Edukira joan

Diane Arbus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Diane Arbus
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDiane Nemerov
JaiotzaNew York1923ko martxoaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaWestbeth Artists Community (en) Itzuli
Talde etnikoaestatubatuar zuria
errusiarra
HeriotzaGreenwich Village eta New York1971ko uztailaren 26a (48 urte)
Heriotza moduasuizidioa
Familia
Ezkontidea(k)Allan Arbus (en) Itzuli  (1941 -  1969)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEthical Culture Fieldston School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, moda-argazkilaria eta artista
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Nemerov, Diane
Genero artistikoaportrait photography (en) Itzuli
erretratua

IMDB: nm9816637 Discogs: 2291786 Edit the value on Wikidata

Diane Arbus (New York, 1923ko martxoaren 14a - Greenwich, New York, Estatu Batuak, 1971ko uztailaren 26a ) argazkilari estatubatuarra izan zen, eta hasieran gaztetan argazkilaritza bere senarrarengandik eta alaben aitarengandik ikasi zuen. Allan Arbusek eman zion bere lehen kamera, Graflex bat. Bere ibilbide profesionala Guggenheim Fundazioaren beka batekin lagundu zen eta Veneziako Bienalak eta MOMAk aintzatetsi dute bere lana , besteak beste. Frikien argazkilari gisa ezagutzen da. Bere familia jatorri judua zuen Ekialdeko Europatik.

Datu biografikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diane Nemerov izenarekin jaioa New Yorkeko familia judu aberats batean.[1] Bere aita, David Nemerov, poloniar jatorriko judua zen, moda negozio oparoa eraiki zuena, Dianeri horrekin lehen harreman zuzena eta hurbila izatea erraztuz.[2] Bere anaia nagusia, Howard Nemerov, poeta saritua bihurtu zen. 14 urterekin, Dianek 18 urte zituela ezkondu zen Allan Arbusekin hasi zuen bere harremana, bere abizena hartuz eta harekin argazkilaritza ikasten.[3] Bi alaba izan zituzten, Doon (1945) eta Amy (1954) Arbus.

1940ko hamarkadan, bikoteak Esquire, Vogue eta Harper's Bazaar bezalako aldizkarietarako moda argazkilaritza egin zuen.[4] 1945ean Diane & Allan Arbus argazki estudioa sortu zuten. Azpimarratzekoa da bera, garai hartako emakumea izanik, estudioaren izenean agertzen dela. Geroago, bere lanak argitaratzen hasi zenean, azkar aintzatetsi zuten eta Guggenheim-ek beka eman zion artista eta argazkilari gisa bere ibilbidea garatzen jarraitzeko.[2] [5]

1955etik 1957ra, Diane Arbusek Lisette Model argazkilari austriarrarekin ikasi zuen, eta horrek eragin handia izan zuen bere geroko lanean.[3] [6] Model-ek Arbus-ek argazkiekin teknikoki lan egiteko modu berriak eta fotografiatutako objektuak eta subjektuak begi berriekin ikusteko modu berrietara bideratu zuen.[2] Inoiz izan duen ikaslerik onena zela ust ezuen.[7]

1959an Allanengandik banandu zen bera beste batekin maitemindu zenean. Pertsonalki suntsitzailea izan zen, baina bere argazki-lanak irabazi egin zuen. 1969an dibortziatu ziren.[2]

Modelenaz gain, Arbusen beste eragin batzuk Berenice Abbott-engadik jaso zituen, norekin argazkilaritza ikasi zuen[8] eta Robert Frank-engandik, Louis Faurer-engandik edo Alex Brodovitch-engandik ere. 1960ko hamarkada bere karrerako hamarkadarik emankorrena izan zen, bere helburua erabat aldatuz. New Yorkeko bazterreko auzo arriskutsuak bisitatu zituen erretratatutako pertsonaiak hautatzeko, besteak beste, nanoak, erraldoiak, izaki bitxiak, nudistak, strip-teaseko artistak, transexualak eta prostitutak. Frikien argazkilari gisa ezaguna egin zen.[2] [5]

1967an hogeita hamar argazkirekin parte hartu zuen John Szarkowskik New Yorkeko Museum of Modern Art-erako John New Documents (Dokumentu Berriak) erakusketan, talentu handiko Lee Friedlanderrekin eta Garry Winograndekin batera. Erakusketa horrek jende gehienari ezagutarazi zion.[2] Arrakasta iritsi zen eta bere lanak Frantziako Liburutegi Nazionala bezalako erakundeek eskuratu zituzten. Norman Mailer, Mae West eta Jorge Luis Borges bezalako pertsonaia ospetsuak erretratatzen dituzten aldizkari garrantzitsuetan jarraitu zuen lanean.

Bere azken urteetan erakundeetan sartuta zeuden adimen urritasuna zuten pertsonen irudietan jarri zuen arreta. [2] 1971n, depresio luze baten ondoren, Diane Arbusek bere buruaz beste egin zuen 48 urte zituela.[5] Urtebete geroago, hil ondoren, bere lana Veneziako Bienalean parte hartzeko hautatu zuten, estatubatuar hau erakusketa entzutetsurako hautatu zuten lehen argazkilaria izanik.[1] New Yorkeko MoMAk bere lehen atzera begirako handia antolatu zuen 1972an. [9]

Bere heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arbusek bere amak izandakoen antzeko trastorno emozionalak eta depresio-pasarteak bizi izan zituen, Eta agian okerrera egin zuten hepatitis baten ondorioz. 1968an, Arbusek "ni gora eta behera nabil asko" idatzi zuen eta aldaketa emozional bortitzak zituen. 1971ko uztailaren 26an, New Yorkeko Westbeth Artists Community komunitatean bizi zela, Arbusek bere burua hil zuen barbiturikoak jan eta zainak moztuta. Marvin Israelek aurkitu zuen bi egun geroago. 48 urte zituen.[2] [4] [6]

Model-ek eta Tod Browningen Freaks (euskaraz: «Frikiak») filmak eraginda, Diane Arbusek moda aldizkarietako eredu dotoreak alde batera utzi eta pertsona marjinalak eta desberdinak aukeratu zituen erretratatzeko: bikiak, gaixo mentalak, erraldoiak, familia disfuntzionalak, zirkuko fenomenoak, etab. Pertsonaiak zuzenean kamerari begira zeuden eta horrek flashak bere akatsak agerian uzten ditu. Bere asmoa ikuslearengan "beldurra eta lotsa" sortzea zen.

Flash betegarriaren (eguneko flasha) aitzindaria izan zen.

Dianeren argazkiak normala munstro gisa irudikatzen du: mina fotografiatzen zuenean, jende normalarengan aurkitzen zuen. Ustez jende normala anormal agertzea eragiten zuen. Konposizioa hautsi zuen, pertsonaia erdian kokatu zuen. Bere begirada beti zuzena zen, tentsioz eta indarrez. Harentzat ez zen une erabakigarririk egon, denbora espazio jarraituan lan egiten zuen eta erretratatutakoak erretratatzen ari zirela jabetzera behartu zituen. Itxura berri baten bila zebilen, aspertzetik lilurara pasatuz.

Bere lanak hurrengo sortzaileen belaunaldietan eragina izan du, hala nola Cindy Sherman, Nan Goldin, Robert Mapplethorpe, Gillian Wearing edo Joel-Peter Witkin.[2]

Nabarmendutako argazkiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Child with Toy Hand Grenade in Central Park (1962)
  • A Young man in curlers at home on West 20th Street (1966)
  • Identical Twins (1967)
  • Jewish Giant at Home with His Parents in The Bronx, NY (1970)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Castellanos, Paloma, Diccionario histórico de la fotografía. Edit. Istmo, Madrid, 1999, Pág. 23
  2. a b c d e f g h i .
  3. a b ISSN 0362-4331..
  4. a b ISSN 1134-6582..
  5. a b c Los 1.000 protagonistas del siglo XX. EL PAÍS.Madrid, 1992
  6. a b ISSN 1134-6582..
  7. Todd Schultz William, An Emergency in Slow Motion: The inner life of Diane Arbus, (Kindle Ed.), Edit. Bloomsbury, USA, 2011
  8. Bosworth Patricia, Diane Arbus: a Biography, (Kindle Ed.) Edit. Open Road, New York, 2012
  9. Koetzle Hans-Michael, Diccionario de fotógrafos del siglo XX, Edit. Círculo de Bellas Artes,  Madrid, 2007

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]