Edukira joan

Derrick Rose

Wikipedia, Entziklopedia askea
Derrick Rose

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDerrick Martell Rose
JaiotzaChicago1988ko urriaren 4a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaChicago
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaSimeon Career Academy (en) Itzuli
(2003 - 2007)
University of Memphis (en) Itzuli
(2007 - 2008)
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Chicago Bulls2008-antolatzaile1
New York Knicks-
Memphis Tigers men's basketball (en) Itzuli2007-2008
Minnesota Timberwolves2018-2019
Cleveland Cavaliers2017-2018
Detroit Pistons2020-2021
Draft NBA Chicago Bulls
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Kirol zenbakia1
25
Pisua86 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak

drosehoops.com
IMDB: nm2951538 Facebook: derrickrose Twitter: drose Instagram: drose Edit the value on Wikidata

Derrick Martell Rose (1988ko urriaren 4a - ) saskibaloi jokalari estatubatuarra da, 2008-09 denboralditik NBAn Chicago Bullseko jokalaria. 1,91 metro neurtzen ditu.

Rose Chicagon jaio zen, Illinoisen, 1988ko urriaren 4an. Englewooden hazi zen, Chicago hegoaldeko arriskuz betetako auzo batean eta Brenda Rosen semerik gazteena zen, Dwayne, Reggie eta Allanen ondoren. Hirurak izan ziren saskibaloi jokalari jaioak eta inguruko kantxetan irakatsi zien Rose kirol horren nondik-norakoak[1].

Mutilak gero eta trebezia gehiago erakusten zuen eta atentzioa deitu zuen Chicagotik kanpora ere, amak harremanak mugatzea erabaki zuelarik, ez baitzuen NBAko bidean, semea galtzerik nahi.

Hastapenak kirolean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Hezkuntzako ikasketak bere jaioterriko Simeon Career Academyn egin zituen eta 2 urtez izan ziren garaile estatuko txapelketan. Kontuan izan behar da, ordura arte, Illinoisko eskola batek sekula lortu gabeko garaipena zela hori.

Azken denboraldian, ekipoa lehena zihoan Oak Hill Academy eskolari irabazteraino eraman zuen, 78-75 lortu zutelarik telebista nazionalean botatzen ari ziren partidan. Eskolako ibilbidean, bere ekipoak 120 garaipen lortu zituen, 12 bakarrik galduz.

Unibertsitatea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Derrickek denboraldi bakarra jokatu zuen Memphiseko unibertsitateko Tigersekin eta 14,9 puntu, 4,7 asistentzia eta 4,5 errebote partidako batezbestekoak lortu zituen. 2008ko Final Fourrerako klasifikatzera lortu zuten eta Kansasko unibertsitatearen aurka borrokatu zuten finala. Jayhawksek Tigers luzapenean garaitu zuen 75-68, azken titulua lortu zutenetik 20 urte pasa ondoren.

9 partidatan, 20 puntu edo gehiago saskiratu zituen eta AEBetako Conference USAko pasatzaile hoberena izan zen.

2008an, NBAko Draft-ean hautagai izan zen, NBAranzko pausoa eman zuelarik.

2008-09 denboraldia: Urteko Rookie

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Derrick Rose 2008ko Final Fourrean

Lehen postuan aukeratu zuten 2008ko NBA Draft-ean Chicago Bullsen eskutik[2].

NBAn eginiko lehen denboraldian, 20 puntu baino gehiago saskiratu zituen ligako lehen 45 partidetan, Michael Jordanen ondoren, Bulls lehen rookiea izan zelarik.

Berriro eskuratu zuen saria abenduan eta, otsailean, 2009ko All-Star Weekendeko Rookie Challengen hartu zuen parte. 4 puntu sartu zituen eta 7 asistentzia eginez lideratu zituen rookieak, Skills Challengen txapeldun izan zelarik eta lortu zuen lehen rookie bilakatuz.

Denboraldiaren bukaeran, NBAko urteko rookie egin zuten 16.8 puntu, %47,5 kanpo jaurtiketa, 6,3 asistentzia eta 3,9 errebota partidako batazbestekoarekin eta rookie bosteko hoberenaren kide bilakatuz.

Playoff-etako estreinaldian, Rosek 36 puntu saskiratu zituen, 11 asistentzia banatu eta 4 errebote harrapatu zituen Boston Celticsen aurkako garaipenean, luzapenan 105-103 garaitu zutelarik. 36 puntu horiek Kareem Abdul-Jabbaren marka berdindu zuten, playoffeko lehen partidan puntu gehien saskiratzen lehenak izan zirelarik eta historiako bigarren jokalaria izan zen playoffeko debutean 35 puntutik gora eta 10 asistentzia, behintzat, lortzen.

Azkenean, 7 partiden buruan, Boston Celticsek Chicago garaitu zuen.

2009-10 denboraldia: All Star

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Barack Obama, Joakim Noah eta Derrick Rose

NBAn bigarren denboraldia hasi bezain laster, lesio bat izan zuen orkatilean eta lanak eman zizkion txapelketaren lehen zatian, baina, sendatu zenean, Rose gero eta hobeto aritu zen eta baita ekipoa ere berarekin, playoffs postuetara eramanez eta baita sophomore lehiatzera ere, NBAko All-Star Gamen kokatuz lehen aldiz.

Lesioak han eta hemen, ez Rosenak bakarrik, Bullsek playoffsetatik jaitsi beharrean izan ziren eta hortxe geratuko zela zirudien, baina, azken sprintean, borroka finalaren bidean geratu zen taldea.

Apirileko partidan honetan egin zuen lan ikusgarriaren ondoren, Rose Ekialdeko Konferentziako jokalari hoberena izan zen.

Behin playoffsetan sarturik, Rosen Chicago Bullsak LeBron Jamesen Cleveland Cavaliersen aurka egin behar izan zuten eta haien aurrean makurtu behar izan zuten 5 partiden buruan, baina ez zen garaipen erraza izan, bigarren urtez playoffs bikainak burutuz.

Uda hartan, AEBetako federazioak AEB Saskibaloiko Turkiako Mundialean ordezkatzeko deitu zion, helburua erraztasun handiz lortu zutelarik.

2010-2011 denboraldia: MVP

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldi honetan, NBAko izan eztabaidaezina zen jada. Hasiera gorabeheratsua izan bazuten ere, Rose eta bere lagunek 62 garaipen lortu zituzten 20 porroten aurrean.

Rosen lan pertsonala ikusgarria izan zen: 25,0 puntu partidako, 7,7 asistentzia partidako eta 4,1 errebote partidako. Honek denak All-Star partidara eraman zuen bigarren aldiz eta denboraldiko MVP (Most Valuable Player) egin zuten, sekula lortu izan zuen jokalaririk gazteena izanez. Bera eta Michael Jordan izan ziren lortu zuten bulls bakarrak.

Playoffsetan, Chicago Bullsek Indiana Pacers eta Atlanta Hawks garaitu zituzten lehen eta bigarren bueltan hurrenez-hurren. Rosek bere errekorra gainditu zuen playoffs partida batean, 44 puntu saskirauz Atlanta Hawksen aurka.

Ekialdeko Konferentziaren finalean, Miami Heaten aurka jokatu zuten eta kantxa faktorea bere alde zuten, baina porrotera joan ziren 5 partiden buruan, Miamiko Chris Bosh, Dwyane Wade eta LeBron Jamesk osatutako Big Threea garaitezina izan baitzen.

2011-2012 denboraldia: lesioen denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduan, Roseek 94,8 milioiko klausula sinatu zuen (72,8 milioi euro) 5 denboraldiko epean. Horrek, talde osoaren soldaten %30a betetzen zuen, jokalari bati ordaindu ahal zaion maximoa hain zuzen ere. Gauzak horrela, NBAko soldata arau berri bat sortu zen Derrick Rose Araua deritzona, aurretik aipatutako baldintza betetzen duena.

Derrick-ek All Starean ere parte hartu zuen, bigarren jokalaririk bozkatuena izan zelarik, Dwight Howarden atzetik, denboraldi horretan, 21,8 puntu, 7,9 asistentzia eta 3,4 erreboteko batazbestekoa lortu zituelarik.

Derrick ez zuen denboraldi ona izan, lesioak zirela-eta, 37 partida galdu baitzituen (76 ziren denera). Kontuan izan behar da, aurreko 3 denboraldietan 6 partida besterik ez zituela galdu. Hala ere, Bulls berriro izanz en garaile denboraldi horretan (50-16).

Playoffsetako lehen partidan, Philadelphia 76ersen aurka, Rose (23 pt, 9 erreb, 9 ast) ezker belauna lesionatu zuen salto egiterakoan; partidaren azken minutuetan izan zen, 1:22 besterik ez baitzen geratzen eta Chicago irabazten zihoan 12 puntuz.

Rosek belauneko lotailu gurutzatuaaren haustura izan zuela informatu zuten eta denboraldian geratzen zena eta hurrengoaren hasiera ere galdu beharko zituen. Chicagok eraztunarenganako zituen itxaropenak kolpe handia hartu zuten gertakizun honekin eta lehen bueltan bota zituzten 4-2 eta, espero ez zen bezala, 76ers pasatu ziren aurrera.

2012ko maiatzean, Derrickek 8 eta 12 hilabete arteko errekuperazioaren beharra izan zuela iragarri zuten.

2012-2013 denboraldia: errekuperazioa eta espekulazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Derrick Rose

All Star-eko geldialdia eta gero (Otsaila bukaeran), Derrick Rose itzuliko zen itxaropena zabaldu zuten, baina martxoaren bukaeran gauzak berdin jarraitzen zuen. Prentsa eta zaleak irrikitzen zeuden eta Chicago eta Rose bera ere presionatzen zuten itzultzeko, baina erabat ondo egon arte ez zela pistara itzuliko komunikatu zuten.

Martxoaren 8rako eman zioten alta, baina Rose ez zegoen itzulerarako mentalki prestatuta. Adidas eta gainontzeko patrozinatzaileen kanpainak ugaritu ziren, baina ez zen emaitzik izan. Rosek ez zuen arriskatu nahi izan eta hurrengo denboraldirako gorde zen, 2013-14rako.

Lesioak gora eta behera eta izar handiena geldi bazituen ere, Bullsek Playoffsetarako sailkatzea lortu zuen, 45-37. Ekialdeko Konferentzian, 5. izan ziren eta Brooklyn Netsen aurka egin behar izan zuten lehen bueltan. Semifinaletan, NBAko garaile izan zen Miami Heat garaitu zuten, baina makurtu beharrean izan ziren hurrengo 4 partidetan.

Bigarren bueltan eliminatuta izanda ere, askorentzat, Jordanen ondorengo denboraldi hoberena izan zen hau.

Denboraldi erregularra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Ekipoa PJ PT MPP %TC %3P %TL RPP APP ROB TPP PPP
2008 Chicago 81 80 37.0 .475 .222 .788 3.9 6.3 .8 .2 16.8
2009 Chicago 78 78 36.8 .489 .267 .766 3.8 6.0 .7 .4 20.8
2010 Chicago 81 81 37.4 .445 .332 .860 4.1 7.7 1.05 .63 25.0
2011 Chicago 39 39 35.3 .435 .312 .812 3.4 7.9 .9 .7 21.8
2013 Chicago 10 10 31.1 .354 .340 .844 3.2 4.3 .9 .4 15.9
Total 289 288 36.6 .460 .312 .815 3.8 6.8 .9 .4 20.8
All-Star 3 2 21.0 .517 .667 .500 1.3 4.0 1.3 .0 11.0
Urtea Ekipoa PJ PT MPP %TC %3P %TL RPP APP ROB TPP PPP
2009ko NBAko Playoffsa Chicago 7 7 44.7 .492 .000 .800 6.3 6.4 .6 .7 19.7
2010ko NBAko Playoffsa Chicago 5 5 42.4 .456 .333 .818 3.4 7.2 .8 .0 26.8
2011ko NBAko Playoffsa Chicago 16 16 40.6 .396 .248 .828 4.3 7.7 1.4 .7 27.1
2012ko NBAko Playoffsa Chicago 1 1 37.0 .391 .500 1.000 9.0 9.0 1.0 1.0 23.0
Total 29 29 42.0 .427 .243 .823 4.6 7.3 1.1 .6 25.2

Puntuak: 44

Kanpo jaurtiketen ehunekoa: 12-14(.857)

Gauzatutako kanpo jaurtiketak: 18

Saiatutako kanpo tiroak: 33

Gauzatutako jaurtiketa libreak: 12

Gauzatutako jaurtiketa libreak: 18(OT)

Saiatutako jaurtiketa libreaks: 21(OT)

Gauzatutako Tripleak: 6

Saiatutako Tripleak: 11

valign="top"

Erreboteak: 12

Errebote ofentsiboak: 5

Errebote defentsiboak: 11

Asistentziak: 17

Lapurretak: 6

Tapoiak: 3

Galerak: 9

Jokatutako minutuak: 55:20(2 OT)

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amonak jarri zion Pooh ezizena txiki-txikitan Winnie de Pooh bezain pottoloa eta horia zela-eta.

Ezkerreko bizepsan, saskibaloiko baloi bat duen azti baten tatuaia du, goian Poohdini idatzita duelarik. Esanguratsua da datu hau, txikitan, mediekuen orratzenganako fobia ian baitzuen eta ez baitzuen zauriak josten uzten.

Partiden aurrean motibatzeko, Lil Wayne raperoaren I'm me abestia entzuten omen zuen.

2012an, seme bat izan zuen eta P.J. deitu zion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Derrick Rose Aldatu lotura Wikidatan