Edukira joan

Armentia

Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».
Armentia
 Euskal Herria
Armentiako basilika elurpean
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteizko kuadrilla
Geografia
Koordenatuak42°49′59″N 2°42′06″W / 42.833028°N 2.70173°W / 42.833028; -2.70173
Garaiera550 m
Artikulu hau Gasteizko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Armentia (argipena)».

Armentia, Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da.

Armentia izena latinezko antroponimo batetik omen dator, Arventius antroponimotik.[1]

Donemiliagako goldean, 1025. urtean datatutako dokumentuan, Armentei aldaera aipatzen da.[2][3]

Erromatar garaian eta Erdi Aroan Armentia bidegurutze garrantzitsua izan zen. Alde batetik, handik igarotzen zen Done Jakue bidea (kontuan izan Armentiako basilika Euskal Herriko lehen katedrala izan zela). Bestalde, Ab Asturica Burdigalam erromatar galtzada Mariturritik igarotzen zen.

Armentiako tenplua apezpiku egoitza izan zen XI. mendean. Gero, hegoaldeko lurrak musulmanen eskuetatik kristauen agintera igaro zirenean, apezpiku egoitza Kalagorrira aldatu zen.

Armentiako belardia.
Armentiako biztanleria

San Prudentzio basilika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armentiako basilika edo San Prudentziorena XII. mendean eraiki zuten, estilo erromanikoan, VIII. mendeko tenplu baten hondakinen gainean. 1776an zorigaiztoko eraberritze bat jasan zuen, eta bere egituraren atal bat desagertu egin zen. 1964an berriz eraberritu zuten. Erdi Aroko artearen adibide nagusietako bat da eta Euskal Herriko monumentu izendatu dute.

Elizaren oina gurutze latinoa da. Burualdean zein haren besoak gurutzatzen den tokian dituen gangetan ebanjelisten lau eskultura daude. Elizako kapitelak landareekin, animaliekin, eta zaldun eta zentauroen arteko guduen irudiekin apaindurik daude. Oraindik ere jatorrizko portadaren hondarrak geratzen dira. Tinpanoek eta baxuerliebeek Euskal Herrian den erromanikoko eskultura multzo onenetakoa osatzen dute[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  2. «Armentia Gasteiz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-29).
  3. «Donemiliagako goldea (in Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala)» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-07-29).
  4. http://www.vitoria-gasteiz.org/anilloWeb/eu/html/1/28.shtml

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]