Edukira joan

Egunero (2003)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egunero egunkaria» orritik birbideratua)
Artikulu hau 2003ko egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunero (argipena)».
Egunero
Motainformazio orokorreko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaAndoain, Gipuzkoa
Formatuapaperezkoa eta digitala
KoloreaZuri-beltzeko orriak
ArgitaletxeaBagabiltza Hedabideak S. L.
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaasteartetik igandera paperean; egunero webgunean
Salneurria= 0,80 €
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
ZuzendariaMartxelo Otamendi, Eneko Bidegain
http://www.egunero.info (zaharkitua), Egunero (Koldo MItxelena Liburutegiko hemerotekan)

Egunero (edo Euskal Herrian Egunero) Euskal Herriko euskarazko egunkari bat izan zen. Lehen alea 2003ko otsailaren 21ean argitaratu zen, Tolosaldean Egunero proiektuaren azpiegitura erabiliz. [1][2]

2021eko otsailaren 20an, Juan del Olmo epaileak Euskaldunon Egunkaria itxi zuen, eta egunkariaren egoitzako jabetza guztiak bereganatu zituen, Euskaldunon Egunkariak ustez ETArekin zerikusia zuelakoan.[3][4][5][6][7] Egunkariko langile talde batek, egun berean, Tolosaldeko proiektuko erredakziora jo zuten, han egin zuten lan, eta hurrengo egunean (otsailaren 21ean) inprimategietatik atera ahal izan zen, ez Tolosalderako bakarrik, baizik eta Euskal Herri osoan banatzeko. [8]

Guardia Zibilak agerkari haren arduradunei agiria sinarazi zien hura ez zela Egunkaria, beste hedabide bat baizik.[9] Banaketak ere izan zituen oztopoak lehen goiz hartan, paisanoz jantzitako polizia batzuek eragindakoak Iruñean, adibidez.[10] "Itxia baina ez isildua" izan zen lehen ale haren portadako izenburu nagusia.[11]

Egunero egunkaria 2003ko ekainera arte argitaratu zen. 2003ko ekainaren 21ean Berria egunkariak ordezkatu zuen arte, hain zuzen.[12]

Euskaldunon Egunkaria-ren itxierak eragindako elkartasun-olatuari esker lehen egunetan behintzat, sekula gehien saldu den euskarazko egunkaria izan zen Egunero (60.000 lehen egunean, 40.000 bigarren egunean eta 45.000 hirugarrenean), eta Euskaldunon Egunkaria-k itxi zuten garaian zuen erosle kopurua baino handiagoarekin abiatu ahal izan zen Berria, handik lau hilabetera. Egunkaria-k, itxi zutenean, 20.000 ale inguru inprimatzen zituen egunean, eta 15.000 saldu. Garairik onenean, lehen astean, Euskal Herriko laugarren egunkari salduena izan zen Egunero, El Correo, Diario Vasco eta Diario de Navarra-ren ondoren.[3]

CIESek egindako neurketen arabera, 2003ko martxoaren 20tik apirilaren 7ra Euskal Autonomia Erkidegoko seigarren egunkari irakurriena zen Egunero, 44.000 irakurlerekin, El Correo, Diario Vasco, Gara, Deia eta Marca-ren atzetik, baina El Mundo eta El Pais-en aurretik. Nafarroa Garaian, berriz, zazpigarren egunkaria zen, 7.000 irakurlerekin, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Gara, Marca, El País eta El Mundo-ren atzetik.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Zubeldia, Unai. (2021-12-10). «"Boom bat izan zen ‘Egunero’, berritasuna” - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-12-06).
  2. Telleria Sarriegi, Enekoitz. (2021-12-16). «Hainbat egun ero» Berria (kontsulta data: 2025-12-06).
  3. 1 2 3 Murua Uria, Imanol. (2023). «Egunero behar genuen» Berria (kontsulta data: 2023-02-16).
  4. Mateo, Iraitz. (2023-02-18). «‘Egunero behar genuen’ aurkeztu du Imanol Muruak, ‘Egunkaria’ itxi osteko kronika» naiz: (kontsulta data: 2023-02-18).
  5. Iraola, Arantxa. «'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Murua Uriak» Berria (kontsulta data: 2023-02-18).
  6. Lorea, Agirre. (2004). Gezurra ari du : Egunkaria-ren itxieraren kronika. AISE liburuak [etc.] ISBN 84-95589-94-X. PMC 1055219247. (kontsulta data: 2023-04-09).
  7. autor, Torrealday, Joan Mari 1942-2020. Egunkaria : gizarte zibilaren arrakasta. ISBN 978-84-1360-083-3. PMC 1353922208. (kontsulta data: 2023-04-09).
  8. Murua Uria, Imanol. (2019). «Emergency journalism after a judicial closure» Sancho el sabio: Revista de cultura e investigación vasca (42): 101–118. ISSN 2445-0782. (kontsulta data: 2025-12-06).
  9. (Gaztelaniaz) Digital, Libertad. (2003-02-21). «Los trabajadores de "Egunkaria" retan a la Justicia y publican un nuevo periódico» Libertad Digital (kontsulta data: 2025-12-06).
  10. Sustatu. (2003-02-21). «"Egunero" kioskoetan, itxieraren ondorengo lehen eguna» sustatu.eus (kontsulta data: 2025-12-06).
  11. Erredakzioa. (2023-02-20). «Itxia, baina ez isildua: Euskaldunon Egunkaria ikus-entzunezkoan» Zinea (kontsulta data: 2025-12-06).
  12. «Egunero.» www.kmliburutegia.eus 2003 (kontsulta data: 2023-02-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]