Dorothy Arzner
Dorothy Arzner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | San Frantzisko, 1897ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | La Quinta, 1979ko urriaren 1a (82 urte) |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Harvard-Westlake School (en) |
Irakaslea(k) | James Cruze |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, antzerki ekoizlea, radio producer (en) , advertising person (en) eta errealizadorea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen United Artists Columbia Pictures Metro-Goldwyn-Mayer Women's Army Corps (en) RKO Pictures Paramount Pictures Dorothy Davenport Reid Productions (en) Famous Players-Lasky Corporation (en) Realart Pictures Inc. (en) Paramount Studios (en) |
Jasotako sariak | |
Influentziak | James Cruze, Alla Nazimova eta Nan Heron (en) |
|
Dorothy Emma Arzner (San Frantzisko, Kalifornia, 1897ko urtarrilaren 3a - La Quinta, Kalifornia, 1979ko urriaren 1a) estatubatuar zinema-zuzendaria izan zen.
Arzner aitzindaria izan zen emakumeak zinemaren industrian sartzeko lanean, eta bere estilo eta nortasun bereziak ospe handia eman zioten Hollywoodeko estudio-sistemaren barruan.[1]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorothy Arzner San Frantziskon (Kalifornia) jaio zen 1897ko urtarrilaren 3an, baina, bere gurasoekin batera, Los Angelesera joan ziren bizitzera. Bertan bere aitak jatetxe ospetsu bat zabaldu zuen Hollywoodeko antzoki baten ondoan[2]. Arzner haurtzaro osoan jatetxetik pasatzen ziren aktoreekin kontaktuan egon zen eta baita Maude Adams, Sarah Bernhardt, David Warfield eta abarrekin tratatuz. Baina ez zen inoiz zinemako kide izateko erakarria sentitu.
Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean hasi zuen medikuntza-karrera mediku izan ahal izateko. Karin Kay eta Gerald Pearyrekin 1974ean Cine aldizkarirako egindako elkarrizketan dioenez, 'Udako hilabete batzuekin zirujau on baten bulegoan eta gaixoekin elkartu nintzenean, hura ez zela nahi nuena erabaki nuen. Jesus bezalakoa izan nahi nuen: "Gaixoak sendatu eta hildakoak altxatu", berehalakoan, kirurgia, pilula eta abarrik gabe”[3]. Bi urte medikuntza karreran egon ondoren, lan munduan sartzea erabaki zuen, independentzia ekonomikoa lortzeko. Dorothy Arznerrek, medikuntza graduak alde batera utzi arren, hezkuntza oso zabala izan zuen, artearen eta arkitekturaren historiari buruzko ikastaroak barne zeudelarik. Ikasketak utzi eta gutxira, Paramounten hasi zen lanean, hainbat lan txiki eginez: ebakitzaile, editore edo muntatzaile -batez ere Blood and Sand filmaren muntaia eginez egin zen famatua. Geroago, bi urteko kontratua eskaini zioten zuzendari gisa, baina bere kontu ez zen lan egiten hasi kontratua amaitu arte.
Arznerrek 40 urteko erlazio bat mantendu zuen Marion Morganekin, bera baino hamar urte zaharragoa zen koreografo eta dantzari batekin. Nahiz eta beti bere bizitza pribatua alde batera utzi nahi izan zuen arren, eta beraz ez da asko ezagutzen, ez zuen sekula ezkutatu bere orientazio sexuala, ezta identitatea ere. Garai hartan, galtzak, gorbata eta jaka, edo soineko zuzenak janzten zituen ia beti, garai hartako emakumeetan oso ohikoa ez zen arropa. Hala ere, Morgan bere bikotekideak, hainbat dantza sekuentzia koreografikoak zuzendu zituen Arznerren zenbait filmetan, hala nola Dance, girl, dance. 1930. urtean, Morganekin Mountain Oak Drive izeneko etxe batera joan zen bizitzera Arzner[4], eta 1971n Morgan hil zen arte bikote gisa mantendu ziren.
Hollywooden bizi izan ziren bitartean, Arzner aktibo mantendu zen eta hainbat zinematografia-ekitaldira joan zen, eta Billie Burke bezalako ospetsuekin ikusi zuten, zeinarekin harreman oso ona zuen. Hurrengo urteetan, Hollywood utzi eta basamortura joan zen. La Quinta hirian hil zen, Palm Springs inguruan.
Bizitza profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1915ean bigarren mailako eskolan graduatu ondoren, Arzerrek medikuntza ikasketak hasi zituen Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean. AEBak Lehen Mundu Gerran sartu zirenean bere herrialdea zerbitzatu nahi izan zuen, baina indar armatuetan emakume-unitaterik ez zegoenez, gerra garaiko anbulantzien gidari izan zen[2]. Unibertsitateko ikasketak bigarren urtean utzi zituenez, bere independentzia ekonomikoa areagotzeko lana aurkitzeko asmoz, lan munduan sartu zen, egunkari batean ardura postu batean. Geroago, William C. deMille zinema-zuzendariari aurkeztua izan zen, Famous Players-Lasky enpresaren sortzaileetako baten anaia[2], hain zuzen ere. Garai hartan gripe epidemia zegoen eta, beste industria guztiek bezala, langileak behar zituen. Esperientziarik gabeko langileak kontratatzera ere iritsi zen, baldin eta langile horrek ahalmena eta ezagutza zeukala erakusten bazuen[3][5].
William C. De Milesek Arzner neska adimentsua zela entzuna zuen, eta lanpostu bat eskaini zion Famous Players-Lasky enpresaren barruan, astean 20 dolarrengatik estenografo gisa[2]. Cecil DeMilleren begiradapean aste batzuk egon ondoren, Arznerrek ikasi zuen guztia ondo apuntatu zuen. Horrela, zinemagintzan lan egitea pentsatu zuen, baina zuzendari gisa, postu hori zuen pertsona baitzen mundu guztiari zer egin behar zen esaten ziona. Zazpi urte eman zituen Arzerrek gidoiak idazten, editatzen eta filmen muntaia egiten. Lehenik eta behin, tipografia lanetan hasi zen, baina sei hilabeteren ostean Paramounti bere anbizioa erakusten egon ondoren sinopsi idazle gisa eman zioten lanpostu bat[2]. Ondoren, eta DeMille eta bere lankideak aho bete hortz utzi ondoren, Realart Studioetara bidali zuten, Paramountekin harremana zuen enpresa bat, bertan pelikulak moztu eta editatzeko. Baina handik gutxira estudio nagusietara deitu zuten berriz Blood and Sand (1922) editatu eta monatzeko. Pelikula honekin Arznerrek famara jauzia emango zuen[3]. Hollywoodeko lehen editore emakumea izan zen, profesionalki pantaila handian hala onartua izan zena.
Zazpi urteko karrera egin eta gero, Paramounteko estudioetatik alde egitea erabaki zuen Arznerrek, eta Columbia Pictures estudioari erakutsi zizkion idatziak zituen gidoi batzuk zuzendari lanak egin ahal izateko. Hala ere, Schulbergek jakin zuenean Dorothyk alde egiteko asmoa zuela, harekin akordio batera heldu zen alde egin ez zezan. Hiru urteko kontratua zen, astean ordaintzen zena, baina bi urteko kontratua izan zen amaieran, zuzenduko zituen filmen historia aukeratzeko askatasunarekin. Gainera, Schulbergek The best dressed woman lana eskaini zion gidoi bat egin zezan eta bi aste ondoren grabaketarako estudioa izango zuen prest. Dorothyk ez zuen eskaintza onartzen, bi astetan A mailako film bat filmatzeko prest zegoen plato bat ematen ez ziotelako. Nahiago zuen Columbia bezalako konpainia txiki batentzat film bat egitea, baina berak nahi zuen eran, Paramountentzat B serieko film bat egin behar izatea baino. Hala ere, azkenean onartu eta Fashion for woman (1927) filmaren estreinaldia izan zen[6].
Zuzendaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film mutuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorothy Arzner film mutuak zuzentzen hasi zen 1927an, (soinudun zinema ez baitzen 1927ra arte guztiz ezarri) Fashion for woman filmarekin eta Manhattan Cocktail (1928) filmarekin amaitu zuen zinema mutuaren denboraldia. Arznerrek berak zioen gisan, "ez nuen inolako arazorik izan ekoizpenaren faseen kontrolagatik. Departamentuak prest zeuden zuzendariari berak nahi zuena emateko, hark nahi zuena zekien bitartean.[3]"
Arznerrek zuzendutako lehen filma, beraz, Fashion for woman izan zen, 1927an Paramounten, The best dressed woman izeneko obra batean oinarrituta. Protagonista nagusia Esther Ralston izan zen, zeinak Peter Pan (1924) filmean egindako lanaren ostean ospetsu egin baitzen. Arrakasta handia izan zuen Esther Ralstonek beste film honetan ere, eta Ten Modern Commandments (1927) zinemagilearen bigarren filmaren protagonista izan zen baita ere. Ordurako, Arznerrek ekoizleen eta estudioko zuzendarien onespena irabazi zuen, bere potentziala eta gaitasunak erakutsi ondoren. Hori dela eta, Clara Bowekin, uneko izarrarekin, proiektu berri bat esleitu zioten. Get your man (1928), emakume guztiek agindutako produkzioa izateagatik ezaguna izan zen: Clara Bow aktore nagusia izan zen, Arzner zuzendaria, Hope Loringek istorioa idatzi zuen eta Marion Morgan eszena batzuetako zuzendari tekniko gisa jardun zen. Denbora luzean, Hollywoodek ez zuen berriro izango film baten mota honetako izendapen bat, hainbeste emakumerekin. Arznerrek zuzendutako azken pelikula mutua Manhattan Cocktail (1928) izan zen, eta Nancy Correll garaiko izar berrienetakoa protagonista izan zuen melodrama umoretsu bat[7].
Soinudun filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paramount estudioek estreinatu zuten lehenengo soinudun pelikula The wild party (1929) filma izan zen, Arznerrek zuzendua. Clara Bow aktorea izan zen protagonista, zeinak ez zuen gogo handirik soinua zuen filme batean antzezteko. Izan ere Brooklyneko azentu oso handia zuela uste zuen eta mikrofonoari beldurra zion. Arznerrek, hala ere, aktoresa maneiatzen jakin zuen: arrantza kanabera bati lotuta zegoen mikrofono bat eraikitzea agindu zuen, Bow eszenatokitik jarraitzeko era isilean bera bertatik libreki mugitzen hari zen bitartean. Ondoren, asmakizun honek micro boom pole izena jaso zuen. The wild party bere lehen hitzaldi bezala ezaguna egin zen, eta askotan zuzendariaren filmografian lan gako gisa aipatzen da. Filmak unibertsitateko neska baten istorioa kontatzen du. Bizimodu neurrigabea du, eta arazo asko ekarriko dizkio. Filmak, Arznerren filmetan errepikatuko diren gai asko aurkezten ditu, non emakumeek independentziaren alde egiten duten eta ez diren gizonezkoengandik menderatzen uzten[2].
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Too Much Johnson (1919; galduta, muntatzailea)
- The Six Best Cellars (1920, editor only)
- Blood and Sand (1922) (laguntzailea, kredituetan agertu barik)
- The Covered Wagon (1923, muntatzailea)
- Inez from Hollywood (1924, muntatzailea)
- Fashions for Women (1927)
- Ten Modern Commandments (1927)
- Get Your Man (1927)
- Manhattan Cocktail (1928; galduta)
- The Wild Party (1929)
- Behind the Make-Up (1930, kredituetan agertu barik)
- Sarah and Son (1930)
- Paramount on Parade (1930, antologia)
- Anybody's Woman (1930)
- The House That Shadows Built (1931)
- Honor Among Lovers (1931)
- Working Girls (1931)
- Merrily We Go to Hell (1932)
- Christopher Strong (1933)
- Nana (1934)
- Craig's Wife (1936)
- The Last of Mrs. Cheyney (1937, kredituetan agertu barik)
- The Bride Wore Red (1937)
- Dance, Girl, Dance (1940)
- First Comes Courage (1943)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.sansebastianfestival.com
- ↑ a b c d e f «Dorothy Arzner» IMDb (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- ↑ a b c d (Ingelesez) Kay, Karyn. (2011-07-16). «Interview with Dorothy Arzner» agnès films (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «DOROTHY ARZNER: UNA GRAN RETROSPECTIVA EN EL 62 FESTIVAL DE CINE DE SAN SEBASTIÁN» M-Arte y Cultura Visual 2014-09-24 (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- ↑ (Ingelesez) Wise, Damon; Wise, Damon. (2016-10-10). «Lumière Festival: Dorothy Arzner, a Hollywood Trailblazer» Variety (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- ↑ Casella, Donna R.. (2009). «What Women Want: The Complex World of Dorothy Arzner and Her Cinematic Women» Framework: The Journal of Cinema and Media 50 (1/2): 235–270. ISSN 0306-7661. (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).
- ↑ «Dorothy Arzner (1897-1979) Film Director Biography» obscurehollywood.net (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).