Edukira joan

Edward Bernays

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edward Bernays

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Louis Bernays
JaiotzaViena1891ko azaroaren 22a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak  (1892 -
HeriotzaCambridge1995eko martxoaren 9a (103 urte)
Familia
AitaEli Bernays
AmaAnna Freud Bernays
Ezkontidea(k)Doris Fleischman (en) Itzuli  (1922 -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaCornell Unibertsitatea
DeWitt Clinton High School (en) Itzuli
Cornell University College of Agriculture and Life Sciences (en) Itzuli
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, kazetaria, saiakeragilea eta public relations scholar (en) Itzuli
Lan nabarmenak
IMDB: nm4949863 Edit the value on Wikidata

Edward Louis Bernays (Viena, Austria-Hungaria, 1891ko azaroaren 22aCambridge, AEB, 1995eko martxoaren 9a) harreman publikoen eta propagandaren arloko aitzindari bat izan zen. Haren hilberrian, «harreman publikoen aita» zela aipatu zen.[1] Lehen Mundu Gerran, Woodrow Wilson lehendakariaren gobernuarentzat Committee on Public Information batzordean lan eginez, eragin handia izan zuen estatubatuarren artean iritzi hau zabaltzen: Estatu Batuen gerra ahaleginen helbururik behinena «demokrazia Europa osora ekartzea» zela. Ospetsua da Bernaysen esaldi hau:[2]

« The engineering of consent is the very essence of the democratic process, the freedom to persuade and suggest. »

Sigmund Freuden arreba Anna Freud zuen ama; aita, aldiz, Freuden emazte Martha Bernaysen anaia.

Gustave Le Bon eta Wilfred Trotter psikologia buruz eta bere osabaren Sigmund Freuden jendetzari buruzko ideak landuz, Eddy Bernaysek iritzi-publikoa manipulatzeko asmoarekin lehendabiziko metodoak saldu zituen psikologiaren azpikontzientean oinarrituz.

Barnaysentzat jendetza ezin daiteke pentsalaria izan, inkontziente pultsioak bakarrik adieraz baitezake. Zigarro industriarentzako emakumeentzako kontsumoa propaganda eta publizitatearen bidez modernoa zela iradokiarazten zuen "askatasunaren suargia zirela" esanez.

Politikan, pertsonai publikoak "saltzen" ditu, presidentearen gosaria sortuz, show-bizaren pertsonaien aurkeztuz. Berak pentsatzen du, gutxiengo inteligenteak "demokratikoki" boterea eduki behar zuela, eta masa popularra modelatua izan behar dela hori onartazteko.

Propaganda metodoen aitzindaria, geroago Joseph Goebbels haren lanetan inspiratu zen.

Life aldizkariak dioenez, XX. mendeko pertsonaiarik eragileena izan zen.

  • Crystallizing Public Opinion, 1923.
  • Propaganda, Horace Liveright, 1928. Frantsesez Propaganda, Comment manipuler l'opinion en démocratie, Zones, 2007. Normand Baillargeon.
  • Speak Up for Democracy, 1940.
  • Public Relations, 1952.
  • The Engineering of Consent, 1955.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Edward Bernays, 'Father of Public Relations' And Leader in Opinion Making, Dies at 103», The New York Times, 1995-03-10.
  2. Edward L. Bernays: «The Engineering of Consent», Annals of the American Academy of Political and Social Science, 1947ko martxoa.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]