Fidel V. Ramos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fidel V. Ramos
Ramos Pentagon.jpg
Seal of the President of the Philippines.svg
12. Filipinetako presidente

1992ko ekainaren 30a - 1998ko ekainaren 30a
Corazón Aquino - Joseph Estrada
Secretary of National Defense (en) Itzuli

1988ko urtarrilaren 22a - 1991ko uztailaren 18a
Rafael Ileto (en) Itzuli - Renato de Villa (en) Itzuli
Chairman of the Joint Chiefs (en) Itzuli

1986ko otsailaren 25a - 1988ko urtarrilaren 21a
Fabian Ver (en) Itzuli - Renato de Villa (en) Itzuli
Chairman of the Joint Chiefs (en) Itzuli

1984ko urriaren 24a - 1985eko abenduaren 2a
Fabian Ver (en) Itzuli - Fabian Ver (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLingayen1928ko martxoaren 18a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaMakati Medical Center (en) Itzuli2022ko uztailaren 31 (94 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Familia
AitaNarciso Ramos
Ezkontidea(k)Amelita Ramos
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEstatu Batuetako Akademia Militarra
Filipinetako Unibertsitatea
Centro Escolar University (en) Itzuli
Ateneo de Manila University (en) Itzuli
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
National Defense College of the Philippines (en) Itzuli
Hizkuntzaktagaloa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPhilippine Army (en) Itzuli
Graduajeneral
Parte hartutako gatazkakKoreako Gerra
Vietnamgo Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaMetodismoa
Alderdi politikoaLakas–CMD (en) Itzuli
rpdev.org
IMDB: nm2663687 Edit the value on Wikidata
Fidel V. Ramos Signature.svg

Fidel Valdez Ramos (Lingayen, 1928ko martxoaren 18a - Makati, 2022ko uztailaren 31) filipinar militar eta politikaria izan zen. Filipinetako Errepublikaren lehendakaria izan zen 1992-1998 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Arazoetako ministro izandako diplomatiko eta legebiltzarkide baten semea da. Estatu Batuetan, West Pointeko Akademia Militarrean, eta Illinoisko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Koreako Gerran parte hartu zuen, eta Filipinetako Ekintza Zibileko Taldeko Estatu Nagusiko buruzagia izan zen (1996-1968), Vietnamgo Gerran.

Ferdinand Marcos lehendakariaren gobernuan (Marcosek hauteskundeen bidez lortu zuen lehendakaritza 1965ean eta 1969an, baina hiru urte geroago konstituzioa deuseztatu zuen, eta diktadura ezarri zuen Filipinetan), Filipinetako Poliziaren buru izan zen, eta Gudarostearen Estatu Nagusiaren buruordea, 1981etik 1986ra bitartean. Marcos lehendakariaren laguntzaile estuenetako bat izan zen. Aitzitik, 1986an, boterea hartzeko piztu zen borrokan, Corazón Aquinoren alde egin zuen, Marcosen diktaduraren aurkako herri-mugimenduaren alde, hain zuzen.

Demokrazia nagusitu zenean, Aquinoren lehendakaritzapean, Estatu Nagusiaren buruzagi eta Defentsa Nazionalaren arduradun izendatu zuten. Hurrengo urteetan, Corazón Aquinoren aurkako estatu-kolpe saio batzuk zapuztu zituen, eta horrek eman zion ospeari esker, Aquinoren ondorengo gisa aurkeztu zen 1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan. Urtebete lehenago, ministro-kargua utzi zuen, eta bere alderdia sortu zuen. Alde txikiz irabazi zuen, eta Filipinetako Errepublikaren hamabigarren lehendakari bihurtu zen, katolikoa ez zen aurrenekoa.

Bere aurreneko zereginak energia- eta ekonomia-krisiari aurre egitea, eta komunisten eta musulmanen gerrilla-ekintzak desagertzeko neurriak hartzea izan ziren. 1997ko irailean, manifestazio jendetsu baten ondoren, atzera egin behar izan zuen bigarren agintaldia lortzeko konstituzioa berritzeko bere ahaleginean. 1998an, Joseph Estradak, ordu arte lehendakariorde izandakoak, hartu zuen lehendakari-kargua, maiatzeko hauteskundeetan hautagai ofizialista José de Venecia, Ramosen babesa zuena, garaitu ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]