Bixente Lizarazu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bixente Lizarazu
Bixente Lizarazu.jpg
Bizitza
Izen osoa Bixente Jean-Michel Lizarazu
Jaiotza Donibane Lohizune1969ko abenduaren  9a (49 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Claire Keim Itzuli  (uztaila 2006 -
Bikotea(k) Claire Keim Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria, irrati-esataria eta kirol esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg France national under-21 football team-
Flag of None.svg Girondins de Bordeaux1988-199624622
Flag of None.svg Frantziako futbol selekzio nazionala1992-2004972
Flag of None.svg Euskal Herriko futbol selekzioa1993-199310
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba1996-1997160
Flag of None.svg FC Bayern München1997-20041517
Flag of None.svg Olympique Marseilla2004-2005140
Flag of None.svg FC Bayern München2005-2006310
 
Posizio edo espezialitatea alboko atzelaria
Pisua 69 kilogramo
Altuera 169 zentimetro
Enplegatzailea(k) RTL Itzuli
Jasotako sariak
www.bixente-lizarazu.com/

Bixente Lizarazu (Donibane Lohizune, Lapurdi, 1969ko abenduaren 9a - ) futbolari ohia da, ezkerreko atzelaria hain zuzen ere.

Lizarazu hainbat taldetan aritu da. Bordeleko Girondinsen hasi zen. Haiekin 1996ko UEFA Kopa galdu zuen Bayern Munichen kontra. Hortik Bilboko Athletic Klubera joan zen. ETAren xantaia pairatu zuen, horregatik Athletic uztea erabaki zuen. Hamazazpi partida jokatu ostean, FC Bayern München taldeak erosi zuen. Talde horretan, 69 zenbakia sorbaldan, Alemaniako 6 liga eta 5 kopa irabazi zituen, baita Champions Leaguea zein Nazioarteko Kopa ere.

Frantziako talde nazionalarekin ere arrakastatsua izan da Lizarazu, 1998ko Munduko Futbol Txapelketa nahiz 2000ko Europako Futbol Txapelketa erdietsi baitzituen. Orotara 97 aldiz aritu da bluesekin. Bixente Lizarazuk 2006ko apirilaren 30ean jakinarazi zuen futbolean jokatzeari utziko ziola, Zinedine Zidanek baino 4 egun geroago.

Beltzenia estadioari bere izena eman zioten. Claire Keim du emazte, eta Tximista izeneko semea eta Uhaine izeneko alaba ditu. Bere anaia Peio Lizarazu surflaria da.

2018ko apirilan berak idatzitako liburua argitaratu zen Mes prolongations izenburukoa, Seuil argitaletxearekin (ISBN 978-2-02-137496-4), non kirolak, futbolaren historia, biografia eta euskal erroak jorratzen diren. [1].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bixente Lizarazu Aldatu lotura Wikidatan


  1. (Frantsesez)Argitaletxearen aipamena http://www.seuil.com/ouvrage/mes-prolongations-bixente-lizarazu/9782021374964