Conor Murphy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Conor Murphy
SF Conor Murphy 2022 (cropped).jpg
Finantza Ministroa

2020ko urtarrilaren 11 -
Máirtín Ó Muilleoir
Ipar Irlandako 6. Biltzarreko kidea

2017ko martxoaren 3a -
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2017ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 5. Biltzarreko kidea

2016ko maiatzaren 7a - 2017ko urtarrilaren 26a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2016ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Ipar Irlandako 4. Biltzarreko kidea

2015eko ekainaren 8a - 2016ko martxoaren 24a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 4th Northern Ireland Assembly (en) Itzuli
Ipar Irlandako 4. Biltzarreko kidea

2011ko maiatzaren 6a - 2012ko uztailaren 1a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2011ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Erresuma Batuko 55. Legebiltzarreko kidea

2010eko maiatzaren 6a - 2015eko martxoaren 30a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2010eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Minister for Regional Development (en) Itzuli

2007ko maiatzaren 8a - 2011ko maiatzaren 16a
Ipar Irlandako 3. Biltzarreko kidea

2007ko martxoaren 9a - 2011ko martxoaren 24a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2007ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Erresuma Batuko 54. Legebiltzarreko kidea

2005eko maiatzaren 5a - 2010eko apirilaren 12a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2005eko Erresuma Batuko hauteskundeak
Ipar Irlandako 2. Biltzarreko kidea

2003ko azaroaren 26a - 2007ko urtarrilaren 30a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 2003ko Ipar Irlandako Biltzarrerako hauteskundeak
Member of the 1st Northern Ireland Assembly (en) Itzuli

1998ko ekainaren 25a - 2003ko apirilaren 28a
Barrutia: Newry and Armagh (en) Itzuli
Hautetsia: 1998 Northern Ireland Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCamlough1963ko uztailaren 10a (59 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaUlster University (en) Itzuli
Belfasteko Queen's unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Londres
KidetzaBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSinn Féin

Twitter: conormurphysf Edit the value on Wikidata

Conor Terence Murphy (Camlough, Ipar Irlanda, 1963ko uztailaren 10a) Sinn Féin irlandar alderdi errepublikazaleko politikaria da. 2005etik 2015era Erresuma Batuko Legebiltzarrean parlamentari egon zen Newry eta Armagh Erresuma Batuko Parlamenturako hautesbarrutia ordezkatuz.

Camloughen jaioa, Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrarekin bat egin zuen 1981eko Irlandako gose grebaldian. 1982an bost urteko espetxealdiarekin zigortu zuten IRAren kide izatea eta lehergailuak edukitzea egotzita.

1989 eta 1997 bitartean, Sinn Féineko zinegotzi egon zen Newry eta Mourne Barrutiko Udalean The Fews eremutik hautatua.

1998an Murphy Ipar Irlandako Biltzarrerako hautatua izan zen Newry eta Armagh hautesbarrutitik. 2003an berriz hautatu zuten.

2001ean Newry eta Armagh Erresuma Batuko Parlamenturako hautesbarrutiari dagokion aulkiarengatik lehiatu zen Alderdi Sozialdemokrata eta Laboristaren Seamus Mallonekin, baina bigarren atera zen. 2005ean bere burua berriro aurkeztu zuen eta maiatzaren 5ean hautatua izan zen.

Erresuma Batuko Komunen Ganberako aulkiari uko egin zion Sinn Féinen politika abstentzionistarekin bat eginez. Ipar Irlandako Biltzarrean, bitartean, Ipar Irlandako Gobernuaren Landa Garapen ministro izan zen 2007ko maiatzaren 8tik 2011ko maiatzaren 16ra.