Elisabetta Sirani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabetta Sirani
Elisabetta Sirani.jpg
Bizitza
Jaiotza Bolonia1638ko urtarrilaren 8a
Talde etnikoa Italiarra
Heriotza Bolonia1665eko abuztuaren 28a (27 urte)
Hobiratze lekua Santo Domingoren basilika
Ikaslea(k) Ginevra Cantofoli (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta grabatzailea
Lantokia(k) Italia eta Bolonia
Lan nabarmenak Portrait of Vincenzo Ferdinando Ranuzzi as Amor (en) Itzuli
Mugimendua Barrokoa
Genero artistikoa erretratua
allegory (en) Itzuli
margolaritza erlijiosoa
genero-margolana
margolaritza historikoa
margolaritza mitologikoa
Elisabetta Siraniren Autoerretratua, Pushkin Museoa, Mosku (Errusia).

Elisabetta Sirani ( Bolonia, 1637 - Bolonia, 1665eko abuztua) Barroko garaiko margolari italiarra izan zen eta XVII. mendeko Bolognako eskola bikainaren azken ordezkarietako bat. Nazioarteko proiekziodun lehen emakume margolarietako bat izan zen eta produktibitate handikoa izanagatik, 27 urte zituela hil zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portia bere hanka zauritzen (Miles Fundazioa, Houston).
Beatrice Cenciren erretratua .
Elisabetta Siraniren eta Guido Reniren hilobiko hilarria, Bolonia.

Giovanni Andrea Siraniren, Guido Reniren laguntzaile nagusiaren, alaba zen.

Bere prestakuntza artistikoari buruzko informazio gutxi dago. Emakumezkoen egoera zela eta, Elisabetta ezin izan zen akademia batera sartu eta aitaren tailerrean ikasiko zuela suposatzen da. Marrazketa anatomikoan trebetasun eskasa zuen, ez ziotelako baimenik eman zuzeneko modelo biluziak marrazteko.

Elisabetta Sirani 1650. urte inguruan hasi zen margotzen, Carlo Cesare Malvasia kondearen laguntzarekin (bere etorkizuneko biografo eta eragin handiko kritikaria zena). Bere lehen lanetako bat San Jeronimo basamortuan izan zen Boloniako Pinakoteka Nazionalean dagoena.

Dagoeneko 1657an, 19 urte zituela, margolari profesionala zen eta, aurrerago, familiako tailerra kudeatzera iritsi zen. Bere aita hezueriak desgaituta laga zuenean, bere familiari jaten eman behar izan zion bere artearekin, eta beharrizan ekonomikoek abiadura handiz lan egitera behartu zutela uste da.

Oparoa, tratatuan xumea eta edertasun handikoa, Elisabetta Sirani laster bihurtu zen ospetsua Europan.

Bere espezialitatea margolan erlijiosoak ziren, batik bat, Ama Birjina Haurrarekin eta Familia Santua irudikatzen zituzten lanak. Azkar ekoizten zituen, baina akabera onarekin. Bere tailerra urrunetik etorritako bildumagile eta ikusleek bisitatu ohi zuten, eta bere bezeroen artean Cosimo III.a Medici duke nagusia zegoen.

1665ko abuztuan gertatutako Elisabetta Siraniren heriotzak eztabaida sortu zuen. Autopsiak agerian utzi zuen margolariak hainbat ultzera zituela urdailean. Batzuen arabera, neskame batek pozoitu zuela esan zen, nahiz eta salaketatik aske geratu. Beste batzuek bere aitari egotzi zioten lanez gain kargatu izana eta horren ondorioz hil zela.

Bere hiletan, musika eta jardun poetikoak izan ziren eta katafalko handi baten gainean tamaina naturalean zizelkatutako bere efigiea jarri zuten.

Gaur egun, Elisabetta Sinariren gorpuzkiak, bere irakasle Guido Reniren gorpuzkiekin batera daude lurperatuta, Boloniako Santo Domingo basilikan.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere heriotza goiztiarrak bere ibilbidea hamarkada bakarrera mugatu bazuen ere, Elisabetta Siranik, harrigarriro, lan bilduma zabala utzi zuen: 200 margolan eta baita hainbat marrazki eta grabatu ere.

Elisabetta Siraniren ekoizpen piktorikoaren zabalak pentsarazi du bere tailerrean laguntzaileen parte hartze handia izango zuela: bere ahizpa Barbara eta Anna Maria ere margolariak izan ziren eta hamabi emakume baino gehiago izan zituen ikasle gisa, margolari profesional izatera iritsi zirenak. Artistak erakustaldi publikoak egin zituen, bere margolanen egiletza zalantzan jartzen zutenak isilarazteko.

Arkatzez eta tintaz egindako marrazkietan, Siranik argi kontraste sendoak sartzen zituen. Horren adibide da, Windsor gazteluan dagoen Kain anaia Abel hiltzen. Bere margolanetan, ordea, Sirani ez zen hain pertsonala eta argi-ilun kontrastea itzal beltzaranekin leuntzen zuen, Bolognako eskolan ohikoa zen bezala. Bere konposizioak, oro har, formatu ertainekoak eta diseinu soilekoak dira, eta bere lanak saltzeko erakargarriak egiten zituen erabiltzen zuen tonu atsegin eta apaingarriak.

Badirudi Elisabetta Siraniren presentzia Espainiako bildumetan margolan pare batera murrizten da: Ama Birjina eta Deikundearen Aingerua, Salamancako Monterrey jauregiaren eta Madrilgo Liria jauregiaren artean banatuta (biak Alba sendiarenak).

Lan aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]