Norman Mailer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Norman Mailer
Norman Mailer 1948 (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaNorman Kingsley Mailer
JaiotzaLong Branch (New Jersey)1923ko urtarrilaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew Jersey
Provincetown (en) Itzuli
Long Branch (New Jersey)
Brooklyn
Talde etnikoajudua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York2007ko azaroaren 10a (84 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaIsaac Barnett Mailer
AmaFanny Schneider
Ezkontidea(k)Beverly Rentz Bentley (en) Itzuli
Bea Silverman (en) Itzuli  (1944ko urtarrila -
Adele Morales  (1954ko apirilaren 19a -  1962)
Jeanne Campbell  (1962ko maiatzaren 4a -  1963ko abenduaren 16a)
Carol Stevens (en) Itzuli  (1980 -
Norris Church Mailer  (1980ko azaroaren 11 -  2007ko azaroaren 10a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Boys High School
Boys and Girls High School (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
(1939 - 1943) : Ingeniaritza aeronautiko
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aktorea, zinema zuzendaria, gidoilaria, eleberrigilea, saiakeragilea, idazlea, antzerkigilea, poeta, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, historialaria, biografoa eta antzerki aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
InfluentziakGeorge Eliot, James T. Farrell, Henry James, Henry Miller, William Burroughs, John Dos Passos, Thomas Mann, Ernest Hemingway, William Faulkner, Pablo Picasso, Wilhelm Reich, Lev Tolstoi, Marcel Proust eta Fedor Dostoievski
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Izengoitia(k)Andreas Wilson
Genero artistikoaeleberria
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0537551 Allocine: 21689 Rottentomatoes: celebrity/norman_mailer Allmovie: p100807 TCM: 119948 Metacritic: person/norman-mailer TV.com: people/norman-mailer
Last fm: Norman+Mailer Musicbrainz: 3fe43071-e595-41f7-9567-be3fed5fa3e6 Discogs: 952953 Allmusic: mn0001550757 Find a Grave: 22800811 Edit the value on Wikidata
Mailer signature.png

Norman Mailer (Long Branch, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1923ko urtarrilaren 31 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 2007ko azaroaren 10a) ingelesezko idazlea izan zen. Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen, eta hango bizikizunetan oinarri hartuta idatzi zuen bere lehen eleberria, J. Dos Passosen teknikaren ildotik: The Naked and the Dead (1948, Biluziak eta hilak). New Yorkeko alkatetzarako hautagai aurkeztu zen, eta Estatu Batuetako gizartean gertatu ziren gatazketan parte hartu zuen, MacCarthyren eta Vietnamgo Gerraren kontra, bereziki.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetan agertu zen mugimendu errealistak izan zuen idazle garrantzizkoena izan zen, eta bere garaiko gizartearen deskribatzaile zehatza eta artatsua izan zen. Mailerrenak dira, besteak beste: The White Negro (1957, Beltz zuria), saioa; Barbary Shore (1951, Barberiako itsasertza); An American Dream (1965, Amets amerikarra); Why are We in Vietnam? (1967, Zergatik gaude Vietnamen?).

1968an, The Armies of the Night (Gaueko gudarosteak) eleberria argitaratu zuen; obra horrekin hasi zen gertakizun errealen kronika egiten, kazetaritzatik oso hurbil. Joera horren eredu garbia da The Executioner´s Song (1979, Borreroaren kantua) eleberria. 90eko hamarraldian lanean jarraitu zuen. Hala, 1991n, Harlot's Ghost (Harloteko fantasma) argitaratu zuen, CIAri buruzko eleberria. 1996an Oswald idatzi zuen, 800 orrialdeko liburua; Kennedy lehendakariaren hiltzaileari buruzko biografia da. Mailerren azken eleberria The Gospel According to the Son (1997, Ebanjelioa Semearen arabera) lana izan zen. Mailerrek bere lan gehienetan gizartearen aurrean sentitzen zuen samintasuna erakusten zuen, eta bere filosofia liberala adierazten zuen. Gidoiak ere idatzi zituen, eta zenbait filmetan zuzendari- eta antzezle-lana ere egin zuen. Pulitzer saria irabazi zuen bere saiakera lanengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Norman Mailer Aldatu lotura Wikidatan