Dimitri Kabalevski

Wikipedia(e)tik
Dimitri Borissovitx Kabalevski» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dimitri Kabalevski
Дмитрий Кабалевский.jpg
SESBeko Sobiet Goreneko kidea

Bizitza
Jaiotza San Petersburgo1904ko abenduaren 30a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1987ko otsailaren 14a (82 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Hezkuntza
Heziketa Moskuko kontserbatorioa
Hezkuntza-maila Doktor Nauk in History of arta
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Nikolai Myaskovsky
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, orkestra zuzendaria, koreografoa, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta piano-jotzailea
Lan nabarmenak Piano Concerto No. 3
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Musikagileen Elkartea
Alemaniako Errepublika Demokratikoko Artearen Akademia
Genero artistikoa opera
Sinfonia
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0434015
www.kabalevsky.ru

Dimitri Borissovitx Kabalevski (errusieraz: Дми́трий Бори́сович Кабале́вский; San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1904ko abenduaren 30a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1987ko otsailaren 14a) musikagilea eta pedagogoa izan zen. Moskuko Musika Kontserbatorioan ikasi zuen, Miaskowskirekin (konposizioa) eta Goldenweiserrekin (pianoa). 1939tik aurrera konposizioko irakaslea izan zen, eta 1940ko hamarkadan, hainbat artikulu idatzi zuen Sovietskaïa Musika aldizkarian. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Europan zehar ibili zen pianista gisa bere lanak interpretatzen. Musika-lan ugari konposatu zituen: kontzertuak, ganbera-musika, sinfoniak nahiz operak. Haren musika-lan asko musika herrikoian daude oinarrituta. Sobietar Batasunaren Estatuaren saria irabazi zuen hainbat urtetan (1946, 1949, 1951 eta 1966an) eta Herriaren Artista izendatu zuten 1963an. Lanen artean ditu: Haurrentzako piezak (1937-1938); 24 Preludio (1943); Shakespeareren sonetoak (1953); Leninistak (1959); Colas Breugnon (1938, opera) eta Nikita Verchinine (1955, opera).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dimitri Kabalevski Aldatu lotura Wikidatan