Zeharkako flauta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Soinuenea wikilariak «Zehar txirula» orria «Zeharkako flauta» izenera aldatu du: Hiztegien arabera, zeharkako flauta edo zeharkako txirula izan behar luke. (Ikus Elhuyar eta Euskaltzaindia; azken honetan "Zeharkako flauta" azaltzen da)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
15. lerroa: 15. lerroa:
Zeharkako flautak badu ahaide txikiagorik. Zurez edo kanaberaz egindako [[Pifano|''pifano'']] izeneko zeharkako flauta txikiak ezagutu ditugu herri askotan, baita [[Euskal Herria|Euskal Herrian]] ere. [[Orkestra sinfoniko|Orkestra sinfonikoetan]] [[Piccolo|''piccoloa'']] izena hartzen dute ohiko zeharkako flautak baino txikiagoak diren soinu-tresna hauek.

== Zeharkako flautak eukal herri-musikan ==
== Zeharkako flautak euskal herri-musikan ==
[[Fitxategi:Zeharkako FLAUTA (Soinuenea JMBA bilduma 1189).webm|thumb|Zeharkako flauta, [[Juan Mari Beltran]]en grabazioa.]]

=== XX. mende hasierara arte ===
=== XX. mende hasierara arte ===
Azken mendeetan izan duen zabalpenaz askorik ez dakigun arren, jakin badakigu Cristobal Echeverria pifano jolea 1765. urtean 2 danborrekin [[Arbizu|Arbizutik]] [[Iruñea|Iruñeko]] ([[Nafarroa Garaia|Nafarroa]]) [[Iruñeko Sanferminak|sanferminetara]] [[musika]] jotzera joan zela<ref>{{erreferentzia|izena=J.|abizena=Ramos|urtea=1990|izenburua=Materiales para la elaboración de un censo de músicos

34. lerroa: 34. lerroa:

=== Folk musika ===
=== Folk musika ===
[[1970eko hamarkada|1970eko hamarkadatik]] aurrera, munduko beste bazterretan bezala, [[Euskal Herria|Euskal Herrian]] ere [[Folk musika|folk]] mugimendua loratzen hasi zen. Folk taldeek erro tradizionaleko musika berrinterpretatzen zuten, baita kutsu herrikoiko pieza berriak egin ere. Zeharkako flautak presentzia nabarmena zuen talde hauetako askotan (adibidez, [[Oskorri]] edo [[Azala taldea|Azala]] taldeetan), eta soinu-marka bereizgarria ere eman zien hainbatetan.

== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

15:17, 26 urtarrila 2022ko berrikusketa

Zeharkako flauta
Deskribapena

Zeharkako flauta edo zeharkako txirula haize-instrumentuen taldeko musika tresna da, musika klasikoan ez ezik, herri-musikan, folk musikan eta rockean ere, besteak beste, erabili dena.

Materialak

Euskal Herrian zeharkako flauta arruntenak zurezkoak edo metalezkoak izan dira. Zurezkoak nagusiki ezpelez edo ebanoz eginak izaten ziren. Kanaberazkoak ere ezagutu dira.

Egitura

Zeharkako flautek hodiaren mutur bat itxia dute, eta alde horretan ahokoaren funtzioa betetzen duen zulo bat dute. Hodian zehar digitaziorako zuloak dituzte. Berrienek giltzak izan ohi dituzte, zulo hauek itxi eta irekitzeko.

Zeharkako flautaren zatiak.

Jotzeko era

Zeharkako flautak bi eskuekin trebeska hartu eta, ahokoa ezpainetan jarririk, ertzaren kontra airea bideratuz jotzen dira.

Zeharkako flauten familia

Zeharkako flautak badu ahaide txikiagorik. Zurez edo kanaberaz egindako pifano izeneko zeharkako flauta txikiak ezagutu ditugu herri askotan, baita Euskal Herrian ere. Orkestra sinfonikoetan piccoloa izena hartzen dute ohiko zeharkako flautak baino txikiagoak diren soinu-tresna hauek.

Zeharkako flautak euskal herri-musikan

Zeharkako flauta, Juan Mari Beltranen grabazioa.

XX. mende hasierara arte

Azken mendeetan izan duen zabalpenaz askorik ez dakigun arren, jakin badakigu Cristobal Echeverria pifano jolea 1765. urtean 2 danborrekin Arbizutik Iruñeko (Nafarroa) sanferminetara musika jotzera joan zela[1].

Carmen Rodriguez Susok XVIII- XIX. mendeetako Bilbo inguruko pifano joleen bilakaera jaso zuen Los Txistularis de la Villa de Bilbao (1999)[2] liburuan. Dirudienez, pifano joleak garrantzia hartzen joan ziren urteen poderioz: hasiera batean ekitaldi ofizialetan udalaren soldatapeko langile modura jarduten bazuten ere, pixkanaka danbolinteroen funtzioak hartzen joan ziren, jai egunetako musika ere haien gain hartuz. Bilbon pertsona berak jotzen omen zituen pifanoa zein txistua eta danbolina; adibidez, 1772an udal danbolinteroa zen Jose Antonio de Lizaso y Egañak.

Alardeak

Euskal Herriko hainbat herritan duela mende batzuetatik festetako egitarauan txertatuta daude alardeak, kutsu militarreko herritarren desfile edo erakustaldiak. Besteak beste, Hondarribian, Irunen, Tolosan, Antzuolan (Gipuzkoa) eta Elorrion (Bizkaia) ospatzen dira. Ekitaldi hauetan musikak presentzia nabarmena du, eta oro har haizezko soinu-tresnak eta danborrak izan dira nagusi.

Irungo Alardeko prozesioan 1863an hiru pifano eta hiru danbor atera zirela jasota dago; urte hori hartzen dute tamborrada delakoaren hasieratzat[3]. Ondorengo urteetan txilibitoak (bi eskuko ahokodun flauta zuzenak) agertzen hasi ziren eta XX. mende hasierako argazkietan batera ikus ditzakegu bi flauta mota hauek. Aipagarria da Irunen flauta zuzen honek duen txilibito izen nagusiaz gain, askotan hartzen duen pifano izendapena.

Estudiantina eta errondailak

Lekeitioko (Bizkaia) Aratuste edo Inauterietan bertako estudiantinak kale bueltak egiten ditu, herriko gertakariei buruzko kantak eta musika eskainiaz. Estudiantinan gitarrak, bandurriak, lauteak, panderetak eta klarineteak entzun daitezke, eta hauekin batera, zeharkako flautak.

Mundakako (Bizkaia) Aratusteetan atorrak izeneko pertsonaiak kalez kale ibiltzen dira beren soinu-tresnekin herria alaitzen. Errondaila gisako talde honetan beti erabili izan dira zeharkako flautak.

Folk musika

1970eko hamarkadatik aurrera, munduko beste bazterretan bezala, Euskal Herrian ere folk mugimendua loratzen hasi zen. Folk taldeek erro tradizionaleko musika berrinterpretatzen zuten, baita kutsu herrikoiko pieza berriak egin ere. Zeharkako flautak presentzia nabarmena zuen talde hauetako askotan (adibidez, Oskorri edo Azala taldeetan), eta soinu-marka bereizgarria ere eman zien hainbatetan.

Erreferentziak

  1. Ramos, J.. (1990). «Materiales para la elaboración de un censo de músicos populares de Euskal Herria, a partir de los instrumentistas llegados a Iruñea en el Siglo XVIII» Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 55 zk. (Institución Principe de Viana.): 91-138..
  2. Carmen., Rodríguez Suso,. (1999). Los txistularis de la villa de Bilbao. Bilbao Bizkaia Kutxa ISBN 84-8056-184-X. PMC 433595524. (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  3. Ezezaguna, Ezezaguna. (2022). Tamborrada. Alarde de San Marcial de Irun. .

Kanpo estekak