Bami eraikina
Bami eraikina | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°57′W / 43.26°N 2.95°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1992 |
Arkitektura | |
Bami eraikina Bilboko bulego eraikin baten izena da, Basurtu auzoan.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bami eraikinak hegoaldean Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Garellano auzoa, Termibus autobus geltokia eta San Mames geltokia ditu, mendebaldean Olabeaga auzoa eta Olabeagako geltokia, iparraldean Basurtuko tunela eta ekialdean berriz, Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa, Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola eta San Mames estadioa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1990eko hamarkadan eraiki zen Bilboko Nazioarteko Erakustazokaren luzapen moduan eta eraikina sustatu zuen higiezinen enpresaren izena jarri zioten. Bilbao Exhibition Centre eraikitzean eta erakustazoka zaharra botatakoan Bami eraikinean, Bizkaiko Foru Aldundiaren ogasun saila, Euskal Irrati Telebistaren Bizkaiko egoitza eta bestelako komunikabide batzuen egoitzak ezarri dira.
1982-2007 bitartean EITBko egoitza nagusia EITB Iurretan egon ondoren, 2007ko udan Bami eraikinera lekualdatu zen.
2009ko urrian eraikinean Arte Eszenikoen Zentroa bertan egokitzeko egitasmoa aurkeztu zen.[1]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erredakzioa
-
ETB1eko Gaur Egun albistegiaren platoa
-
Errealizazio kontrol nagusia
-
Erredakzioa 2008ko martxoaren 9an
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) EiTBren webgunea