Lidia Txukovskaia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Liburu itzulpen bat gehitu dut
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
22. lerroa: 22. lerroa:


* ''Sofia Petrovna'', Katakrak Liburuak, 2019, Iruñea. Liburu hau 1937-38ko [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]<nowiki/>eko purgei buruzkoa da, eta 1939an idatzi zuen<ref>{{erreferentzia|url=https://web.archive.org/web/20161117065004/http://www.papelenblanco.com/resenas/sofia-petrovna-una-ciudadana-ejemplar-de-lidia-chukovskaia|izenburua='Sofia Petrovna. Una ciudadana ejemplar' de Lidia Chukóvskaia|sartze-data=2020ko martxoak 6|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Josu Zabaletak euskaratu zuen.
* ''Sofia Petrovna'', Katakrak Liburuak, 2019, Iruñea. Liburu hau 1937-38ko [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESB]]<nowiki/>eko purgei buruzkoa da, eta 1939an idatzi zuen<ref>{{erreferentzia|url=https://web.archive.org/web/20161117065004/http://www.papelenblanco.com/resenas/sofia-petrovna-una-ciudadana-ejemplar-de-lidia-chukovskaia|izenburua='Sofia Petrovna. Una ciudadana ejemplar' de Lidia Chukóvskaia|sartze-data=2020ko martxoak 6|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>. Josu Zabaletak euskaratu zuen.
*''Urpean murgildu,'' Katakrak Liburuak, 2021, Iruñea. Itzultzailea: Josu Zabal<nowiki/>eta.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

22:53, 16 ekaina 2021ko berrikusketa

Lidia Txukovskaia

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЛи́дия Никола́евна Корнейчуко́ва (ru)
JaiotzaSan Petersburgo eta Helsinki1907ko martxoaren 11 (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaMosku1996ko otsailaren 7a (88 urte)
Hobiratze lekuaPeredelkino hilerria
Familia
AitaKorney Chukovsky
AmaMaria Goldfeld
Ezkontidea(k)Matvei Petrovich Bronstein (en) Itzuli
César Volpé (en) Itzuli  (1929 -  1934)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, haur literatura idazlea, prosalaria, editore-laguntzailea, oroitzapen-idazlea, literatura-kritikaria eta iritzi-kazetaria
Lan nabarmenak
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Izengoitia(k)Алексей Углов
IMDB: nm1129734 Edit the value on Wikidata

Lidia Korneievna Txukovskaia (errusieraz: Ли́дия Корне́евна Чуко́вская, ˈlʲidʲɪjə kɐrˈnʲejɪvnə tɕʊˈkofskəjə ahoskatua; San Petersburgo, Errusia, 1907ko martxoaren 24agreg./martxoaren 11jul. - Mosku, Errusia, 1996ko otsailaren 8a), idazlea eta literatur kritikaria.

Biografia

Maria Borisovna Goldfiels zuen ama, eta Kornei Txukovski aita (umeentzako idazlea, itzultzailea eta kritikaria zena).

1927an lanean hasi zen Detgiz argitaletxean, Samuil Yakoclevitx Marxaken zuzendaritzapean. Han argitaratu zuen bere lehen lana, Leningrado-Odesa izeneko istorio motza.

Bere bigarren senarra Matvei Bronstein fisikaria izan zen, zeina 1937an atxilotu eta 1938an fusilatu baitzuten[1]. SESBeko purga horietan Detgiz argitaletxeko hainbat kide ere atxilotu eta hil zituzten. Hortik aurrera, Txukovskaiak bizitza nomada eduki zuen urte askoan. Orduan idatzi zuen Sofia Petrovna obra ezaguna.

50. hamarkadan Txukovskaiak izen ona irabazi zuen literatur adituen artean, Literaturnaia Moskva hileroko kulturalaren editorea zelako. Hamarkada horren amaieran Sofia Petrovna obra asko zabaldu zen sobietar literatur zirkuluetan, eskuizkribu klandestino lez. Parisen argitaratu zen lehen aldiz, 1965ean, baina autorearen baimenik gabe eta aldaketekin. Hurrengo urtean New York hiriko argitaratzaile batek kaleratu zuen, oraingo honetan autorearen baimenarekin.

60. hamarkadan hainbat idazle disidenteren alde hitz egin zuen, tartean Solzhenitsinen alde.

1974an Idazleen Elkartetik bota zuten, eta 1979an Bazterketa prozesua lana argitaratu zen mendebaldeko herrialdeetan. Bere liburuak eta artikuluak ez ziren berriro argitaratu SESBen 1988ra arte[2].

Sariak

  • 1990, Andrei Sakharov saria

Liburuak euskaraz

  • Sofia Petrovna, Katakrak Liburuak, 2019, Iruñea. Liburu hau 1937-38ko SESBeko purgei buruzkoa da, eta 1939an idatzi zuen[3]. Josu Zabaletak euskaratu zuen.
  • Urpean murgildu, Katakrak Liburuak, 2021, Iruñea. Itzultzailea: Josu Zabaleta.

Erreferentziak

  1. Lidia Chukóvskaia. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
  2. Lidia Txukovskaia. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).
  3. 'Sofia Petrovna. Una ciudadana ejemplar' de Lidia Chukóvskaia. (Noiz kontsultatua: 2020ko martxoak 6).