Munduko zazpi mirariak: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
t Josugoni wikilariak «Antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak» orria «Munduko zazpi mirariak» izenera aldatu du |
(Ez dago alderik)
|
00:05, 18 urtarrila 2020ko berrikusketa
Munduko zazpi mirariak edo antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak antzinate klasikoan zazpi eraikin nabarmenen zerrenda da, Greziaren ikuspegitik egina. Zerrenda Antzinako Greziako turistek bisitatzen zituzten tokien gidaliburuetan oinarritu zen. Zerrenda horren bertsio goiztiarrena K.a. II. mendean egin zuen Antipatro Sidongoak, eta Mediterraneo itsasoaren inguruko eraikinak baizik ez zituen biltzen. Hasierako zerrendak beste bertsio ugari inspiratu zituen mendeetan zehar. Zazpi mirarietatik batek bakarrik dirau zutik gaur egun: Gizako piramide handiak.
Eraiki ziren urtearen arabera zerrendatuak, hauek dira antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak:
Miraria | Data | Egilea | Tokia |
---|---|---|---|
Gizako Piramide Handia | 2550 K.a. | Antzinako Egiptoarrak | Kairo (oraingo Egipton) |
Babiloniako Lorategi Esekiak | 600 K.a. | Babiloniarrak | Babilonia (oraingo Iraken) |
Olinpiako Zeusen Estatua | 435 K.a. | Antzinako Greziarrak | Olinpia (oraingo Grezian) |
Efesoko Artemisaren Tenplua | 550 K.a. | Antzinako Greziarrak | Efeso (oraingo Turkian) |
Halikarnasoko Mausoleoa | 351 K.a. | Persiar helenizatuak | Halikarnaso (oraingo Turkian) |
Rodasko Kolosoa | 292-280 K.a. | Antzinako Greziarrak | Rodas uhartea (oraingo Grezian) |
Alexandriako Itsasargia | 3. mendea K.a. | Antzinako Greziarrak | Alexandria (oraingo Egipton) |
Galeria
-
Gizako Piramide Handia
-
Babiloniako Lorategi Esekiak
-
Olinpiako Zeusen Estatua
-
Efesoko Artemisaren Tenplua
-
Halikarnasoko Mausoleoa
-
Rodasko Kolosoa
-
Alexandriako Itsasargia
Gizako piramidea egiptoarrek eraiki zuten, Babiloniako lorategiak babiloniarrek, Masoloren mausoleoa pertsiarrek, eta gainerako lau miraiak, greziarrek.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Munduko Zazpi Mirari berriak