Jump to content

«Francisco Nieva»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Francisco Nieva''' ([[Valdepeñas]], {{data|1924|12|29}} - [[Madril]], [[2016]]ko [[azaroaren 10]]a) espainiar idazlea izan zen. Antzerkirako lanak idatzi ditu gehienbat.
 
Espainiako gerraondoko antzerkiaren berritzaile handienetako bat izan da. Mugimendu ''[[postismo|postista]]''rekin egon zen harremanetan. Bere obrak ukitu bat baino gehiago du: [[Francisco Goya|Goyaren]] pinturarenak, [[Ramón María del Valle-Inclán|Valle Inclánen]] [[esperpento]]arenak eta [[Alfred Jarry]] eta [[Antonin Artaud]]en [[surrealismo]]arenak. [[Fartsa]] eta kalamitatearen antzerkia eta antzerki amorratua direlako multzoetan sailkatu izan du berak bere lana.
 
Lehen multzoan, lan hauek ditu, besteak beste: ''Tórtolas, crepúsculo y telón'' (1972), ''El rayo colgado'' (1975) eta ''El baile de los ardientes'' (1975); bigarrenean, aldiz, ''La carroza de plomo candente'' (1973), ''Nosferatu'' (1975), ''Con sombra y quimera de Larra'' (1976) eta ''La señora tártara'' (1981). [[1980]]an, [[Espainiako Antzerkiko Sari Nazionala]] irabazi zuen ''Los Baños de Argel'' lanaren muntaiarekin. 1986az geroztik, [[Espainiako Hizkuntzaren Erret Akademia]]ko kide da. Azken urteetan, eleberriak eta ipuinak idatzi ditu: ''Viaje a Pantaélica'' (1994), ''Carne de murciélago'' (1998), ''Los rabudos y otros cuentos'' (2000), ''Argumentario clásico'' (2001) eta ''La mutación del primo mentiro'' (2004). Azken antzerki-lanak hauek ditu: ''¡Viva el estupor!'' (2005), ''Misterio y festival: pequeña tetralogía satírica'' (2005) eta ''El cíclope'' (2009). Bestalde, [[1992]]an [[Letretako Asturiasko Printzea saria]] eta [[Espainiako Drama Literaturaren Sari Nazionala|Espainiako Literatura Sari Nazionala]] eman zizkioten.
== Kanpo loturak ==
* {{es}} [http://www.francisconieva.com/ Francisco Nievaren web-orria]
{{bizialdia|1924ko|2016ko|Nieva, Francisco}}
 
[[Kategoria:Ciudad Real probintziako jendea]]
[[Kategoria:Literaturako Asturiasko Printzesa saridunak]]
[[Kategoria:Pertsona bisexualak]]
{{bizialdia|1924ko|2016ko|Nieva, Francisco}}