Francisco Serrano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Francisco Serrano
El capitán general Francisco Serrano, duque de la Torre.jpg
Kubako gobernadorea


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Isla de León1810eko abenduaren 17a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1885eko azaroaren 26a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Bergarako Errege Mintegia
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak diplomazialaria, politikaria eta militarra
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Gatazka Lehen Karlistaldia
Bigarren Karlistaldia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Unión Liberal
Constitutional Party

Francisco Serrano y Domínguez, Dorreko Dukea (Isla de León, Cádiz, 1810eko irailaren 17a - Madril, 1885eko azaroaren 25a), militar eta politikari espainiarra izan zen, eta Ministro Kontseiluaren lehendakaria.

Bizitza eta bilakaera politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Militar liberal baten seme jaio zen frantsesak Cadizi setioa jartzen ari zitzaizkionean, eta hor zeuden, hain zuzen, Espainiako Gorteak une horretan. 1882an armadara sartu eta, Lehen Gerra Karlistan (1833-1840) eginiko merituak zirela eta, gora egin zuen. 1839an brigadier zelarik, Baldomero Esparteroren partidu progresistan sartu zen zen, eta diputatua zela haren erregeordetzaren alde egin zuen. 1841ean, Esparterok mariskal eta Gerra Ministro izendatu zuen. Hala ere, Baldomero Esparteroren politika pertsonalista zela eta Prim-ekin lan egin zuen 1842an hura uzkailtzeko.

1846-1848 urteetan Elisabet II.a Borboikoaren amorantea izan zen, honen gain eragin politiko handia izanik. Politiko moderatuek ez zuten oso gogoko ordea eta hau dela eta 1848an Granadako Kapitain izendatu zuten gorteetatik aldentzeko. Bere kargua utzi zuen politikatik aldentzeko, ezkondu eta bidaiatzeari ekin zion.

1854ko Iraultza progresistan hastean Baldomero Esparterori lagundu zion eta Biurteko Progresistan artilleriako zuzendari nagusia izendatu zuten, O'Donnellek sortu berri zuen Unión Liberalean lerrokatuz. Parisen enbaxadore izan zen 1856an, Kubako Kapitain Nagusia (1859-1862) eta Estatu Ministro 1863an. Torreko duke izendatu zuen orduan erreginak, Urrezko Ardilarruzkoarekin eskertu ziolarik San Gilen kuarteleko matxinadaren zapalkuntzagatik erreginak.

Hurrengo urtean, O'Donnellen heriotza zela eta Unión Liberal alderdi politikoaren buru bihurtu zen eta progresisten eta demokraten tesi antidinastikoekin bat egin zuen, 1868an Elisabet II.a Borboikoa tronutik bota zuen iraultzan parte hartuz eta Alcolean gobernu-armada garaituz. Aldibateko gobernuaren (1868-1869) buru izendatu zuten eta estatuaren buruzagitza (maiestate trataerarekin) eman zitzaion. Amadeo Savoiakoarekin monarkia demokratikoa ezarri zen eta bitan 1871 eta 1872an gobernu buru izateko deitu zitzaion. Hirugarren Gerra Karlistan on Karlos VII.a garaitu zuen eta Zornotzako ituna sinatu zuen arazoa konpontzeko asmoz (1872), baina gorteek akordio honi emandako ezetzak bere gainbehera ekarri zuen eta Espainiako Lehen Errepublika onartu bazuen ere 1873an atzerriratu egin behar izan zen azpikeriatan jardun baitzen.

1874ko Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondoren gorte errepublikarrak disolbatu egin ziren eta gobernuburu izendatu zuten berriro eta Botere Exekutiboaren buru baita ere, jarrera kontserbadoreko diktadura errepublikar bat instalatuz.