Elena Montenegrokoa
Elena Montenegrokoa (serbieraz: Јелена Петровић Његош / Jelena Petrović Njegoš; Cetinje, 1873ko urtarrilaren 8a - Montpellier, 1952ko azaroaren 28a) Italiako erregina ezkontidea izan zen 1900etik 1946ra. Albaniako erregina ezkontidea ere izan zen 1939tik 1943ra, eta Etiopiako enperatriza ezkontidea 1936tik 1941era.
Nikolas I.a Montenegrokoa eta Milena Montenegrokoa ren alaba izan zen. 1896an Viktor Emanuel Italiako tronuaren oinordekoarekin ezkondu zen. Ezkontzak bost seme-alaba izan zituen:
- Yolanda printzesa (1901-1986)
- Mafalda printzesa (1902-1944)
- Hunberto II.a Italiakoa, Italiako erregea
- Joana Italiakoa, Bulgariako erregina ezkontidea (1907-2000)
- Maria Frantziakoa printzesa (1914-2001)
1900eko uztailaren 29an Hunberto I.a Italiakoa erregea eraila izan zen eta Viktor Emanuel III.a erregea bihurtu zen eta Elena erregina ezkontidea.
1946ko ekainean Italian Errepublika aldarrikatu ondoren, erregea eta erregina erbesteratu egin ziren. Elena Frantzian hil zen 1952an. 2001ean beatifikazio prozesu bat hasi zen. Haren gorpuzkiak Italiako Vicoforte santutegian lurperatu zituzten 2017ko abenduan.