Cristina Fernández
Cristina Elisabet Fernández de Kirchner (La Plata, Buenos Airesko probintzia, 1953ko otsailaren 19), maiz Cristina Kirchner deitua, argentinar abokatu eta politikaria da. 2007-2015 bitartean Argentinako presidentea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003ko maiatzaren 25ean, Argentinako lehen dama bihurtu zen, Néstor Kirchner senarra Argentinako presidente aukeratua izan baitzen. Hurrengo legealdirako hauteskundeetan, 2007ko urriaren 28an, bere burua presidentegai aurkeztu zuen Frente para la Victoria («Garaipenerako Frontea») alderdiarekin eta irabazi egin zituen. Ondorioz, 2007ko abenduaren 10an karguaz jabetu zenean, Argentinako lehen emakume presidente bihurtu zen.
2011ko hauteskunde orokorretan aise gailendu zen, botoen %53,8 eskuratuz; Hermes Binnerren bigarren indar politikoak (FAP) %17 besterik ez zuen lortu. Garaipen nabarmen horreekin aurreko agintaldian baino botere gehiago izan zuen, guztira 130 eserleku Kongresuan eta 24 Senatuan. Krisi ekonomiko latz baten ondoren, Argentina azken urteetan bizitzen ari zen hazkundea izan zen Fernandezen arrakastaren gakoa[1].
Alarguna da, 2010eko urriaren 27an senarra hil zitzaionetik[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Cristina Fernández aise gailendu da Argentinako hauteskundeetan». in: Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0). argia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-08-09).
- ↑ Nestor Kirchner Argentinako presidente ohia hil da, bihotzekoa izanda[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cristina Fernández |
- (Gaztelaniaz) Cristina Fernández-en webgune ofiziala. Cristina.com.ar
Aurrekoa Néstor Kirchner |
Argentinako presidentea 2007-2015 |
Ondorengoa Mauricio Macri |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2024
- Wikipedia:HCDN identifikatzailea duten artikuluak
- 1953ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Argentinako presidenteak
- Buenos Airesko probintziako jendea
- Argentinako lehen damak
- Argentinako katolikoak
- Germano-argentinarrak
- XX. mendeko emakumeak
- XXI. mendeko emakumeak
- Emakume estatuburuak
- Emakume gobernuburuak