Corazón Aquino
Corazón Aquino (ezkongabetan Cojuangco; Izen goitia: Cory ; Manila, 1933ko urtarrilaren 25a - Makati, 2009ko abuztuaren 1a) filipinar politikaria izan zen, Benigno Aquinoren emaztea.
Filipinetako lehendakaria izan zen 1986-1992 urteetan. Lehendakari izan zen urteetan, aurkariak izan zituen armadaren barruan, komunistak etengabe matxinatu ziren, eta arazo ekonomiko larriak izan zituen. 1992ko hauteskundeetan, bere lehendakariorde Fidel Ramos jenerala, 7 estatu-kolpetan defenditu izan zuena, babestu zuen lehendakaritzarako.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.