Betolegi
Betolegi | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | |
Administrazioa | |
Mota | partzuergo |
Posta kodea | ----- |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′29″N 1°15′01″W / 42.9580545°N 1.25039375°W |
Azalera | 0,12 km² |
Garaiera | 702-785 metro |
Distantzia | 61,5 km (Iruñetik) |
Datu gehigarriak | |
Oharrak | Hiriberrik eta Orbarak administratua |
Betolegi[1][a] (16. partzuergoa: Hiriberri-Orbara) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Hiriberri eta Orbara herriek partekatzen dute partzuergo hau.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betolegi Aezkoa ibarran kokatuta dago. Irati ibaiak inguratzen du, Orbara igaro ondoren eta Aribera iritsi aurretik, Tristuibartea erreserbatik gertu.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbara | ||||
Orbara | Orbara | |||
| ||||
Hiriberri |
Ingurune naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aezkoako orografia menditsua du, guztiak 1 500 metrotik beherakoak. Pirinio Garaiaren eta Pirinio Beherearen arteko trantsizio-eremu bat da, eta, beraz, mendietan txertatutako mendigune harritsuak ere badaude. Haritz eta pago baso izugarriek erakargarri egiten dute Aezkoako paisaia, Irati ibaiaren ur biziak osatzeko.
Neguak elurte oparoak eskaintzen ditu Aezkoan, eta udak, berriz, leunak eta atseginak.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betolegiko klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Ibaxaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1400 eta 1600 mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.
Betolegik baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak hartzen dituzte.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aezkoan dagoen Abaurregaina udalerrian, itsasoaren mailatik 1050 metrora, Nafarroako Gobernuak 1931an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2] Gainera, 1971an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Aribe udalerrian, itsasoaren mailatik 701 metrora.[3] Aribeko estazioa da Hiriberrirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
Datu klimatikoak (Aribe, 1972-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 24.0 | 27.0 | 31.0 | 35.0 | 38.0 | 37.0 | 35.0 | 28.0 | 22.0 | 21.0 | 38.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 7.4 | 8.4 | 11.5 | 13.1 | 17.2 | 21.5 | 24.3 | 24.5 | 21.1 | 16.0 | 10.6 | 8.0 | 15.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.5 | 4.2 | 6.6 | 8.3 | 11.9 | 15.7 | 18.1 | 18.1 | 15.0 | 11.2 | 6.5 | 4.2 | 10.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.4 | -0.1 | 1.7 | 3.5 | 6.6 | 9.8 | 11.8 | 11.7 | 8.8 | 6.3 | 2.4 | 0.3 | 5.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -16.0 | -14.0 | -15.0 | -6.0 | -2.0 | 1.0 | 2.0 | 2.0 | -1.0 | -4.0 | -11.0 | -14.0 | -16.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 142.5 | 138.5 | 131.7 | 143.8 | 116.3 | 72.0 | 50.9 | 53.6 | 91.1 | 139.2 | 165.0 | 148.0 | 1392.6 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12.6 | 11.8 | 11.5 | 13.5 | 13.3 | 8.2 | 5.6 | 6.9 | 8.2 | 12.1 | 12.6 | 12.3 | 128.6 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.5 | 2.8 | 2.7 | 1.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.1 | 1.6 | 12.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Aribeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).