Joxan Artze: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia)
tNo edit summary
81. lerroa: 81. lerroa:
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
{{erreferentzia zerrenda}}

== Bibliografia ==
* Belen Oronoz Anchordoqui: ''JosAnton Artze Harzabal: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)''. Egan 2020 1/2. 37-80 orld.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

13:36, 14 abuztua 2020ko berrikusketa

Joxan Artze

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Arce Aguirre
JaiotzaUsurbil1939ko apirilaren 6a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaUsurbil2018ko urtarrilaren 12a (78 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaEz Dok Amairu
MugimenduaEz Dok Amairua
Izengoitia(k)Hartzabal
Musika instrumentuatxalaparta

Inguma: jose-antonio-artze-agirre-1939-2018 Literaturaren Zubitegia: 18 Spotify: 2hYduUvSLhxIWKVEtlsgWz Musicbrainz: cd1f1df5-c93b-4d7e-9ca7-7710450e8bba Discogs: 1041240 Edit the value on Wikidata

Joxan Artze Agirre[1][2] zenbaitetan Joxean Artze,[3] JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - ib., 2018ko urtarrilaren 12a), euskal idazlea eta txalapartaria zen, Artze anaietako bat.

Bizitza

Batxilerra amaitu ondoren Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.

Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera besteak beste. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen.[4]

1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa sentikaria prestatu zuen.

Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan zituen. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen.

1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.

Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Gure Bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[5]

Ohore Joxan Artze eta Mikel Laboari (Proisa graffiti)

Lanak

Bi garaitan banatzen da Artzeren produkzioa. Artzek berak askotan aitortuzuen lehen aldian “kanpotik barrura” ikusten zuela (“Harzabal” ezizena erabiltzen zuen orduan, 1969-1979) eta, aldaketa espirituala jasan ostean, bigarren alditzat jo daitekeenean “barrutik kanpora” idaztera aldatu zuela bere ikuspegia (“Hartzut” ezizenarekin orduan). Lehen aldi hartako Artze gazteak inguratzen zuen errealitatea islatzen zuen bere lanean, garai eta lekuarekin zuen lotura agertzen zuen nolabait.[6] [7][8]

Poesia

Artzeren poesia Usurbilgo elizan bere hiletan
  • Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)
  • Laino guztien azpitik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa.ISBN:978-84-942814-1-9)
  • Eta sasi guztien gainetik, Jose Luis Zumetaren laguntzarekin. (1973, Egilea editore) (2. edizioa, Donostia: 2014, 3e edizioa. ISBN:978-84-942814-0-2)
  • Bide bazterrean hi eta ni kantari] (1979, Egilea editore)
  • Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)
  • Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
  • Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
  • 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008,2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015,2016, 2017 urteroko HATSAREN POESIA olerki-liburu kolektiboan bere ekarpen poetikoa. Hatsa Elkartea. Senpere.
  • XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
  • Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
  • Bizitzaren atea dukegu heriotza (2013, Elkar).
  • Heriotzaren ataria dugu bizitza (2013, Elkar).
Joxan Artze gogoan Zumaiako KGD muraletan. Kartzeletako motxiladun umeak gogoan

Ikuskizunak

  • Baga, biga, higa
  • Hitzez eta hotsez
  • Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona, (1983).
  • Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, (1994).
  • Goñiko zalduna (1994, Jean Schwarz, Beñat Achiary eta Jesus Artzerekin)
  • Harria (Mixel Etxekopar, Beñat Achiary, Iñaki Perurena eta Inazio Perurenarekin)
  • Oihana auhenka (1999, Beñat Achiary, Mixel Etxekopar, Jose Bikondoa, Alfonso Gorosterazu eta Jesus bere anaiarekin)

Diskoak (musikari, konposatzaile edo ahots gisara)

  • ARZA ANAIAK: Txalaparta (7"ko Diskoa, 1968, Herri Gogoa-Edigsa)
  • HARZABAL: Harzabal (7"ko Diskoa - 33rpm, 1968, Columbia)
  • ARZA ANAIAK: Txalaparta ‘75 iraila (12"ko LPa, 1975, Cramps records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (12"ko LPa - CASSETTE, 1976, Cramps records)
  • A. GONZALEZ ACILU: Arrano beltza (12"ko LPa, 1977, Movieplay)
  • ASKOREN ARTEAN: Bai Euskarari jaialdia (12"ko LP bikoitza - CASSETTE bikoitza, 1978)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Amodiozko baratzetan (CASSETTE-12"ko LPa, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Lizardi (CASSETTE-12"ko LPa, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE HARTZABAL: Pedro Maria Otaño (12"ko LPa - CASETTE, 1980, Ots - A.Egaña)
  • J.A. ARTZE: Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (12"ko LPa - CASSETTEA, 1988, Elkar)
  • BEÑAT ACHIARY: Arranoa (CDa, 1988, Ocora-Radio France, Paris)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (CDa reedizioa, 1994, Cramps records)
  • J.A. ARTZE: Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona (CDa reedizioa, 1995, Elkar)
  • ASKOREN ARTEAN: Belarritik Bihotzera: pasarte aukeratuak. (CD bikoitza, 1996, Bibli Elkarte Batuak)
  • JOSANTON ARTZE: Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat (CDa, 1998, Eneixe)
  • MADDI OIHENART: Lürralde zilarra (CDa, 1998, Agorila)[9]
  • JEAN SCHWARZ: Goñi'ko Zalduna (CD bikoitza, 1998, Celia records)
  • JEAN SCHWARZ: Dilin dalan (CDa, 2000, Celia records, Frantzia)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (12"ko LPa - CDa reedizioa, 2000, Akarma)
  • ARTZE, AXIARI, ETXEKOPAR, LÊ QUAN, LE PIEZ, BIKONDOA, ARTZE, GOROSTERAZU, BARBOFF: Oihana Ahuenka (CDa, 2001, Jazzle)
  • OIHENART, AROTZE, ETXEKOPAR, VISSLER: Arbaila (CDa, 2002, Kultulan diskak)
  • BITORIANO GANDIAGA: Elorri loratua (CD bikoitza, 2003, Keinu)
  • LUIS DE PABLO: Zurezko olerkia (CDa, 2003, Iberautor Promociones Culturales)
  • ASKOREN ARTEAN: Oteiza Jorgeri (CDa, 2004, Pamiela)
  • ASKOREN ARTEAN: Pais Basque kantuketan (CD bikoitza, 2003, Ocora-Radio France)
  • AXIARI, LOPEZ, EZKURRA: Avril (CDa, 2007, Langon)
  • HARZABAL: Harzabal (CD reedizioa, 2007, Pamiela phonogauzak)
  • ARZA ANAIAK: Txalaparta ‘75 iraila (CD reedizioa, 2007, Strange days records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (CD reedizioa, 2007, Strange days records)
  • JUAN MARI BELTRAN: Txalaparta (CDa, 2009, NO-CD records)
  • AREA International POPular group: Maledetti (maudits) (LP reedizioa, 2014, Cramps records - Sony Music)

Erreferentziak

  1. interaktiboa, 2011 iametza. Euskal Idazleen Elkartea. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  2. literaturaren zubitegia - Joxan Artze,Hartzabal. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
  3. Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  4. Oronoz Antxordoki, Belén.. ([2000]). Gazteri berria, Kantagintza Berria : Euskal Kantagintza Berriaren ("Ez dok Amairu") eta Nova Canço Catalana-ren ("Els Setze Jutges") arteko Azterketa Konparatiboa. Erein ISBN 84-7568-876-4. PMC 432826629. (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  5. Félix Ibargutxi Otermin: «José Antonio Artze Agirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  6. Oronoz Antxordoki, Belen. «Josanton Artze 'Harzabal': inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)» (PDF) Tesiker, Euskarazko tesien datu-basea (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  7. Anchordoqui, Oronoz; Belen, Maria. (2013-10-07). Josanton Artze “Harzabal”: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979).  doi:http://hdl.handle.net/10810/10801. (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  8. Oronoz Antxordoki, Belen. (2012). «Josanton Artze “Harzabal”: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979)» www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
  9. Berria.eus. «Zaharraz berri egin zuena» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).

Bibliografia

  • Belen Oronoz Anchordoqui: JosAnton Artze Harzabal: inguruaren eragina poesiagintzan (1969-1979). Egan 2020 1/2. 37-80 orld.

Ikus, gainera

Kanpo estekak