Edukira joan

Desberdintasun sozial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diru sarreren ezberdintasuna herrialdeetan Giniren koefizientearen arabera, 0k berdintasun perfektua adierazten du eta 1ek ezberdintasun osoa. Gorri koloreko herrialdeek berdekoek baino desberdintasun sozial handiagoa dute.

Desberdintasun soziala borroka eta lehia testuinguru batean dagoen egoera soziekonomiko bati deitzen zaio. Thomas Piketty ekonomista frantziarrak Le Capital au XXIe siècle liburuan (Seuil) azaldu duenez, kapitalismoak bere izaeragatik ezberdintasun sozialak sortzen ditu. Horrela, aberats gutxi batzuk gero eta aberatsagoak dira, eta herritarren gehiengoa gero eta pobreagoa da[1].

Desberdintasunaren tamaina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Credit Suissek emandako datuen arabera, gaur egun munduko herritar guztien aberastasuna 210 bilioi eurokoa da, 2000. urtean 93 bilioikoa zen bitartean. Jendea, oro har, aberastu egin da baina gutxi batzuek asko irabazi dute, eta gehiengo handi bat pobretu egin da[1].

Planetako biztanleen %8,6ren esku dago munduko fortuna osoaren %85,3 eta herritarren %91k aberastasunaren %14,7a dute. Soilik %0,7k diru eta ondasun guztien %44 dutela[1].

Herrialdeen sailkapena[1]:

Desberdintasun soziala handitzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Credit Suisseren arabera, bi mundu gerra eta beste hainbat arrazoi tarteko XX. mendean txikitu egin zen aberatsenen eta pobreenen arteko aldea. 2008ko krisia eta gero, batez ere herrialde garatuetan handitu egin daaberatsenen eta pobreenen arteko tartea. AEBetan, esaterako, ondasunak ohiko diru sarrerak baino 6,5 azkarrago hazten ari dira[1].

Desberdintasun soziala handitzearen arrazoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desberdintasun maila 1929ko Depresio Handitik handiena da. Herentzian jasotako edo bestelako bideen bidez bildutako dirutzak askoz azkarrago hazten dira diru sarrera ia bakarra soldata dutenen aberastasuna baino. Gaiera, 2008ko krisia hasiz gerotik behera egin dute soldatek eta gora aberatsenen mozkinek[1].

Honen arazo bat dauka: aberatsenen ondarea azkar handitzen denean aktiboen burbuilak sortzeko arriskua dago eta ondoren, beste atzeraldi bat etortzeko arriskua dago[1].

Diru sarreren arteko aldea handitzearen arrazoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere soldaten jaitsieragatik. Bigarren Mundu Gerratik 1980ra arte, OCDEko 34 herrialdeetan, soldatek eta produktibitateak antzeko igoera izan zuten. Baina 1980ko hamarkadatik aurrera, ordea, produktibitatea ia etengabe igo da (2007tik 2010era izan ezik) eta soldaten gorakada askoz baxuagoa izan da. OCDEko langileen soldaten pisua erakundearen BPGaren %66,1 bezalakoa zen 1990ean, eta %61,7ra jaitsi zen 2009ean[1].

Bestalde, NDF Nazioarteko Diru Funtsak onartu izan du krisi garaian ezarritako austeritatea herritarrek modu berean jasaten. Langileei kapital jabeei baino hiru aldiz gehiago egiten die kalte austeritateak eta beraz, ezberdintasunak handitzen dira[1].

OCDEren How Was Life (Zelakoa zen bizitza) txostenean azaltzen denez, erakundeko herrialdeetan desberdintasuna neurtzeko Giniren koefizientea 0,36raino jaitsi zen 1980an, baina 2000. urtean 0,45era igo zen, 1820. urteko maila berberera[1].

Beste arrazoiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TUACen arabera, zergak ere eragina du. Azken hamarkadetan herrialde askok kendu edo txikitu egin dituzte herentziaren eta aberastasunaren gaineko zergak. OCDEko estatu batzuetan bakarrik dago. Zergen malgutzeak aberatsenek kapital eta aberastasun gehiago biltzeko eta herentzia bidez transimitzeko aukera ematen du[1].

OCDEren 2011ko Divided We Stand (Zatituta gaude) txostenaren arabera, «gaitasunetan oinarritutako aldaketa teknologikoak, kalitatezko hezkuntzarako sarbide falta eta lan merkatuko instituzioen ahultasuna» diru sarreren arteko ezberdintasunaren eragile dira. Gainera, 1980ko hamarkadatik egindako egiturazko erreformengatik lan merkatuko instituzioek merkatuko desberdintasunak kentzeko gaitasuna galdu dute[1].

Desberdintasun sozialen ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorio garrantzitsuenak hauexek dira[1]:

Desberdintasun sozialari aurre egiteko mekanismoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UACen honako hau egin behar da egoera konpontzeko[1]:

  • «Ondo ezarritako» gutxieneko soldata onartzea.
  • Gobernuek negoziazio kolektiborako tresnak indartzea.
  • Soldata handienen «gehiegikeriak» murriztea
  • Sektore pribatuan soldata handienei mugak ezartzea.
  • Herritar guztiei kalitatezko hezkuntza eta trebakuntzarako sarbidea izateko neurriak jartzea.
  • Zerga sisteman progresibotasuna ezartzea eta multinazionalei ere «zerga eraginkorrak» jartzea.
  • Jarduera ekonomikoa BPG per capita baino zabalagoa den irizpideen arabera egitea.

Desberdintasun soziala Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desberdintasuna handitu egin da krisia hasi zenetik eta 2012tik 2014ra erritmo azkarren hazi da. Desberdintasun sozialei buruzko aldagai nagusietan hamarkada eta erdi egin da atzera eta gutxi gorabehera mendea hasi zeneko kopuruetan dago. Populazioaren %10 txiroenak dituen diru sarreren ehunekoa —%3,41— inoizko baxuena da 1996. urtetik (inkestak egiten hasi ziren urtetik)[2].

Krisia hasi zenetik %50 aberatsenaren diru sarrerak handitu egin dira eta %50 txiroenen diru sarrerak murriztu egin dira. Zenbat eta txiroagoa izan, diru sarreraren beherakada handiagoa da. opulazioaren %10 txiroenak diru sarreren %13 galdu ditu, eta %10-20 bitartean dauden pertsonek, %8. Galera handiagoa izan zen diru sarrerak bermatzeko errenta egongo ez balitz[2].

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarentzat Giniren koefizientea bi puntu inguru handitu da krisia hasi zenetik, 27,1 kopurura igoz. Europako beste herrialdeekin alderatuta egoerak okerrera egin du. EAEn populazio aberatsenaren %20ren diru sarrera osoak %20 txiroarenak baino 4,2 aldiz handiagoak dira. 1996an zegoen neurrietan dago egun 2008. urtea arte atzera egin ostean[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g h i j k l m n Jon Fernandez, «XIX. MENDERA ITZULTZEKO BIDEAN», Berria, 2014-12-21
  2. a b c Ivan Santamaria, «Pobreen krisia, ez aberatsena», Berria, 2014-12-21

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]