Alfred Jarry

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alfred Jarry.
Ubu aita (gero Ubu erregea), Jarryren marrazki-lan batekoa.

Alfred Jarry (Laval, Frantzia, 1873ko irailaren 8a - Paris, Frantzia, 1907ko azaroaren 1a) frantses idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubu roi (1896, "Ubu errege") burgesiaren aurkako satira-dramak eman zion ospea gaztetan (txotxongilo-drama hasieran), eta absurduaren antzerkiaren aitzindaritzat hartu izan da, haren obra dela medio. Hurrengo urteetan obra hori bera jarraitu zuen, Ubu aita Poloniako errege izatera iritsi zen pertsonaia xelebre haren inguruan, burgesiaren irain gisa: Ubu enchaîné (1900 "Ubu gatibu"); Ubu sur la butte (1901, "Ubu fusilaren begiradapean"); Ubu cocu ("Ubu adarduna", 1944an lehenbizikoz emana).

Historiak, ipuinak eta eleberriak ere idatzi zituen. Pataphysique izenez bataiatu zuen moldea asmatu zuen Jarryk, absurdoaren logikaren inguruan, Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien izeneko obran ("Faustroll doktore patafisikariaren aieruak eta iritziak", 1911n argitara emana).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfred Jarry Aldatu lotura Wikidatan