Edukira joan

Estiriako Dukerria

Koordenatuak: 47°04′00″N 15°26′00″E / 47.066667°N 15.433333°E / 47.066667; 15.433333
Wikipedia, Entziklopedia askea
Estiriako Dukerria
baliorik ez
Datu orokorrak
MotaDukerri, eskualde geografiko eta Austriar Inperioko koroaren lurralde
Azalera22.426 m²
Geografia
Map
Koordenatuak47°04′00″N 15°26′00″E / 47.066667°N 15.433333°E / 47.066667; 15.433333
Honen parte daCisleithania (en) Itzuli
Antzinako herrialdea Austriar Inperioa
Ur-gorputzaDanubio
Savinja ibaia
Mur

Estiriako Dukerria (alemanez: Herzogtum Steiermark; eslovenieroz: Vojvodina Νtajerska) Austriako hegoaldean eta Esloveniako iparraldean kokatutako dukerria izan zen. Germaniako Erromatar Inperio Santuko parte izan zen 1806an desegin zen arte, eta Inperio austrohungariarreko parte gero, 1918an hura desagertu zen arte, non Austria eta Jugoslavia artean banatu zen.

Frederiko I ak sortu zuen Dukerria 1180. urtean, ordura arte Estiriako Marka zeritzona mailaz igoz. Lurralde hartako buruzagi Otakar IV.a duke izendatuz egin zuen hori. Otakar hura Otakar dinastia zaharreko lehen eta azken dukea izan zen.

Dukerria zena, 21. mendeko Austria eta Eslovenian zatiturik.

Dukerriaren 1918ko zatiketa eta desagerketarekin Estiria eskualdea osatu zuen Austria barnean iparraldeko zatiak, eta Estiria Beherea, hegoaldeko zatia, Esloveniako beste lurraldeetan integratua geratu zen, Jugoslaviaren estatu forma desberdinen artean, Esloveniaren independentziara arte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]