Dessau-Roßlau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dessau-Roßlau
 Alemania
Wappen Dessau-Rosslau.svg
Administrazioa
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Saxonia-Anhalt
Alkatea Peter Kuras Itzuli
Posta kodea 06842–06862
Udal kodea 15001000
Geografia
Koordenatuak 51° 50′ 00″ N, 12° 14′ 00″ E / 51.833333°N,12.233333°E / 51.833333; 12.233333Koordenatuak: 51° 50′ 00″ N, 12° 14′ 00″ E / 51.833333°N,12.233333°E / 51.833333; 12.233333
Dessau-Roßlau hemen kokatua: Alemania
Dessau-Roßlau
Dessau-Roßlau
Dessau-Roßlau (Alemania)
Saxony-Anhalt DE.svg
Azalera 244.74 km²
Altuera 59 m
Mugakideak Anhalt-Bitterfeld Itzuli eta Wittenberg Itzuli
Demografia
Biztanleria 82.111 bizt. (2017-12-31)
Dentsitatea 335,5 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 0340, 034901
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Argenteuil, Klagenfurt, Ludwigshafen, Gliwice, Ibbenbüren, Roudnice nad Labem eta Nemenčinė Itzuli
Matrikula DE eta RSL
www.dessau-rosslau.de/

Dessau-Roßlau Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da. Berez hiri hau, 2007an Dessau hiria eta Roßlau udalerria elkartzetik sortua da. Leku honetan Elba eta Mulde ibaiek bat egiten dute. 2010eko erroldaren arabera hiriak 86.906 biztanle zituen. Hiria bi aldiz izendatua izan da Gizateriaren Ondare, Bauhaus mugimenduagatik eta Wörlitz lorategiengatik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dessauren lehenengo aipamena 1213koa da, Roßlaurena 1215ekoa. Anhalteko printzerria 1570an eratu zen arte Dessauk ez zuen garrantzia berezirik izan. Orduan printzerriko hiriburu bihurtu zen. 1603an Anhalt desegin bazen ere Dessauk hiri garrantzitsua izaten jarraitu zuen eta Anhalteko Dukerria 1863an berriz eratzean Dessau izendatu zuten hiriburu.

XIX mendean hiri industriala bihurtu zen. 1925ean Walter Gropius arkitektua Weimarretik bidali zutenean (kontserbadoreek ez baitzuten bere diseinu berritzailea gustuko) Dessaura etorri ziren eta bertan Bauhaus arkitektura iraultzailea abiarazi zuten. Naziek 1932an eskola itxi eta Berlinera alde egin zuen Gropiusek.

Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiria erabat suntsitu zuten. Estatubatuarrak jabetu ziren hiriaz baina Sobietarren okupazio eremuan gelditu zenez Ekialdeko Alemaniaren parte bihurtu zen. Hiriaren berreraikuntza hormigoiz egin zen eta Ekialdeko Alemaniako industriagune garrantzitsua bihurtu zen. Alemaniaren birbateratzearen ondoren eraikin historikoak berreraikitzen hasi ziren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dessau-Roßlauko bi elementu Gizateriaren Ondare bihurtu ditu UNESCOk:

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dessau-Roßlau ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dessau-Roßlau Aldatu lotura Wikidatan