Donostiako Gas Lantegia (Morlans)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Donostiako Gas lantegia (Gas-fabrika bezala ezagutzen dena) XIX. mendearen erditik XX.ren erdialdera arte indarrean egon zen Morlans auzoko Errondo pasealekuan. Une honetan, gasometroa eta gasomotore bat barruan duen zentral elektrikoa besterik ez dira gelditzen: lehena, Amara-Ibaeta Morlanseko (edo Izoztegiko) biaduktutik gertu eta bestea, Amara Berri ikastetxearen barruan.

Donostiako Udal Gas Lantegia, Morlans 1910[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gas Lantegiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria argiztatzen zuten olio farol zaharrak ordezteko, 1861ean, "Donostiako Gas Argiteriaren Enpresak", kapital mistokoa -pribatua eta udala- bere lantegia eta gasometroa (biltegi erregulatzailea) jarri zituen San Bartolome muinoaren oinean, eta egunean 300 m3 inguru produzitzen zituen.

1882an argiteria elektrikoa bihurtu zen eta argindarra, poliki-poliki, etxe eta negozio guztietan sartzen joan zen.

1893an, eskaera handitzearekin batera zerbitzua udalaren eskuetara pasa zen Fábrica Municipal de Gas de San Sebastián S.A. izenarekin eta lantegia Morlansera lekualdatu zen. Fabrika berriaren produkzioa eguneko 500 m³raino igo zen, gero eta gas-eskari handiagoa asetzeko. 1939an 28.000 m³-ra iritsi zen eguneko.

Urte Harpidedun
1970 18.000
1977 22.000
1980 25.000
1985 28.000
1990 30.000
1993 40.000
2003 55.000
Pasaian eraikitako garabia
Gasometroa

Lantegi zaharretik fabrika berrira eraman zen materialen artean, eta arkeologia industrialaren arloan duen garrantziagatik gaur arte kontserbatu den elementuetako bat da Bonet-Sparing eta Cie etxeak Lyonen eraikitako 800 metro karratuko gasometroa[2]. 14,8 m-ko luzera zuen metalezko upel bat eta gidak tangentzialak zituen apaingarri txikiz errematatuak. Metalezko upelaren egitura errematxatutako juntadurak eta engranajeak dira eta erabat zurez egindako barne mantentze sistema berria du. Honetaz gainera hurrengo urtetan beste bi gasometro, labeetako bateria gehiago, ikaztegi bat, bulego-eraikina eta hornikuntza kontrolatzeko eta erregulatzeko sistema eraiki ziren, hala nola kokea itzaltzeko pabiloi bat eta zentral elektriko berri bat gasaren bidez elektrizitatea ekoizteko[3]. Alemaniako gasomotorra 16 hp-ko Otto Fabrik Deutz markakoa da, Geneveko Société Anonnime alternadorea du, Siemens-Schubert panelak eta Pasaian eraikitako zubi-garabia.

Gas Lantegiaren gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banatutako erregaia "hiriko gasa" izenekoa zen, hasieran ikatzaren errekuntzatik lortutakoa eta, 1970etik aurrera, petrolioaren eratorrietatik lortutakoa, "nafta arinen craking katalitikoko" sistema bati esker, orduko 10.000 m³ ekoizteko ahalmena zuena. Hain zuzen, Gas Fabrikaren gainbehera hasi zen 60ko hamarkadan gasezko argiteria publikoa desagertzean batetik, eta bestetik, 70eko hamarkadan elektrizitatea sortzeko ikatza ere baztertu zenean.

1980ko hamarkadan, Bartzelona-Balentzia-Euskadi presio handiko gasbidea jarri zen martxan, ENAGASen jabetzakoa, eta Gas Euskadirena den Bergara-Irun gasbidea konektatu zitzaion.

90eko hamarkadan gas naturala sartu zen eta fabrikak hiri-gasa sortzen jarraitu zuen, banaketa-sarea birmoldatzen zen bitartean eta presio ertaineko gasbideak sortzen dira, bai eta "Donostiako Udalaren Gas Fabrikak" ustiatzen duen etxeko erabilerarako banaketa-sarea ere, une honetan "Donostigas" marka komertziala erabiltzen hasten da. Gaur egun, erdiko auzoak hornitzen dituen sare nagusia Donostigas enpresaren instalazioetatik abiatzen diren lau arteriek osatzen dute. Oriamendi eremutik iristen den Gas Euskadi gasbideak hornitzen du. Gas naturala iritsi arte, hauek izan ziren lau arteriak: mendebaldea (Antigua, Bidebieta eta Ibaeta), erdialdea (Parte Zaharra, Ensantxe eta Gros), Egia (Foruen pasealekua eta Maria Kristina zubia igarota, Egia, Ipar Intxaurrondo eta Ategorrietari zerbitzua emanez) eta Amara. Aipatutako arteriek 250 mm-ko diametroa zuten, zentroa elikatzen zuena izan ezik (400 mm zituen).

Gas Lantegiaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an, konpainiak bere ekoizpen instalazioak eraitsi zituen, eta zerbitzua konpainiak zituen 40.000 harpidedunen artean gas naturala banatzera bideratu zen. Urte horrtean udalak Euskal Energieran Erakundeari Donostigasen akzioen %49 saldu zion 4625milioi pezetaren truke[4]. Donostiako Udalaren gas-fabrikak s.a., Gas Hernani eta Gas Pasaia enpresen %55an hartu zuten parte, eta Ozeanoko Perlako Bainuetxearen Elkartean lekukotasunezko partaidetza ere izan zuen (%0,33).

Donostigas egoitza, egun Donostiako Udaltzaingoa

2000tik 2008raino Donostigaseko egoitza Morlans biribilgunean kokatuta egon zen[5].

Amara Berri Ikastetxe Publikoa, irudiaren eskubian Donostiako Udal Gas Lantegiko eraikina, egun gimnasioa dena

2010eko urtarrilean zabaldu zituen ateak Amara Berri ikastetxe publikoko eraikin berriak. Morlansen dago, eta gas-fabrikako gasomotorra gordetzen duen eraikina da gimnasioa. Eusko Jaurlaritzak monumentu kategoria duen ondasun kultural gisa babestutako eraikin honek 2007ko martxoan harriz harri desmuntatzea eskatu zuen eta ingurua berreraikitzeko konpromisoa hartu zuen.

Fabrikaren gasometroa Amara-Ibaeta errepidearen azpian dago, jatorrizko kokapenetik metro gutxira.



Gasomotorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmentzekoa da OTTO Fabrik Deutz markako gasomotor alemaniar baten iraupena, Udal Gas Lantegitik kontserbatu zen eraikinaren barruan. Makina horiek gas naturalez elikatutako 2 motor zituzten, paraleloan eta tandemean funtzionatzen zutenak, eta Societe Anonyme de  Geneveko alternadore bati beharrezko potentzia transmititzen zioten, uhal eta polea-sistema baten bidez. Mekanismo hori Siemens-Schuckert banaketa-panelera konektatzen zen eta, berori mantentzeko, Pasaian fabrikatutako garabi bat erabiltzen zen[6].

Multzo hori guztia jatorrizko instalazioetan egon zen harik eta 2007an fabrika eraitsi zuten arte, nahiz eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 1998an zentral elektrikoa bere makineria eta instalazio guztiekin eta 800 m3-ko gasometroa  (zeuden hiruetatik zaharrena)[7] Kultura Ondasun gisa sailkatu, Monumentu izendapenez[8].

Gasmotorra, 2012

Zentral elektrikoaren eraikina desmuntatu eta gertuko kokaleku batean berreraiki zen. Barrualdea bi gunetan banatu zen pareta handi batez. Azalera handienekoa, guztiaren bi heren ingurukoa, ikastetxeko gimnasiorako erabili zen, eta txikienean, berriz, partzialki berreraikitako gasomotorra eta alternadorea instalatu ziren, bai eta zentraleko ekipoen eta tresnen lagin txiki bat eta zubi-garabia jarri zen errailen zati bat ere. Fabrika eraistea eta berreraikitzeak polemika handia sortu zuen haren legezkotasunari, egokitasunari eta exekuzio zuzenari buruz[9][10].

Lantegiaren eta bere ingurunearen arteko harremana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Josefa Eizagirre, honen senarra eta sebideak Donostiako Udal Gas Lantegiko langileak izan ziren.

Lantegia Morlans-Errondoko espazioan kokatzeak zerikusi handia izan zuen Amara auzoaren garapenarekin. Langileen beharra handia zen, eta, garai hartan, garraiobide publiko eta pribatu askorik gabe, lanpostutik gertu bizi behar  ziren. Hasiera hartan, auzoan bere familiekin bizi ziren 167 langile zituen.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. KULTURA, DONOSTIA. (2011-11-30). Amarako argazkiak 1900-9050. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. Plan especial de protección del patrimonio urbanístico catalogado
  3. «Gas fabrikaren historia - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. (Gaztelaniaz) Intxausti, Aurora. (1998-07-29). «La venta de DonostiGas cierra el mapa de gasificación del País Vasco» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. (Gaztelaniaz) «El edificio de Donostigas será el comodín para reordenar los servicios municipales» El Diario Vasco 2008-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. Vargas Fernández-Carnicero, Clara. Criterios de restauración, intervención y revitalización del patrimonio industrial : la fábrica de gas de San Paolo en Roma. Universidad Politecnica de Madrid - University Library (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  7. Rodríguez-Mayorga, E.; Yanes, E.; Compán, V.; Sáez-Pérez, A.. (2013-01-29). «La restauración del templo parroquial de San Dionisio (Jerez de la Frontera, España). La inyección como método de reparación de estructuras de fábrica» Informes de la Construcción 65 (529): 5–16.  doi:10.3989/ic.11.130. ISSN 1988-3234. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  8. EHAA BOPV 19980504 Gas lantegiari buruz
  9. (Gaztelaniaz) Joaquin. (2019-12-22). «Donostia / San Sebastián. Diez años del desastre final de la Fábrica de Gas: una pérdida irreparable» AVPIOP (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  10. (Gaztelaniaz) «Vuelve la Fábrica de Gas» El Diario Vasco 2009-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  11. Aguirre, Rafael. (s.d.). Nuestro Barrio AMARA Gure Auzoa. Comisión Popular del Barrio de Amara y C.D. Vasconia, 21-22 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]