Constant Permeke

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Constant Permekeren Niobe eskultura (Kröller-Müller Museum)

Constant Permeke (Anberes, Belgika, 1886ko uztailaren 31a - Jabbeke, Brujas, Belgika, 1952ko urtarrilaren 4a) flandestar margolaria eta eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brujas eta Ganteko akademietan egin zituen margolaritza-ikasketak. 1909an Sint-Martens-Latemen jarri zen bizitzen, eta Sint-Martens-Latemgo bigarren eskola espresionista sortu zuen Servaes, Fritz van den Berghe eta Gustave eta Léon de Smetekin batera.

Lehen Mundu Gerran zauri larriak egin zizkioten, eta Ingalaterrara eraman zuten. 1919an itzuli zen Flandesera. Pintura eta marrazkia landu zituen; gizonarekiko interes handia erakusten du bere obretan. 1935etik aurrera eskultura ere landu zuen, emakumeak biluzik, bereziki.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constant Permeke Aldatu lotura Wikidatan