Inguma
Inguma euskal mitologian etxeetan sartu eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten ditu amesgaiztoak sortzen. Mauma ere esaten zaio.
Ezpeletan eta Saran honakoa abesten dute Inguma ager ez dadin[1]:
Jainkoa eta Andre Maria
hartzentiak lagun;
zeruan izar, lurrean belar, kostan hare
haiek denak zenbatu arte
etzadiela niganat ager."Arrasaten, Amandre Santa Ines gurtzen egiten zen Ingumaren gaueko eragin gaiztoaren aurka[2][3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://web.archive.org/web/20071023151259/http://www.puntubi.com/mitologia/inguma.htm
- ↑ Fiestas, rituales e identidades = [Festivities, rituals and identities. ] Eusko Ikaskuntza = Sociedad de Estudios Vascos = Societé d'Etudes Basques [2004] ISBN 8484198944. PMC 920126012. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una 'amandre' de 405 años» El Diario Vasco 2012-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).
Euskal mitologian,mota askotako ingumak aurki ditzakegu: eraikitzailea eta suntzitzailea, ona eta gaiztoa eta baketsua eta oldakorra. Inguma ametz gaiztoen arduraduna da, Maumau izenarekin ere ezagutzen da. Esaten da gauetan etxeetara sartzen direla gendea lo dagoenean. Ateetako sarrailetatik edo etxeko ate leihoen zuloetatik laino moduan sartzen da. Isilpean hurbiltzen dira eta lo dauden samak heztutzen dituzte hauen arnasketa zailtzen.