Dessau-Roßlau
Dessau-Roßlau | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Saxonia-Anhalt | ||||||||||
Alkatea | Robert Reck (en) | ||||||||||
Posta kodea | 06842–06862 | ||||||||||
Udalerri kodea | 15001000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 51°50′00″N 12°14′00″E / 51.83333°N 12.23333°E | ||||||||||
Azalera | 244,75 km² | ||||||||||
Altuera | 59 m | ||||||||||
Mugakideak | Anhalt-Bitterfeld (en) eta Wittenberg (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 79.686 (2023ko abenduaren 31) 31 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 326 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 0340, 034901 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Argenteuil, Klagenfurt, Ludwigshafen, Gliwice, Ibbenbüren, Roudnice nad Labem eta Nemenčinė (en) | ||||||||||
Matrikula | DE eta RSL | ||||||||||
verwaltung.dessau-rosslau.de eta dessau-rosslau.de |
Dessau-Roßlau Alemaniako Saxonia-Anhalt estatuan dagoen hiri bat da. Berez hiri hau, 2007an Dessau hiria eta Roßlau udalerria elkartzetik sortua da. Leku honetan Elba eta Mulde ibaiek bat egiten dute. 2010eko erroldaren arabera hiriak 86.906 biztanle zituen. Hiria bi aldiz izendatua izan da Gizateriaren Ondare, Bauhaus mugimenduagatik eta Wörlitz lorategiengatik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dessauren lehenengo aipamena 1213koa da, Roßlaurena 1215ekoa. Anhalteko printzerria 1570an eratu zen arte Dessauk ez zuen garrantzia berezirik izan. Orduan printzerriko hiriburu bihurtu zen. 1603an Anhalt desegin bazen ere Dessauk hiri garrantzitsua izaten jarraitu zuen eta Anhalteko Dukerria 1863an berriz eratzean Dessau izendatu zuten hiriburu.
XIX mendean hiri industriala bihurtu zen. 1925ean Walter Gropius arkitektua Weimarretik bidali zutenean (kontserbadoreek ez baitzuten bere diseinu berritzailea gustuko) Dessaura etorri ziren eta bertan Bauhaus arkitektura iraultzailea abiarazi zuten. Naziek 1932an eskola itxi eta Berlinera alde egin zuen Gropiusek.
Bigarren Mundu Gerrako bonbaketek hiria erabat suntsitu zuten. Estatubatuarrak jabetu ziren hiriaz baina Sobietarren okupazio eremuan gelditu zenez Ekialdeko Alemaniaren parte bihurtu zen. Hiriaren berreraikuntza hormigoiz egin zen eta Ekialdeko Alemaniako industriagune garrantzitsua bihurtu zen. 1990eko Alemaniaren bateratzearen ondoren, eraikin historikoak zaharberritzen hasi ziren.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dessau-Roßlauko bi elementu Gizateriaren Ondare bihurtu ditu UNESCOk:
- Bauhaus arte mugimendua (Weimarrekin batera)
- Dessau-Wörlitz lorategia
Hiritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kurt Weill (1900-1950), musikagilea
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bauhaus eraikina.
-
Udaletxea eta Markplatz enparantzaren aireko ikuspegia.
-
Mausoleoa.
-
Anhaltisches antzokia.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dessau-Roßlau ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dessau-Roßlau hiriko udal webgunea (Alemanez)
Saxonia-Anhalt estatuko hiriak | ||
---|---|---|