Erice

Koordenatuak: 38°02′15″N 12°35′15″E / 38.0375°N 12.5875°E / 38.0375; 12.5875
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erice
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Trapani
Posta kodea91016
ISTAT kodea081008
HerriburuaErice
Geografia
Koordenatuak38°02′15″N 12°35′15″E / 38.0375°N 12.5875°E / 38.0375; 12.5875
Map
Azalera47.34 km²
Altuera751 m
MugakideakPaceco, Trapani, Custonaci, Buseto Palizzolo eta Valderice
Demografia
Biztanleria26.089 (2023ko urtarrilaren 1a)
−1.566 (2018)
Dentsitatea551,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0923
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Katastro kodeaD423
Sailkapen sismikoa2 (Ertaina)
MatrikulaTP
comune.erice.tp.it

Erice (sizilieraz Èrici edo U' Munti) Italiako udalerri bat da. Trapaniko probintzian kokatuta dago, Siziliako eskualdean eta 26.089 biztanle ditu, 47,34 kilometro koadroko azaleran banatuta. Interes turistiko handikoa haren monumentuengatik, hauetatik gaztelua eta Chiesa Madre gailentzen dira.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ericek honako udalerri hauekin egiten du muga:

Paceco
Trapani
Custonaci
Buseto Palizzolo
Valderice

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erice Siziliako mendebaldean kokaturiko hiri bat zen, Drepanotik 10 km.tara eta kostaldetik 3 km.tara. Izen bereko mendi bat zen (Eryx edo Ericus mendia): isolaturik dagoen muino bat, iruditzen duena errealitatean den baino altuagoa izatea (666 metro). Hiriak San Giuliano izena hartu zuen 1934 arte. Mendiko tontorrean, Venus (Venus Erixina) edo Afroditari eskainitako tenplu bat zegoen, legendaren arabera, Eneasek fundatu zuena. Diodoro Sikuloren ustez, tenplua eta hiria Erix heroiak fundatu zituen. Honek Heraklesi abegi eman zion irla bisitatu zuenean. Geroago, harekin borroka egin eta galdu zuen. Erix, Afrodita eta Butesen (herrialdearen erregea) semea zen, Virgilioren iritziz, Eneasen anaia zen. Tuzididesen arabera, Erix eta Segesta elimoen hiriak ziren. Ageri denez, ez zuen inoiz greziar kolonia bat izan, baina ematen du helenizatuta egon zela. Hasieran, Segestarekin aliatu omen zen baina atenastarrek Sizilian egin zuten espedizioaren ostean (K.a. 415-413), Kartagorekin aliatu zen. K.a. 406an, kostaren aurrean kartagotarren eta sirakusarren arteko guduan, azkenak garaile atera ziren. Dionisio I.a Sirakusakoak menperatu zuen Erice K.a. 397an, Motiako setioa baino lehen, nahiz eta hurrengo urtean kartagotarrek berreskuratu. 370ean, Dionisiok berkontrolatu zuen baina kartagotarrek berriro eskuratu zuten Pirro I.aren espedizioaren arte, K.a. 278an. Urte horretan, Epiroko erregeak armadaren aurrean konkistatu zuen hiria. Lehen Gerra Punikoan Erice kartagotarren esku egon zen eta K.a. 260an, Hamilkar Barkak biztanleak Drepanum muinora mugitu zituen, non izen bereko hiri bat fundatu baitzuen. Hiri zaharrean hainbat biztanle geratu ziren eta zenbait urte geroago, Luzio Juniok, erromatar kontsulak, hiriaz eta tenpluaz jabetu zen. Nahiz eta azken hau gotortuta egon, galiar merzenarioek arpilatu zuten. Hamilkarrek kontraerasoan, Erice konkistatu zuen, baina erromatarrek aurre egin zieten mendiko goiko partean. Azkenean, Hamilkarrek erabaki zuen hiria uztea eta Drepanora biztanleak eramatea. Han erromatarren setioa jasan zuen Gaio Lutazio Katulok itsasotik kartagotarrak garaitu arte eta ondorengo bake-sinadura K.a. 241ean. Honen ostean, Erice despopulatuta egon zela ematen du. Plinio Zaharraren aburuz, existitzen zen. Ericeko biztanleak tenpluaren ondoan kokatu ziren, San Giuliano gune historikoan. Litekeena da hiri zaharra gaurko Santa Ana konbentuaren lekuan egotea. Mendiko tenplua erromatarrek gurtzen zuten eta zenbait Siziliako gobernadorek bisitatu ere. Tenplurako boluntarioz osaturik ohorezko goardia bat sortu zen eta 17 hirik jainkosaren apaingarriak ordaitzen zituzten. Hala ere, santutegiaren ospea Erromatar Errepublikaren amaieran behera joan zen. Erromatar inperioaren hasieran, Segestak, santutegiaren jabeak, Tiberiori eskatu zion zaharberritzea baina Klaudio izan zen lanak egin zituena. Honen ostean, hiria ez da aipatzen, ez dakigu noiz txikitu edo abandonatu egin zen. Berriki, hor gaztelu bat egon zen gartzela funtzioaz. Tenplua K. Konsidio Nonianoren (K.a. I. mendean) moneta batean agertzen da. Han tenpluak peribolo gotortuta bat zuen, mendiko zatirik handiena hartzen zuena.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturria[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erice Aldatu lotura Wikidatan