak eta orrialde solteak''), ''Commedie'' (1960, ''Komediak''). |

== Erreferentziak == |
== Erreferentziak == |
||
{{commonskat}} |
{{commonskat}} |
||
16. lerroa: | 17. lerroa: | ||
{{ lur | data=2011/12/26}} |
{{ lur | data=2011/12/26}} |
||
{{ |
{{bizialdia|1861eko|1928ko|Svevo, Italo}} |
||
[[Kategoria:1861eko jaiotzak]] |
|||
[[Kategoria:1928ko heriotzak]] |
|||
[[Kategoria:Italierazko idazleak]] |
[[Kategoria:Italierazko idazleak]] |
||
[[Kategoria:Italiako idazleak]] |
[[Kategoria:Italiako idazleak]] |
16:17, 27 martxoa 2017ko berrikusketa
Italo Svevo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ettore Schmitz |
Jaiotza | Trieste, 1861eko abenduaren 19a |
Herrialdea | Italiako Erresuma Austria-Hungariako Inperioa |
Heriotza | Motta di Livenza, 1928ko irailaren 13a (66 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: ibilgailuak harrapatzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, itzultzailea, enpresaburua eta eleberrigilea |
Lantokia(k) | Trieste |
Enplegatzailea(k) | Union-Bank (en) |
Izengoitia(k) | Italo Svevo |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
|
Italo Svevo —jaiotza-izena: Aron Ettore Schmitz— (Trieste, Italia, 1861ko abenduaren 19a - Motta di Livenza, Italia, 1928ko irailaren 13a) italierazko idazlea izan zen. Svevo kultura handikoa zen; idazle errealisten, italiar, frantses eta aleman klasikoen, Schopenhauerren eta, batez ere, Freuden eragina izan zuen, eta bizi izan zen artean arrakastarik izan ez bazuen ere, haren ekarria garrantzi handikoa izan da XX. mendeko literaturan.
Biografia
Bavarian egin zituen ikasketak, eta alemana ikasi zuen. Banketxe batean hasi zen lanean, eta bere lehen eleberriak, Una Vita (1892, Bizitza bat), badu giro horren arrastorik. L´Indipendiente egunkarian kritikak eta artikuluak idatzi zituen. 1898an argitaratu zuen bigarren eleberria, Senilità (Zaharreria). Bi eleberri horien arrakasta ezagatik etsita, literatura utzi zuen aldi batez.
Bitartean, bankua utzi, eta enpresa handi batean hasi zen lanean, zuzendari gisa, eta Europa osoan zehar ibili zen bidaian, Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian bizi izan zela. 1896an Diario per la fidanzata (Andregaiarentzako egunkaria) idatzi zuen, burgesia gogor kritikatzen zuena. 1904an James Joyce ezagutu zuen, eta haren eragina eta bultzada izan zuen. 1923an La coscienza di Zeno (Zenoren kontzientzia) maisulana idatzi zuen, hasieran Joycek famatu eta gero kritikari askok goraipatu zuten eleberria, psikoanalisiaren teoria literaturara aldatzen zuena.
1927an Vino generoso, eleberri laburra, eta 1928an Una burla riuscita, ipuin-bilduma, argitaratu zituen. Auto-istripu batean hil zen. Hil ondoren argitaratutako liburuak: La Novella del buon vecchio e della bella fanciulla (1930, Agure onaren eta neskatxa ederraren ipuina), Corto viaggio sentimentale e altri racconti inediti (1949, Bidaia labur sentimentala eta argitara gabeko beste kontakizun batzuk), Saggi e Pagine Sparse (1954, Saiakerak eta orrialde solteak), Commedie (1960, Komediak).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Italo Svevo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.