Bitor Lekunberri

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bitor Lekunberri
Bizitza
Jaiotza Eibar1913ko martxoaren 25a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Eibar2005eko irailaren 28a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Izengoitia(k) Otxabiña
Sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Alderdi Komunista
Ezker Batua

Bitor Lekunberri Arana, Otxabiña ezizenaz ezaguna (Eibar, 1913ko martxoaren 25 - ibidem, 2005eko irailaren 28a) miliziano komunista Gerra Zibilean, gerrillari, militante antifrankista, PCEko militantea eta CCOO sindikatuko partaidea izan zen.

1936ko altxamendua izan zenean, bera soldadutzatik itzuli berri zegoen eta konpainia bat gertatzeko agindua eman zioten. Gerra hasi eta Tolosa-Irun-Donostia inguruan egon ziren pare bat astean. Han egin zuten teniente. Frontea Deba Arrora mugitu zenean, beraiek ere Eibarrera joan ziren. Orduan antolatu zen Amuategi Batailoia. Bitor Santanderren hartu zuten preso, baina ihes egin eta Legioan sartu zen, frentera heldu eta alde egiteko asmoarekin.[1]

Gerra amaitu zenean, Frantzian erbesteratu zen, non Erresistentzian hartu zuen parte.[2] 1944an, 11 laguneko talde baten partaide gisa pasatu zen Otxabiña berriz Hegoaldera. Hala ere, nonbait delazio bat izan zen, eta talde guztia erori zen. Otxabiñaren gaineko agintaria, Barroso Segovia teniente koronel komunista, fusilatu egin zuten. Otxabiñak 20 urte baino gehiago egin zituen espetxean.[3]

PCEko militante historikoa,[4] Euskadiko Partidu Komunista eta Euskadiko Langile Komisioak elkarteen sorreran parte hartu zuen. Ezker Batua-Berdeak alderdiko kidea ere izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]