Eugenio Otxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eugenio Otxoa
Eugenio de Ochoa.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Baiona1815eko apirilaren  19a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Madril1872ko otsailaren  29a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, literatura-kritikaria, kazetaria, politikaria, poeta, itzultzailea eta liburuzaina
Lan nabarmenak Q32842339 Itzuli
Kidetza Real Academia Española
Mugimendua erromantizismoa

Eugenio Otxoa Montel (Lezo edo Baiona, 1815eko apirilaren 19 - Madril, 1872ko otsailaren 29) erdal idazlea, bibliografoa, argitaratzailea eta itzultzailea izan zen, erromantikoa.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen hasi zituen ikasketak, eta José de Espronceda idazlearen adiskide egin zen. Pinturazalea zen, eta Parisa jo zuen hango Arte Ederretako eskolan ikastera, eta han Alexandre Dumas, Leandro Fernandez de Moratin eta Manuel Godoy ezagutu zituen.

Madrila itzulita, La Gaceta aldizkariko erredakzio lanetan jardun zuen hiru urtez. Parisa joan zen berriro ere, eta Colección de los mejores autores españoles antiguos y modernos bilduma zuzendu zuen han. 1840. urtean Apuntes para una biblioteca de autores españoles contemporáneos en prosa y verso obra argitaratu zuen, eta lau urte geroago Catálogo razonado de los manuscritos existentes en la Biblioteca Nacional de París.

1844. urtean berriz ere Madrilen jarri zen bizitzen, eta El Artista aldizkaria erromantikoa sortu zuen Pedro Madrazo koinatuarekin batera. Victor Hugo, Alexandre Dumas, Lamartine, Virgilio eta beste egile handien obrak itzuli zituen, besteak beste. Harenak dira, halaber, Auto de fe (eleberria, 1837), Ecos del alma (poesia, 1841), Un día del año 1833 (antzerkia, 1835) eta Tesoro del teatro español obrak.

1844an, Real Academia de la Lenguan sartu zen, eta Estatuko kontseilari bihurtu. 1854an Portugala eta Ingalaterrara ihes egin behar zuen. Madrilera itzuli zenean, monarkikoago bihurtu eta Espainiako Historiako Errege Akademian sartu zen.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberri eta ipuinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Luisa
  • El castillo del espectro
  • Stephen
  • Zenobia
  • Un caso raro
  • El auto de fe (1837)
  • Los guerrilleros (1855).

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Incertidumbre y amor (1835)
  • Un día y un año (1835)
  • Un día de 1823

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ecos del alma (1841)

Bibliografiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apuntes para una biblioteca de escritores españoles contemporáneos en prosa y verso (1840)
  • Catálogo razonado de los manuscritos españoles existentes en la Biblioteca Real de París (1844)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]