Ferdinand Marcos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ferdinand Marcos
Ferdinand Marcos.JPEG
Member of the House of Representatives of the Philippines

1949ko abenduak 30 - 1959ko abenduak 30
Member of the Senate of the Philippines

1959ko abenduak 30 - 1965eko abenduak 30
President of the Senate of the Philippines

1963ko apirilak 5 - 1965eko abenduak 30
Eulogio Rodriguez - Arturo Tolentino
Filipinetako presidente

1965eko abenduak 30 - 1986ko otsailak 25
Diosdado Macapagal - Corazón Aquino
Secretary of National Defense

1971ko abuztuak 28 - 1972ko urtarrilak 3
Juan Ponce Enrile - Juan Ponce Enrile
Prime Minister of the Philippines

1978ko ekainak 12 - 1981eko ekainak 30
Jorge B. Vargas - Cesar Virata
Bizitza
Jaiotza Sarrat1917ko irailaren 11
Herrialdea  Filipinak
Heriotza Honolulu1989ko irailaren 28a (72 urte)
Hobiratze lekua Byodo-In Temple
Heroes' Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (giltzurruneko gutxiegitasuna)
Familia
Ezkontidea(k) Imelda Marcos
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of the Philippines College of Law
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea politikaria, ekintzailea eta abokatua
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Liberal Party of the Philippines
Nacionalista Party
IMDb nm1300894
Marcos Sig.svg

Ferdinand Edralin Marcos (Sarrat, Filipinak, 1917ko irailaren 11 - Hawaii, Ameriketako Estatu Batuak, 1989ko irailaren 28a) politikaria eta diktadorea izan zen. Filipinetako Errepublikako lehendakari izan zen 1965etik 1986 arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran Japoniaren kontra gerra egin zuen, eta preso hartu zuten (1941-42). Askatu zutenean, bere eskualdeko gerrillako buruzagi egin zuten. Gerra ondoren, Ordezkarien Ganberako kide hautatu zuten, 1949ko hauteskundeetan, bai eta 1953koetan eta 1957koetan ere. 1965ean Errepublikako lehendakari aukeratu zuten, eta 1969an berriro irabazi zituen hauteskundeak.

1972an, ordea, diktadura ezarri zuen Filipinetan, Mindanaoko musulmanen matxinadaren kontra borrokatzeko aitzakia hartuta. 1975ean bizi guztirako lehendakari izendatu zuten. FLNM eta oposizioko beste erakunde politikoen kontra gogor jardun zuen, eta haren buru zen Benigno Aquino hil zutenean (1983), Marcosen erregimenaren kontrako jarrerak indarberritu egin ziren. Hala, Marcosen kontrako oposizioa, Benigno Aquinoren alargun Corazón Aquinoren inguruan bildu zen. 1986ko otsailean hauteskundeak egin zituen, barne-arazoen eta atzerriko presioen ondorioz. Hauteskundeak ez ziren garbiak izan; legebiltzarrak Marcos izendatu zuen garaile. Militarrak, ordea, matxinatu egin ziren eta Marcosek Filipinetatik ihes egin behar izan zuen. Corazón Aquinok hartu zuen haren lekua. Filipinak utzi ondoren, Hawaiira joan zen, eta han hil zen 1989an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferdinand Marcos Aldatu lotura Wikidatan