Orbara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orbara
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Aezkoako Orbara udalerria.jpg
Orbararen ikuspegia.

Orbarako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Izen ofiziala Escudo de Aezkoa.svg Orbara
Alkatea Gorka Beuntza Gonzalez
(AEO, indep.)
Posta kodea 31671
INE kodea 31196
Herritarra orbaratar
Kokapena
Koordenatuak 42° 58′ 03″ N, 1° 14′ 25″ W / 42.9675°N,1.2402777777778°W / 42.9675; -1.2402777777778Koordenatuak: 42° 58′ 03″ N, 1° 14′ 25″ W / 42.9675°N,1.2402777777778°W / 42.9675; -1.2402777777778
Orbara hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Orbara
Orbara
Orbara (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 8,80 km2
Garaiera 763 metro
Distantzia 57 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 41 biztanle
% 52,38 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,62
Dentsitatea 4,66 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 28,07
Zahartze tasa[1] % 28,79
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 166,67
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 0 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 28,57 (2010)
Euskararen erabilera % 5,2 (2011)
Datu gehigarriak

Orbara[2] Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerria da, Aezkoa ibarrean dagoena, Iruñetik 57 kilometro ipar-ekialdera. 2017an 38 biztanle zituen.[3]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoako erdialdean dago, 763 metroko garaieran, Mutria (1.183 m) mendiaren oinetan. Irati ibaia igarotzen da ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz, eta bihurgune ikusgarriak eratzen ditu udalerriaren eremuetan. Orbaizetarekin du muga iparraldean, Ariarekin mendebaldean, Ariberekin hegoaldean, eta Hiriberrirekin ekialdean.

Herrira iristeko, NA-140 hartu behar da Ariberaino; bertan abiatzen da Orbara eta Orbaizetara doan NA-2030 errepidea. Orbarara heldu baino lehen Betolegiko indarretxea ikusiko dugu.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoako gainerako herriek bezala, mendialdeko klima ozeanikoa dauka (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera.[4] Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu artekoa da, eta prezipitazioak 1.600 eta 1.800 milimetro artekoak. Urteko euri egunak 130-140 izaten dira. Basoetan haritz kandugabeak eta pago arruntak dira zuhaitzik ugarienak.[5]

Orbara Berrenditik ikusia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko dokumentuetan aipatzen da Orbara. Garai hartan, Aezkoako herri guztiekin batera ordaintzen zuen urteroko petxa. Joan II.a erregeak kaparetasun pribilegioa eman zien aezkoar guztiei 1462an.[5] Iberiar Penintsulako Gerran eritegi bat ezarri zen herrian, Francisco Espozen taldeko gerrillariak eta soldadu aliatuak artatzeko.[6] 1845, Aezkoako udala desegin zelarik, Orbara udalerri independente bihurtu zen.[5]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoako gainerako herriek bezala, Orbarak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 166 bizilagun zituen, eta 38 besterik ez 2017an.[3]

Orbarako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 biztanle baino gutxiago dituenez, Orbarak hiru zinegotzi hautatzen ditu gehienez ere, baina sarritan hautagai gutxiago aurkezten dira. Zerrenden barruan egon behar badute ere, botoa pertsonari ematen zaio. 2007ko hauteskundeetan Gorka Beuntza González izan zen hautagai bakarra, Agrupación Independiente de Orbara taldearen izenean. Ez zen baliogabeko botorik izan, eta hamalau pertsonak boto zuria eman zuten (%42,42). Abstentzioa %40koa izan zen. 2011ko eta 2015eko hauteskundeetan ere Beuntza aukeratu zuten alakate, Agrupación Electoral Orbara taldearen barnean.

Urtea Alderdia Botoak Zinegotziak
2007[7] Agrupación Independiente de Orbara 19 1
2011[8] Agrupación Electoral Orbara 16 3
2015[8] Agrupación Electoral Orbara 21 3

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Gorka Beuntza González Agrupación Independiente de Orbara
2011-2015 Gorka Beuntza González Agrupación Electoral Orbara
2015-2019 Gorka Beuntza González Agrupación Electoral Orbara

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: Pablo Eginoa Plaza, 5

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Conda autobus konpainiaren Orbaizeta eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970ean Orbarako biztanleen %43 euskaldunak ziren; 2010ean %28,6.[9] Nafarroako Foru Komunitateko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Roman eliza

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orbarako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Roman eliza, XIII. mendearen hasieran eraiki zen, estilo aurregotikoan. Nabe bakarra du, hiru zatitan banatua, gehi burualde zuzena, kanoi zorrotzeko gangaz estalia. Pizkunde estiloko atelada, XVI. mendean egindakoa. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendean egindakoa. Erdi Aroko bataiarria.[10]
  • Zubialdea, Erdi Aroko zubia. Goiko aldea zementuz berregina egon arren, Erdi Aroko harrizko bi arku dauzka: begi bat erdizirkularra da, eta bertzea beheratua.[10]
  • Xabat etxeko garaia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
  3. a b Navarra: Población por municipios y sexo. 2017 ine.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  4. Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Pirinioaldea meteoeu.navarra.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-11.
  5. a b c Orbaitzeta enciclopedianavarra.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  6. Arozamena, Ayala, Ainhoa Orbara Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  7. Elecciones locales 2007: Orbara elpais.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  8. a b Elecciones locales 2015: Orbara elecciones.mir.es . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.
  9. de Yrizar, Pedro Aezkera: Subdialecto del Euskara del Valle de Aezkoa academia.edu . Noiz kontsultatua: 2018-10-12.
  10. a b Orbara Atlas del Patrimonio Artístico y Cultural, lebrelblanco.com . Noiz kontsultatua: 2018-10-22.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Orbara Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa