Didier Deschamps

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Didier Deschamps
Didier Deschamps in 2018.jpg
Bizitza
Izen osoa Didier Claude Deschamps
Jaiotza Baiona1968ko urriaren 15a (51 urte)
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg France national under-18 football team /
Flag of None.svg FC Nantes1985 / 19891114
Flag of None.svg France national under-21 football team1988 / 1989180
Flag of None.svg Frantziako futbol selekzio nazionala1989 / 20001034
Flag of None.svg Olympique Marseilla1989 / 19941236
Flag of None.svg Girondins de Bordeaux1990 / 1991293
Flag of None.svg Juventus FC1994 / 19991244
Flag of None.svg Chelsea Football Club1999 / 2000270
Flag of None.svg Valencia Club de Fútbol2000 / 2001130
 
Posizio edo espezialitatea erdilaria
Pisua 72 kilogramo
Altuera 170 zentimetro
Jasotako sariak

Didier Claude Deschamps (Baiona, 1968ko urriaren 15a - ) euskal herritar futbolari ohi eta entrenatzailea da, 1998ko Munduko Futbol Txapelketa eta 2000ko Europako Txapelketako garaipenetan Frantziako talde nazionalaren kapitaina izateagatik ezaguna.

Futbolari gisa, Aviron Bayonnais taldean hasi zen, baina 1983an FC Nantes Atlantiquek erosi zuen. 1985eko irailaren 27an estreinako partida jokatu zuen lehen mailan. 1989an Olympique de Marseillek fitxatu zuen, baina denboraldi bat FC Girondins de Bordeaux taldean eman zuen Marseillera itzuli arte. Bigarren egonaldi horretan titulu garrantzitsuak irabazi zituen: 1991ko eta 1992ko Frantziako ligak eta 1993ko Champions League, lortu zuen talde frantziar lehena (eta bakarra oraindik). Deschamps da holako titulua eskuratu duen kapitain gazteena.

1994an Italiako Juventusek erosi zuen. Hor, bi Italiako liga eta 1996ko Champions League titulua irabazi zituen. Horren ostean, urte bat eman zuen Ingalaterrako Chelsea FC taldean, eta jokatu zuen azkena, 2001, Valentzia CF taldean.

Erretiroa hartuta, entrenatzeari ekin zion. AS Monaco zen bere lehen taldea eta 2004ko Champions Leagueko finalera eraman zuen, taldeko lehena. 2005ean karguari uko egin zion ligan kaskar hasi ostean. 2006an, Juventus FC taldera bueltatu zen, nahiz eta taldea partidan iruzur egiteko eskandaluan nahasi egon.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Didier Deschamps Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.