Palpatine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Darth Sidious» orritik birbideratua)
Palpatine
Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Sortzailea George Lucas
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza Naboo
Heriotza Exegol (en) Itzuli
Hiltzailea Darth Vader eta Rey
Sexua gizonezkoa
Garaiera 1,6 m
Egoitza Byss (en) Itzuli
Jarduera politikaria
agintaria
Ilearen kolorea ile marroi eta silver hair (en) Itzuli
Familia
Aita Cosinga Palpatine
Bestelakoak
Irakasleak Darth Plagueis (en) Itzuli
Ikasleak Darth Maul, Dooku kondea eta Darth Vader
Etsaiak Jedi
starwars.com…

Sheev PalpatineDarth Sidious eta Enperadorea izenez ere ezaguna— Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da, nagusiki Ian McDiarmidek antzeztua.

Jatorrizko trilogian, enperadorea, larruazal zurbileko txanodun agure bat eta Inperio Galaktikoko lider bezala agertzen da, aurrekarizko trilogian Errepublika Galaktikok Kantziler Gorena izatera iristeko engainua eta manipulazio politikoa erabiltzen duen Naboo planetako lider karismatiko bat bezala agertzen den bitartean.

Enperadore bihurtu aurretik asmo oneko eta demokraziaren aldeko zerbitzari publikoa bazirudien ere, berez Darth Sidious da, Sithen jaun iluna, duela mila urte desagertutzat jotzen zen indarraren alde iluneko kultu bat praktikatzen zuen ordena bat. Sidious bezala, Klon Gerrak bultzatu zituen, Jediak ia erabat desagerrarazi zituen eta Errepublika Galaktikoa Inperio bihurtu zuen. Anakin Skywalker ere usteldu zuen bere ondoan Darth Vader bezala ari zedin. Sidiousen amaiera Luke Skywalker eta damututako Darth Vaderri esker iristen da.

Kultura herrikoian eta Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoan lehen aldiz agertu zenetik, Darth Sidious, gaizkia, engainua, tirania eta demokraziaren subertsioaren ikur oso ezagun bihurtu da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]