Chlodwig zu Hohenlohe-Schillingsfürst

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chlodwig zu Hohenlohe-Schillingsfürst

Alemaniako kantziler

1894ko urriaren 29a - 1900eko urriaren 17a
Leo von Caprivi - Bernhard von Bülow
Alemaniar Inperioko Kantzilerra

1894ko urriaren 29a - 1900eko urriaren 17a
Leo von Caprivi - Bernhard von Bülow
Bavariako Ministro-Presidentea

1866ko abenduaren 31 - 1870eko martxoaren 8a
Baron Karl Ludwig von der Pfordten (en) Itzuli - Count Otto von Bray-Steinburg (en) Itzuli
Member of the Customs Parliament (en) Itzuli


Prusiako Ministro-Presidentea


Botho zu Eulenburg (en) Itzuli - Bernhard von Bülow
Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea


enbaxadore

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChlodwig Carl Viktor zu Hohenlohe-Schillingsfürst
JaiotzaRotenburg an der Fulda1819ko martxoaren 31
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaBad Ragaz1901eko uztailaren 6a (82 urte)
Familia
AitaFranz Josef, 5th Prince of Hohenlohe-Schillingsfürst
AmaPrincess Constanze of Hohenlohe-Langenburg
Ezkontidea(k)Marie Prinzessin zu Sayn-Wittgenstein-Berleburg (en) Itzuli  (1847ko otsailaren 16a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHohenlohe (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta diplomazialaria
Lantokia(k)Berlin
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoabaliorik ez
Imperial Liberal Party (en) Itzuli

Chlodwig Carl Viktor, Hohenlohe-Schillingsfürsteko printzea, Ratibor eta Corveyko printzea (Rotenburg an der Fulda, 1819ko martxoaren 31Bad Ragaz, 1901eko uztailaren 6a) alemaniar printze, politikari eta diplomazialaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1894tik 1900era.

Hohenlohe printze-familiako kidea izan zen. Katolikoa eta ideologia liberalekoa, Bavariako Ministro-Presidentea izan zen 1866tik 1870era. Bere zeregin nagusia hegoaldeko estatu alemaniarrak Iparraldeko Alemaniar Konfederazioarekin lotzeko modua aurkitzea izan zen.

Boteretik irten ondoren, Berlinen eta Munichen bere eragina mantentzen jarraitu zuen. 1871n Reichstageko kide hautatu zuten eta presidenteorde izendatu zuten. Bismarcken Kulturkampf babestu zuen eta Parisen enbaxadore izan zen 1873tik 1880ra. 1885ean Alsazia-Lorrenako gobernadore izendatu zuten.

Gilen II.a enperadoreak 1894an Alemaniako kantziler eta Prusiako Ministro-Presidente izendatu zuen. Bere agintaldian Gilen II.ak botere inperiala handitzeko saiakerei aurre egin zien eta lege militarraren eta elkarteen legearen erreforma onartzea lortu zuen.

Hohenlohe-Schillingsfürsteko 7. printzea izan zen.