Doragon Bōru Zetto Kiken na Futari! Sūpā Senshi wa Nemurenai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Doragon Bōru Zetto Kiken na Futari! Sūpā Senshi wa Nemurenai
Jatorria
Argitaratze-data 1994
Jatorrizko izenburua ドラゴンボールZ 危険なふたり!超戦士はねむれない
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Jatorrizko herrialdea Japonia
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikzio filma eta akziozko filma
Iraupena 52 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Shigeyasu Yamauchi Itzuli
[[Kategoria:Shigeyasu Yamauchi Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Takao Koyama
Antzezlea(k)
Bin Shimada
Hitoshi Takagi
Junko Shimakata
Masako Nozawa
Mayumi Tanaka
Takeshi Kusao
Yūko Minaguchi
Jōji Yanami

[[Kategoria:Hitoshi Takagi Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Junko Shimakata Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Yūko Minaguchi Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jōji Yanami Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Toei Animation Itzuli
[[Kategoria:Toei Animation Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Shunsuke Kikuchi
Kanpo loturak

Bikote arriskutsua!! Super gerlariek ez dute atsedenik (japonieraz: 危険なふたり!超戦士はねむれない Kiken na futari! Super senshi wa nemurenai?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko 13. filma da, Dragoi Bola Z-ko 10. 1993ko martxoaren 12an estreinatu zuten. Film hau Suaren borroka-ren jarraipena da. Film hau ez da euskaratua izan, izenburu hau titulu japoniarretik itzuli da. Gazteleraz El regreso de Broly izenburua hartu zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorio honetan larri zaurituriko Broly, kondairako super-saiya, aurkitzen dugu berriz ere. Neo Vegeta planetan Goku-rengatik menperatua izanda burruka latza baten ostean, ozta-ozta ihes egitea lortzen du espazio-ontzi batean eta Lurrera heltzen da zauriz betea. Bertan laku batean izoztuta gelditzen da 7 urtez. Bitartean, Videl, Goten eta Trunks-ek Dragoi Bolak biltzen ari dira herri txiki batera ailegatzen direnean. Herria munstro batengatik mehatxatua dago, problema konpontzeko, Natade herriko xamana giza-sakrifizio bat egin behar dela dio, bertako neskatxa bat hartuz. Beranduago Goten negarrez hasten da Videl-ek emandako txaplasteko baten ondorioz, negarrak Broly esnarazten du, bere haurtzaroan entzundako Goku-ren negarrak direlakoan. Broly esnatu eta Goten eta Trunks aurka borrokatzen da, problemarik gabe garaituz. Ondoren Gohan agertzen da eta Super Saiyan bihurtu arren ez da Broly menperatzeko gai (segur asko bere entrenamendu faltagatik), orduan, Goku dragoi bolen bidez deitzea bururatzen zaie. Amaieran, Broly eraso bortitz baten aurrean, Gohan, Goten eta azken momentuan agertzen den Goku Oyako Kame Hame Ha baten bidez Broly behin eta betiko menperatzea lortzen dute.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren pertsonai esklusiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Natade-ko xamana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko xamana, neska bat sakrifikatzeko gai dena munstroa nola menderatu ez baitaki. Super mutilaren porrota!! Irabaz dezakeen bakarra naiz filmean laburki agertu zen.

Coco[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Coco (jatorrizko japonieraz ココ Koko) Natade herriko neskatxa txiki bat da, Videl, Goten eta Trunks agertu ez balira, mendiko jainkora sakrifikatua izango zena.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irekitze abestia (opening)

  • "WE GOTTA POWER" Hironobu Kageyamak konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Kiseki no Big Fight" (jatorrizko japonieraz 奇跡のビッグファイト Kiseki no Biggu Faito) Hironobu Kageyamak konposaturikoa


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]