Edukira joan

«Cell»: berrikuspenen arteko aldeak

10 bytes removed ,  Duela 13 urte
t
Robot: Cambios triviales
t (Robot: Cambios triviales)
Bere nagusitasunera berriz heltzean, gizakiak xurgatzeari ekin zion Ginjer Town herrian bere indarra gehitu eta ziborrak garaitu ahal izateko. [[Kami-sama|Ahalguztidunak]] hau hauteman eta [[Satan Txiki]]rekin fusionatzea erabaki zuen '''Cell''' geldiarazteko. Satan Txikik, lehen baino askoz indartsuagoa zela, oso erraz aurkitu zuen eta aise irabazi zion. Gainera informazioa ere atera zion '''Celli''' irabazten ari zela sinetsaraziz. [[Krilin]] eta [[Trunks]] iristean ''Eguzki Horzkadaren'' bidez ihes egitea lortu zuen. Hemendik aurrera gizakiak xurgatzen jarraitu zuen baina energia hori gordez, Satan Txiki, [[Ten Shin Han]], Krilin eta besteek hauteman ez zezaten.
 
600.000 gizaki akabatu eta gero, '''Cellek''' indar handi bat hauteman zuen, Satan Txiki zen [[Zibor 17]]ren aurkako borrokan. Bio-ziborrak nahikoa indar zuela ikusita, borroka lekura joan, Satan Txiki bortizki garaitu zuen. Egoera honetan [[Zibor 16]] lehian satzera behartua ikusi zen, Zibor 17 oso larri baitzegoen eta ezin zuen borrokatu. Nahiz eta borroka parekatua izan, ziborra xurgatzea lortu zuen bere itxura aldatuz. Jarraian 16. Androidea garaitu zuen erraztasun osoz, [[Zibor 18]] xurgatzea izanik bere hurrengo helburua. Honek [[Ten Shin Han]]en ''[[Shin Kiko Ho]]'' bati esker ihes egitea lortu zuen, ordea. [[Goku]]k Satan Txiki eta gizakia erreskatatu zituen ''Bat-bateko lekualdaketarekin''. '''Cell''' [[Zibor 18|Zibor 18ren]]ren bila habiatu zen.
 
Bat-batean [[Vegeta]] eta Trunks azaldu zitzaizkion, [[Denbora eta Espazioaren gela]]n entrenamendua amaitu berri. Vegetak [[Super Saiya|Super Saiyen]] indarra baino handiagoa erakutsi zuen (''Super Saiya Dai Ni Dankai'') eta umiliagarriki irabazi zuen '''Cell'''. Hau damutu egin zen perfekzioa lortu ez izanaz. Vegetak hemen desafio bat ikusi eta Zibor 18 xurgatzen lagundu zion Trunksek kontra egin arren. '''Cellek''' perfekzioa lortu eta erraz garaitu zuen Vegeta. ''[[Dragoi Bolako tekniken zerrenda#Final Flash|Final Flash]]'' erasoarekin gorputz erdia desegitea lortu zuen, baina Satan Txikiren zelulak zituenez birsortu egin zen. Trunks borrokan sartu zen Super Saiya (''Super Saiyajin Dai San Dankai'') moduan eta bio-ziborra garaitzen saiatu zen. Eraldaketa honek eragindako abiadura moteltzearen ondorioz, garaitua izan zen. '''Cellek''' desengainu handia izan zuen [[saiya]]k errazegi irabazi baitzituen, baina aldi berean harrituta gelditu zen Vegetak eta Trunksek hain denbora laburrean lortutako aurrerapenarekin. Honengatik Cellen Jokoa izeneko txapelketa bat antolatzea erabaki zuen, denek banan-banan bere aurka borrokatu beharko zuten Lurra salbatzeko. 10 eguneko epea zuten [[Z gerlariak|Z gerlariek]] entrenatzeko.
{{Dragoi Bolako pertsonaiak}}
 
[[Kategoria: Dragoi Bolako pertsonaiak]]
 
[[en:Cell (Dragon Ball)]]
466.290

edits