Edukira joan

«Hipokrates Sirakusakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
Himilkon Herakleara heldu ondoren, Agrigento errenditu zuen eta, laster, Hipokratesekin elkartu zen. Honek 10.000 oinezkoz eta 500 zaldunezko armada batekin, erabaki zuen [[Akrillai]]<nowiki/>ren ondoan kanpalekua jartzea<ref>Livio XXIV. 35,6,8.</ref>. Sirakusarrek haien eremua gotortzen zuten bitartean, Martzelo Agrigentotik itzuli zen, jadanik etsaiek okupatuta, eta ez zuen espero Sirakusako armada aurkitzea<ref>Livio XXIV. 35.9.</ref>. Himilkonen erasoaren beldur zenez, armada formazioan eraman zuen ustezko eraso bati aurre egiteko. Zuhurtasun horretaz baliatuz, sirakusarrak kontrolatu ahal zituen. Izan ere, sirakusarrak kanpaleku lanak prestatzen zituztenean, ustekabean harrapatuak izan ziren, gehienbat infanteria. Zalditeriari dagokionez, zenbait borrokatxoren ostean, Akrillaira alde egin zuen Hipokratesen kanpalekura<ref>Livio XXIV. 36,1</ref>. Gudu honi esker, Martzelok [[Epipolas]] kontrolatu zuen (Sirakusako giltza) eta [[sikulo]] askok erromatarrekin jarraitzea erabaki zuten. Martzelo Sirakusaren aurreko kanpalekura itzuli zen.
Erromaterrek [[Enna]]n egindako sarraskiaren ondoren, Hipokrates eta Himilkon hiria laguntzera joan ziren, baina han egonda, konturatu ziren ezin zutela ezer egin. Horren ostean, Hipokratesek [[Morgantina|Murgantian]] bilatu zuen babesa eta Himilkonek, berriz, Agrigenton.
Jasoera hauek [[Sizilia|Siziliaren]]ren barruan gertatzen ziren bitartean, Martzelok ia Sirakusa guztia kontrolatu zuen (K.a. 212) [[Akradina]] eta [[Ortigia]] izan ezik<ref>Livio XXV. 25.</ref>. Hipokrates eta Himilkon, bestalde, alperrik saiatu ziren hiria salbatzen eta [[Anapo ibaia|Anapo ibaiaren]]ren eskualde [[zingira]]tsuan, hiritik 12 kilometrora, kanpaleku ezarri zuten<ref>Livio XXIV, 36, 2.</ref>. Osasun baldintza txarrak zirela medio, izurria agertu zen eta horren ondorioz Himilkon eta Hipokrates hil ziren. Epizidek zertxobait gehiago iraun zuen, baina azkenean Agrigentora erretiratu zen, non K.a. 210 arte egon baitzen.
 
== Erreferentziak ==
 
{{bizialdia|K.a. III. mendeko|K.a. III. mendeko|}}
 
[[Kategoria:Sirakusako tiranoak]]
[[Kategoria:K.a. III. mendeko biografiak]]