Dragoi Bolako tokiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Denbora eta Espazioaren gela» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Akira Toriyamaren Dragoi Bola manga eta animean, pertsonaiek munduan zehar bidaiatzen dute, beste mundura eta baita espaziora ere. Hauek horietako toki garrantzitsuenetakoak ziren.

Dragon World[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Dragon World»

Zentroko Hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentroko Hiriburua (jatorrizko japonieraz 中の都 edo Naka no Miyako ?) Dragon Worldeko hiriburu nagusia da, bertan dago erregearen gaztelua. Bertan garaitu zuen Gokuk Satan Bihotz Txiki.

Ekialdeko Hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdeko Hiriburua (jatorrizko japonieraz 東の都 edo Higashi no Miyako ?) Dragon Worldeko hiriburu handiena, bertan lur hartu zuten Vegetak eta Nappak Lurrera iritsi zirenean.

Iparraldeko Hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Hiriburua (jatorrizko japonieraz 北の都 edo Kita no Miyako ?) eskualde handieneko hiriburua da, bertatik gertu dago Gero Doktorearen laborategia.

Mendebaldeko Hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko Hiriburua (jatorrizko japonieraz 西の都 edo Nishi no Miyako ?) da hiribururik zaharrena. Bertan dago Capsule Corp., Bulmaren etxea.

Hegoaldeko Hiriburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Hiriburua (jatorrizko japonieraz 南の都 edo Minami no Miyako ?) kontinente handienaren azpialdean dagoen irla batean dago.

Capsule Corp.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bulma-ren etxea, baita Brief Doktorea eta Bulma-ren ama bizi diren etxea ere, Bulma normalean bidaian baitago. Oso handia eta Bulmak esperimentuak laborategian eta bere tramankulu berriak asmatzen dituen tokia.

Satan Hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Satan City (jatorrizko japonieraz サタンシティ edo Satan Shiti ?) Cellen aurkako borrokaren ostean Satan Jauna bizi zen hiriak hartu zuen izena da. Bertan dago Orange Star Institutua, Gohanen nerabezaroko eskola. Kontinentearen hego-ekialdean dago.

Papaya uhartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papaya uhartea (jatorrizko japonieraz パパイヤ島 edo Papaia Tō ?) Arte Martzialen Txapelketa jokatzen den tokia da, Hegoaldeko Hiriburuaren ekialdean dago.

Kame House[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kame House (jatorrizko japonieraz カメハウス edo Kame Hausu ?, dortoken etxea esan nahi du) Dragoi Bola serieko toki garrantzitsuenetakoa da, horma arrosak eta teilatu gorria ditu. Bertan bizi da Iratxo Dortoka. Hainbat sastraka eta palmera bat dituen uharte txiki batean dago. Beraz gain, beste animañlia batzuk ere bizi dira bertan: eguzkitako betaurrekodun krokodilo hiztun bat edo hainbat dortoka, Umigame besteak beste. Goku eta Krilin entrenatzeko Iratxo Dortokak Kame Housea lur handiago batera eramatea erabaki zuen.

Bertan bizi izan dira epealdi batez bada ere: Oolong, Lunch, Puar, Bulma, Krilin, A-18 eta Maron.

Deabruaren eskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deabruaren eskua (jatorrizko japonieraz 悪魔の手 edo Akuma no te ?) Loti Ederra deabruaren gazteluan pelikulan bakarrik agertzen den eskualde menditsua da, bertan dago Deabruen Gaztelua (魔神城, Majinjō).

Frypan mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frypan mendia (jatorrizko japonieraz フライパン山 edo Furaipan Yama ?, mendi zartagia esan nahi du) antzina Ryōkei (涼景山, Ryōkeizan) mendia deitua, Idi Deabruren gaztelua zegoen tokia da, kontinentearen hegoaldean. Inguru lasaia zen, istorioa hasi baino hamar urte lehenago suzko izpiritu bat mendi gainean ezarri eta sua hartu zuen arte.

Yunzabit mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yunzabit mendiak (jatorrizko japonieraz ユンザビット高地 edo Yunzabitto Kōchi ?) Kami-sama eta Satan Bihotz Txikin banatu zen Namektar originalaren ontziak lur hartu zuen tokia da. Kontinentearen iparraldeko uharte batean daude.

Muscle Tower[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muscle Tower (jatorrizko japonieraz マッスルタワー edo Massukuru Tawā ?) ipar-ekialdeko eskualdean dagoen dorrea da eta Brigada Txuriak bere base bezala erabili zuen, eskualde horretan baitzebilen Dragoi Bolaren bila. Super 8k txikitu zuen.

Ahalguztidunaren Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahalguztidunaren Jauregia (jatorrizko japonieraz 神様の神殿 edo Kamisama no Shinden ?) jainkoaren oinordekoa bizi den jauregia da, Kami-sama. Oso toki handia da. Lurra losa txuriz osatua dago eta bizitzaren uraz ureztatutako hainbat landare daude, ur honek edozeri bizia eman baitiezaioke. Karinen Dorrearen gainean dago eta Makila Miragarriaren bidez heldu daiteke bertara.

Hemen entrenatu zen Goku 3 urtez Poporekin, Ahalguztidunaren laguntzailea, energia mentala garatuz eta ia garaitezin bilakatu zen honela.

Denbora eta Espazioaren gela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denbora eta Espazioaren gela (jatorrizko japonieraz 精神と時の部屋 edo Seishin to Toki no Heya ?) mugagabeko espazioa da, hau da, bertara sartzeko eta irteteko derrigor daukan ate bakarretik pasa behar da, Ahalguztidunaren Jauregian dagoena hain zuzen ere.

Gela honetan, egun bat urtebeteren baliokidea da, honela bertan entrenatzen direnek egun batean urtebetean beste entrenatzen dute. Hau hala ere oso arriskutsua da, denbora gehiegi iragan ezkero bertan harrapatuta geratu baitzaitezke eta daukan ate bakarra suntsitu ezkero betirako bertan harrapatuta geratuko zarelako.

Bertan entrenatu dira Ten Shin Han, Chaoz, Krilin eta Yamcha Espazioko Gerlariei aurre egiteko, Goku eta Gohan eta, Vegeta eta Trunks Cellen aurka borrokatzeko eta azkenik Satan Txikik bertan entrenatu zuen Gotrunks Boo Ahaltsuaren aurka borrokatzeko. Kasu honetan Satan Txikik atea puskatu zuen barrutik, baina hala ere Book oihu batez eta Gotrunksek Super Saiya 3 indarraz 3 dimentsiotako ate bat ireki ahal izan zen.

Babaren Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Babaren Jauregia (jatorrizko japonieraz 占いババの宮殿 edo Uranai Baba no Kyūten ?) Baba bizi den etxea da eta bere zerbitzuak ordaindu ezin dituztenentzat hainbat gela ditu borrokatzeko antolatuak.

Deabruaren sendagilea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deabruaren sendagilea (jatorrizko japonieraz 悪魔の便所 edo Akuma no Benjo ?) Babaren Jauregian dagoen borroka tokietako bat da.

Ginger herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ginger herria (jatorrizko japonieraz ジンジャータウン edo Jinjā Taun ?) etorkizuneko Cell iritsi eta Satan Txikiren aurka borrokatzen den tokia da.

Karinen Lur Santua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karinen Lur Santuan (jatorrizko japonieraz 聖地カリン edo Seichi Karin ?) Karinen Dorrea dagoen tokia eta, Upa eta Bora bizi diren tokia da. Borak esan zuenez antzina Jainkoa bertan jaio zelako eta bertan bizitzen jarraitu zuelako deitzen da horrela, eta Karinen Dorrearen goi-goian bizi zen.

Karinen Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karinen Dorrea (jatorrizko japonieraz カリン塔 edo Karin Tō ?) Karinen Lur Santuan dagoen dorrea da, gainaldean bizi da Karin maisua. Izugarri dorre altua da, eta igotzea lortu zuen lehena Dortoka Maisua izan zen. Gokuk lehen aldiz igo zenean 3 egun behar izan zituen. Puntan Karinen Jauregia dago, bi pisukoa. Bertan urez betetako 3 kupel daude: batean iragana, bestean oraina, eta azkenengoan etorkizuna ikus daitezke. Ur Santua eta Ur Jainkotiarra ere bertan daude.

Jingle herrixka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jingle herrixka (jatorrizko japonieraz ジングル村 edo Jinguru Mura ?) Suno eta Super 8 bizi diren herrixka da, bertako alkatea White Jeneralak baitu zuen bertako herritarren Dragoi Bola topatu zezaten.

Pinguino herrixka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinguino herrixka (jatorrizko japonieraz ペンギン村 edo Pengin Mura ?) Slump Doktorearen istorioa gertatzen den tokia da, Dragoi Bolan Goku Blue Jeneralaren atzetik dabilenean agertzen da.

Yahhoi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yahhoi (jatorrizko japonieraz ヤッホイ edo Yahhoi ?) Borak Dragoi Bola aurkitu zuen basoa da, ipar-mendebaldean dago. Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketarako bertan entrenatu zen Goku.

Beste Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Mundua (jatorrizko japonieraz あの世 edo Ano Yo ?) arima guztiak hil ostean dijoazen tokia da.

Sugearen bidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugearen bidea (jatorrizko japonieraz 蛇の道 edo Hebi no Michi ?) milioi bat kilometro dituen Beste Munduko bidea da. Infernuaren gainean dijoa eta Yamaren Jauregian hasi eta Ipar Kaitoren Munduan amaitzen da. Planeta honetara iristeko modu bakarra da, bat bateko leku aldaketaz gain. Animean bide honetan bizi da Suge Printzesa, bere jauregian.

Infernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzan zehar krimen beldurgarriak burutu dituztenen arimak doazen tokia da. Infernura joan aurretik, arima hauek makina bateteik pasa behar dira garbitzeko. Goku Sugearen Bidean Kaitoren Mundura dijoala bertara erortzen da. Bertan bi zaintzaile ogrorekin topo egin eta handik ezin dela inor atera esaten diote. Salto eginez ateratzen saiatzen da Goku baina ezin du. Orduan ogroek Gokuri hainbat proba proposatzen dizkie eta irabazi ezkero irteera bakarra erakutsiko zien. Erraz irabazten die Gokuk eta hauek irteera bakarra erakusten die. Honek bitartean Yamaren fruta debekatua jaten du eta honi esker askoz indartsuagoa da orain. Ogroek esandako bidetia amaitzean Yamak hildakoak epaitzen dituen mahaiaren kajoian atera zen, berriz ere bidearen hasieraz zegoen, baina jandako frutari esker askoz indartsuagoa zen eta bidea azkarrago burutu zuen.

Yamaren Jauregia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yamaren Jauregia (jatorrizko japonieraz 閻魔大王の館 edo Enma Daiō no Yakata ?) Yamak hildakoak epaitzen dituen tokia da.

Paradisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona onen arimak doazen tokia da. Boo Ahaltsuak Chichi, Bulma, Videl eta Dabra hil zituenean hona etorri ziren.

Kaitoren Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugearen Bidearen amaieran dagoen alegiazko planeta da. Oso txikia izan arren; fruta arbola batzuk, planetari bira ematen dion errepide txiki bat, auto bat eta Kaitoren etxea Lurrak baino 10 aldiz grabitate indar handiagoa du. Hemen bizi dira Kaito, Bubbles eta Gregor.

Bertara iristea Yama, Goku, Yamcha, Ten Shin Han, Chaoz eta Satan Txikik bakarrik lortu zuten. Cell lehertu zenean planeta ere lehertu egin zen. Ginga Giri-Giri!! Butchigiri no sugoi yatsu pelikulan ageri denez, nukleoen Boujack eta menpekoak zeuden harrapatuta eta planeta lehertu zenean Lurrari eraso zioten.

Kaio Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona pertsona onak direnak eta borroka indar handia dutenak datoz, Krilin eta Goku esate baterako. Pertsona hauek gorputza mantentzen dute eta elkarren artean borrokatzen dira edo txapelketak antolatzen dituzte.

Beste planeta batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aryan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aryan (jatorrizko japonieraz アーリア星 edo Āriansei ?) Vegetak eta Nappak Lurrera joan aurretik eraso zuten planeta da.

Ankokusei[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ankokusei (jatorrizko japonieraz 暗黒星 ?) Yakonen sorterria dagoen planeta da.

Namek faltsua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Namek faltsua (jatorrizko japonieraz 偽ナメック星 edo Nise Namekku Sei ?) Gohan, Krilin eta Bulmak lur hartzen duten planeta bat da, Namek zelakoan.

Kanassa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanassa (jatorrizko japonieraz カナッサ星 edo Kanassa Sei ?) Bardockek Freezerrentzat konkistatu zuen planeta bat da.

Litt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Litt (jatorrizko japonieraz リット星 edo Ritto Sei ?) Freezerren planeta aliatu bat da.

Meat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meat (jatorrizko japonieraz ミート星 edo Mīto Sei ?) Dodoriak Bardocki aurre egin zion planeta da.

Metamoru[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metamoru (jatorrizko japonieraz メタモル星 edo Metamoru Sei ?) Metamoru dantza sortu zen planeta da.

Namek[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Namek»

Vegeta Berri planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vegeta Berri planeta (jatorrizko japonieraz 新惑星ベジータ edo Shin Wakusei Bejīta ?) Broly eta Paragusek Vegetaz mendekatzeko konkistatutako planeta da.

Bihe planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihe Planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ビーヘ edo Wakusei Bīhe ?) Erabateko Dragoi Bolen bila dabiltzala Goku, Pan eta Trunks joaten diren planeta da. Bere izena japonierazko suge hitzetik dator (jatorrizko japonieraz ヘビ edo Hebi ?).

Imegga planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imegga Planeta (jatorrizko japonieraz 惑星イメッガ edo Wakusei Imegga ?) Erabateko Dragoi Bolen bila Goku, Pan eta Trunks doazen tokia da. Bere izena dirugose hitzetik dator (jatorrizko japonieraz がめつい edo Gametsui ?).

Freezerren 79. planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Freezerren 79. planeta (jatorrizko japonieraz 惑星フリーザNo.79 edo Wakusei Furīza Nanbā 79 ?) Freezerren menpeko planeta da. Bertara joan zen Vegeta sendatzera Lurretik larriki zaurituta alde egin ostean.

Kaio Shin Planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaio Shinak bizi diren planeta da. Antzinean 5 Kaio Shinak hemen bizi ziren, bere kokalekua unibertsoan ez da jakina, bat-bateko leku aldaketaren bitartez bakarrik ailegatu baitira hona. Gaur egun Ekialdeko Kaio Shin eta Kibito bizi diren planeta da, geroago Gohan ere planeta honetara ekarri zuten hasieran Z Ezpata eta ondoren Kaio Shin Agurearekin entrenatzeko, Kaio Shin Agurea giltzaperatua zegoen Z Ezpata hemen ere baitzegoen. Lurrean igaro zezakeen denbora agortu ostean, Son Goku ere planeta honetara etorri zen. Boo Ahaltsuaren eta Goku-ren amaierako borroka hemen egin zen, Vegeta eta Satan Jauna ere hor zeudelarik, planeta ia-ia suntsituz, nahizta teoriaz Kaio Shin Planeta jainkoek bakarrik egon dezaketen planeta den.

Kelvo planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kelvo Planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ケルボ edo Wakusei Kerubo ?) Erabateko Dragoi Bolen bila Goku, Pan eta Trunks doazen tokia da. Bere izena japonierazko Volcanotik dator (ボルケノ, sumendi).

Llod planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llod Planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ルード edo Wakusei Rūdo ?)Erabateko Dragoi Bolen bila Goku, Pan eta Trunks doazen tokia da. Bertan Dolltackiek Pan panpina bilakatu zuen eta Goku eta Trunks Lloden aurka borrokatu ziren. Bere izena ingelerazko Dolletik dator (ドール, panpina).

M2 planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

M2 planeta (jatorrizko japonieraz 惑星M2 edo Wakusei Emu Tsū ?) Erabateko Dragoi Bolen bila Goku, Pan eta Trunks doazen tokia da. Bertan Giru traidorea zela jakin zen eta Goku, Pan eta Trunks Rilld Jeneralak garaitzen ditu. Trunks eta Giruk euren plana martxan jarri eta Ume osatu gabea topatu zuten. Bere izena Machine Mutanten laburdura da (マシンミュータント, Mashin Myūtanto)

Mommaath planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mommaath planeta (jatorrizko japonieraz 惑星モンマース edo Wakusei Monmāsu ?) Erabateko Dragoi Bolen bila Goku, Pan eta Trunks doazen tokia da. Bere izena ingelerazko Mammothetik dator (マンモス, Mamut).

Pital planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pital planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ルーデセ edo Wakusei Pitaru ?) planeta ospitalea da. Planeta honen gehiengoa Umek hartu zuen Lurrean bizi ziren azken saiyei aurre egiteko energia biltzen zuen bitartean. Bere izena ingelerazko Hospitaletik dator ((ホスピタル, ospitale).

Rudese planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rudese planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ピタル edo Wakusei Rūdese ?) Erabateko Dragoi Bolen bila Goku, Pan eta Trunks doazen tokia da. Bere izena japonierazko Derusetik dator (出るせ, 'Deruse')

Vegeta planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vegeta planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ベジータ edo Wakusei Bejīta ?) Saiyen eta Tsufuren planeta zen. Bertako grabitate indarra Lurrekoa baino 10 aldiz handiagoa zen, horregatik ziren bertako biztanleak fisikoki horren indartsuak.

Planetaren benetako izena Plant zen, espazioan untzi bat aurkitu eta barnean saiya izeneko arraza bat zegoela ikusi zuten arte. Hauek teknologikoki atzeratuak ziren Plant planetako biztanleek (Tsufurak) salbatu zituztenean, eta planetaren bazter batean utzi zituzten lasai bizi zitezen, saiyak basatiak eta borrokazaleak baitziren.

Denbora pasa ahala bi herrien arteko ezberdintasunak gero eta handiagoak ziren. Egun batean saiya argienak (Vegeta Erregea) Tsufuren aurkako matxinada prestatu zuen. Erasoaren egunean zorte itzela izan zuten saiyek, ilargi betea baitzegoen (Plant planetan 8 urtean behin ateratzen dena). Tsufur guztiak akabatu ostean Vegeta Erregeak bere izena ipini zion planetari.

Urte batzuk geroago saiyak Freezerekin aliatu ziren. Honek saiyen zabalpena agindu zien planetak konkistatzearen truke. Vegeta Erregeak, Vegeta izeneko 5 urteko semearekin, men egin behar izan zion egun batez nazkatuta bere aurka egin zuen arte. Honela hil zen Vegeta Erregea eta gutxira lehertu Vegeta planeta .

Zoon planeta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoon planeta (jatorrizko japonieraz 惑星ズン edo Wakusei Zun ?) Pui Puiren sortze planeta da, eta Lurrak baino 10 aldiz grabitate indar handiagoa du.

Tsufur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tsufur planeta (jatorrizko japonieraz ツフル星 edo Tsufuru Sei ?) Erabateko Dragoi Bolen bidez Umek eskatutako desioaren ondorioz sortutako planeta da, Plant planeta oinarri hartuta egina. Bere izena ingelesezko Fruitsetik dator (フルーツ, Furūtsu, frutak).

Yardrat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yardrat edo Yadrat (jatorrizko japonieraz ヤードラット星 edo Yādoratto Sei ?) Gokuk bat-bateko lekualdaketaren teknika ikasten duen planeta da. Namekeko borrokaren ostean Freezeren Indar Bereziek konkistatuko behar zuten hurrengo planeta ere hau zen. Namek planeta lehertzear zegoelarik, Goku Freezerren Indar berezien espazio-ontzian sartu eta botoi guztiak sakatu ondoren, planeta honetan bukatu zen. Goku planeta honetako biztanleen jantziarekin itzultzen da Lurrera.