TUVISA: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
46. lerroa: 46. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}

* [https://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?lang=eu&locale=eu&idioma=eu&claveTema=2&claveArea=1&accion=cuadroMando&accionWe001=ficha TUVISAren webgunea, vitoria-gasteiz.org atarian]


{{Euskal Herriko autobus garraio aurkibidea}}
{{Euskal Herriko autobus garraio aurkibidea}}

18:54, 15 azaroa 2020ko berrikusketa

TUVISA
Datuak
Motagarraio enpresa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaGasteizko Udala
webgune ofiziala
TUVISAren autobusa

TUVISA gaztelaniazko Transportes Urbanos de Vitoria-Gasteiz S.A-ren akronimoa da. Gasteizko hirian autobus zerbitzua eskaintzen duen enpresa publikoa da.

TUVISAren autobusak Mercedes-Benz, Pegaso, Man eta Scania markakoak dira.

Autobus txartelak 95 zentimoko kostua dauka noizbehinkakoa denean eta 50 zentimokoa abonuaren bidez ordaintzen denean,[1] eta merkeagoa da adineko jendearentzako, ikasleentzako eta familia ugarientzako.

TUVISAren autobus sarea

2009ko urrian Gasteizko udalak autobus zerbitzua berregituratu zuen[2], lehen zeuden lineak, gehien bat auzoetatik hiriko erdigunera joateko zirenak, guztiz ezabatuz eta egitura ortogonal baten antz gehiago zuen sarea osatuz 9 linearen bidez (horietako 4, izatez, aurkako noranzkoan doazen 2 linea dira)[3]. Sare berriaren ezarpenak 3 helburu bete nahi zituen: maiztasunak handitzea (20-30 minututik 10 minutura igaro ziren), auzoetan sartuko ez ziren linea zuzenagoak eratzea autobusen abiadura komertziala handitzeko, eta metro sare baten modura funtzionatuko zuen sare bat osatzea.

2010eko urrian berriro egin ziren aldaketak sarean. Kasu hartan moldaketak txikiagoak izan ziren, hamasei hain zuzen[4], batez ere herritarrek egindako hainbat eskaerari erantzuteko[5].

2015ean linea berri bat sortu zen, L10 linea hain zuzen, hego-ekialdean eta hego-mendebaldean dauden auzoak hiriaren erdigunearekin lotzeko. Aldi berean, L6 linea Arkaiateraino luzatu zen eta L7 linea Borinbizkarreraino.

Eguneko lineak

Gasteizko 2015. urteko autobus sarearen irudi eskematikoa
Gasteizko Gautxori sarearen irudi eskematikoa

Hiru lineak hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotzen dute, eta beste hiruk ekialdea eta mendebaldea. Gainerako hirurek hiria inguratzen dute (bik erdigunetik hurbilago eta besteak kanporagotik), gainontzeko lineak elkarrekin lotuz. Egitura hau bidaiariek linea aldaketak egin ditzaten errazteko pentsatuta dago.

Lineak hauek dira[6]:

  • L1. Zirkularra: Hiriaren erdigunea inguratzen duen lineetako bat da. Erlojuaren orratzen noranzkoan doa, eta hurrengo auzoak lotzen ditu: Lovaina, San Martin, Koroatzea, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Done Jakue, Judimendi, Babesgabeak eta Zabalgunea.
  • L2. Periferikoa: Linea honek ere erdigunea inguratzen du, baina kanporagotik, ingurabide zaharra jarraituz. Autobusak bi noranzkoetan ditu. Auzo hauek lotzen ditu: Mendizorrotza, Ariznabarra, Zabalgana, Txagorritxu, Gazalbide, Pilar, Zaramaga, Aranbizkarra, Arana, Santa Luzia eta Adurtza.
  • L3. Betoñu-Zumakadia: Linea hau hiriaren iparraldetik hegoaldera doa, hiriaren ekialdetik. Bi noranzkoetan ditu autobusak, baina noranzko bakoitza kale ezberdinetatik doa. Betoñuko industrialdea lotzen du hiriaren ergigunearekin eta Adurtza auzoarekin. Aranbizkarra, Anglo-Vasco, Judimendi eta Babesgabeak auzoak ere zeharkatzen ditu.
  • L4. Lakua-Mariturri: Iparraldetik hegoaldera doa linea hau ere, Arriaga-Lakua Mariturrirekin lotuz. Bi noranzkoetan mugitzen dira autobusak, Alde Zaharra inguratzen duenean eta Lakuako eta Mariturriko muturretan salbu. Linea honek Ibaiondo eta Pilar auzoei ere ematen die zerbitzua iparraldean, eta Ariznabarra auzoari eta Armentia herriari hegoaldean.
  • L5. Salburua-Elejalde: Hiriaren ekialdea eta mendebaldea lotzen ditu. Kale beretatik doa bi muturretan, baina erdigunean Salburutik Sansomendirako noranzkoa Alde Zaharraren iparraldetik doa, eta aurkako noranzkoa hegoaldetik. Salburua, Arantzabela, Sansomendi eta San Martin auzoak erdigunearekin lotzen ditu. Ehari-Gobeuko industrialdeari ere ematen dio zerbitzua. Linea honek hainbat adar ditu mendebaldean: bat Aztegieta herriarekin lotzen du, eta beste bik Jundizko industrialdeari ematen diote zerbitzua.
  • L6. Zabalgana-Arkaiate: Linea honek ere ekialdea eta mendebaldea lotzen ditu, baina kasu honetan hegoalderagotik. Erdigunearekin lotzen ditu lau auzo: alde batetik, Zabalganeko hegoaldeko auzo berria eta Ariznabarra; eta, bestetik, Salburua eta Arana.
  • L7. Borinbizkarra-Salburua: Linea honek hego-ekialdea eta ipar-mendebaldea lotzen ditu, bi noranzkoetan.
  • L8. Unibertsitatea: Linea hau L1 linearen aurkako noranzkoa da izatez, baina ez du harekin bat egiten kale guztietan. Linea honek EHUren Arabako campusari ere ematen dio zerbitzua.
  • L9. Gamarra-Zumakadia: Linea hau L3 linearen ibilbide bera egiten du hiriaren hegoalde eta erdigunean, baina beste ibilbide bat dauka iparraldean. Zuzenean Gamarra herrira iristen da, Gamarrako industrialdea zeharkatuz.
  • L10. Aldaia-Larrein: Linea honek ekialde-mendebalde norabidean zeharkatzen du hiria, eta Aldaia auzoa Larrein auzoarekin lotzen du.

Gaueko lineak (Gautxoria)

Gauez aritzen diren lineei dagokienez, Gautxori deritzon sistema dago indarrean. 30 edo 60 minutuko maiztasuna daukaten 6 linea daude:

  • G1. Lakua-Abetxuku: Gasteizko Katedral Berritik abiatu eta Lakua-Arriaga eta Abetxukura iristeko balio du.
  • G2. Adurtza-Errekaleor: Babesgabeen plazatik irten eta Errekaleor auzoraino iristen da, Adurtza zeharkatuz. Ondoren Salburuko Izarra eta Santo Tomas auzoetara doa, eta itzulerako bidea egiten du.
  • G3. Armentia-Zabalgana: Erdigunetik Armentia eta Zabalganera iristeko balio du. Itzulera Aldaia eta San Martinetik egiten dute.
  • G4. Sansomendi-Lakua: Hiriaren erdigunea Sansomendi eta Lakuabizkarra inguruneekin lotzen ditu.
  • G6. Salburua-Aranbizkarra: Linea hau Salbururaino iristen da.

Sarea 2009a arte

2009. urtea arte, hiria haziz zihoan heinean linea berriak sortu ziren eta zeudenak luzatu ziren. Esaterako, hasieran Txagorritxu erdigunearekin batzeko bakarrik balio zuen linea gero Lakuaraino eraman zen. Guztira 18 linea egotera iritsi zen. XX. mendeko hasieran eraikitako auzo berrietara ere (Salburua eta Zabalgana) autobus zerbitzua ezarri zen, 18. linea sortuz.

Erreferentziak

Kanpo estekak