Gasteizko tranbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Infobox Public Transport.png
Gasteizko tranbia
Euskotren Tranbia Logo.svg Logotipo euskotren tranbia.png
Vitoria - EuskoTran 1.jpg
Datu orokorrak
Garraio mota Tranbia
Zerbitzatutako eskualdeak Gasteiz
Leloa Zure bide berean
Linea kopurua 2
Geltoki kopurua 20
Bidaiariak urteko 8.137.654 (2017)[1]
Jabea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Antso Jakituna, 9; 01008
Euskal Herria Gasteiz, Euskal Herria
Web gunea Gasteizko tranbia
Ustiapena
Ustiapenaren hasiera 2008ko abenduaren 23a
Eragilea(k) Eusko Trenbideak S.A.
Ibilgailu kopurua 11
Maiztasuna 6' 7,5' 12' 15'
Datu teknikoak
Sarearen luzera 7,967 km[2]
Galiboa 1m
Abiadura maximoa 80km/h
Mapa
Mapa

Gasteizko tranbia.svg

Eskema

Eskema
BSicon .svg BSicon .svg fKBHFa
Abetxuko
BSicon .svg BSicon .svg fSTR
1'
BSicon .svg BSicon .svg fBHF
Kristo
BSicon .svg BSicon .svg fSTR
2'
Ibaiondo
fKBHFa BSicon .svg fBHF
Kañabenta
1'
fSTR BSicon .svg fWBRÜCKE
2' Zadorra ibaia
Landaberde
fBHF BSicon .svg fBHF
Artapadura
2'
fSTR BSicon .svg fSTR
1'
Lakuabizkarra
fBHF BSicon .svg fBHF
Arriaga
1'
fSTR BSicon .svg fSTR
1'
Wellington
fBHF BSicon .svg fBHF
Gernikako Arbola
2'
fSTR BSicon .svg fSTR
2'
Txagorritxu
fBHF BSicon .svg fBHF
Forondako Atea
1'
fSTR BSicon .svg fSTR
1'
BSicon BUS1.svg Euskal Herria
fBHF BSicon .svg fBHF
Intermodala BSicon BUS1.svg
2'
fSTRl fvSTR+r-STR+l fSTRr
2'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Honduras
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
2'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Europa
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
1'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Antso Jakituna
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
1'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Lovaina
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
2'
BSicon .svg fvBHF BSicon .svg
Legebiltzarra
BSicon .svg fvSTR BSicon .svg
2'
BSicon .svg
fvKBHFe + fvSTR-
BSicon fvKBHFe.svg
BSicon .svg
Angulema
fexSTR+l- fexvSTRrg- BSicon .svg
Florida
fexBHF BSicon .svg BSicon .svg
fexSTR BSicon .svg BSicon .svg
Hegoalde
fexBHF BSicon .svg BSicon .svg
fexSTR BSicon .svg BSicon .svg
Unibertsitatea
fexKBHFe BSicon .svg BSicon .svg

Gasteizko tranbia Gasteiz (Araba) udalerrian dagoen tranbia sarea da, Euskotren Tranbia enpresa publikoak kudeatuta. 2008an inauguratu zen eta bi lineaz osatzen da. Lehen linea, Angulemako geltokia eta Arriaga-Lakua eta Ibaiondo auzoak lotzen dituena, alegia, 2008ko abenduaren 23an inauguratu zen.[3] Bigarren linea, Angulemako geltokia eta Abetxuku auzoa artean, 2009ko uztailaren 10ean jarri zen martxan. Tranbiak Gasteizko zentroa urrunen dauden auzoekin lotzen ditu, tarte amankomun bat eta bi adarreko sarearen bidez, guztira 20 geltokirekin (Angulema - Ibaiondo linean 12 geltoki eta Angulema - Abetxuko linean 14), eta sareari zazpi geltoki gaineratuko zaizkiola luzapen-fase ezberdinetan dauden proiektuak gauzatu ondoren.

Egungo tranbia sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Nondik norakoak Luzera Geltokiak martxan Geltokiak guztira
ETooicono.png Angulema - Ibaiondo 4,967 km 12 15
EToooicono.png Angulema - Abetxuko 5,685 km 14 20
GUZTIRA 7,967 km(*) 20(*) 28(*)

(*) Geltoki eta kilometro amankomunak behin zenbatzen dira. Hala, Angulema - Honduras tartea amankomuna da bi lineentzako.

Sarearen planoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko tranbia.svg
Tranbiaren sare eguneratua, eraikitze prozesuan dauden geltokiak barne.

Lotuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitasmoaren aurrekariak eta eraikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko antzinako trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko lehen tranbia 1960ko hamarkadan hiria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen zuen Anglo-Vasco-Navarro konpainiaren trena izan zen. Tren horrek hiriaren kanpoaldean lan egiten zuten langileak garraiatzen zituen, Olarizu eta Gamarrara. Trenbide hura eraiki aurretik, Vasco-Navarro trenbidea hilzorian zegoen, eta erabilera gutxituz joan zen. Dena den, Arabako agintariek, material berria erosi zuten, hirian trenbidea eraikitzeko.

Bidea hark hiriaren iparraldea eta hegoaldea batzen zituen honako geltokiekin: Olarizu, Adurtza, Olagibel, Isuntzarrak, Forjas Alavesas, Betoñu, Osinegea, Eskalmendi, Durana eta Salinas. Trena elektrizitatedun errailen gainean zebilen, eta langileak garraiatzeaz gain, Gasteizko Gamarrako udal igerilekuetara iristeko aukera eskaini zieten gasteiztarrei. Horren adierazle, 1964ko abuztuko egun sargori batean igerilekuetara joateko saldutako 4.000 bidaia-txartelak.

Hasierako arrakasta horren ondoren, tranbiaren gainbehera etorri zen, eta azkenik 1967ko abenduaren 16an, Arabako Gobernu Zibilak, Madrilgo gobernuaren aginduz, tren zerbitzua bertan behera utzi zuen. Burdinbidea kentzeko lanei 1968. urtearen hasieran ekin zieten.

1995eko egitasmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbia eraikitzeko lehen egitasmoa 1995. urtean aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak. Orduan Jose Angel Cuerda zen Gasteizko alkatea eta udaletxeko beste alderdiak ez ziren ados jarri tranbia nola eraiki behar zen erabakitzeko, eta azkenik egitasmoa baztertu egin zen.

2004ko egitasmoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo proposamena 2004ean aurkeztu zen, aurreko egitasmoarekin alderatuz ibilbide luzeagoa eta geltoki gehiago ezarri ziren. Oraingoan alderdi guztiek onartu zuten proposamena. Eusko Jaurlaritzako garraio eta herrilanen sailak lehiaketa antolatu zuen, lanen eraikuntza esleitzeko. Tranbiaren eraikuntzako lehen aldiak hiriaren erdiguneko eta Lakuako tarteak eraikitzea suposatzen zuen, 27 milioi euroko kostuarekin. Guztira hamalau enpresa aurkeztu ziren lehiaketara, eta azkenean, bost izan ziren lehiaketako irabazleak.

Tranbiaren eraikuntza Lakua aurrean.

Eraikitze lanak 2006ko irailaren 12an hasi ziren ofizialki. Eusko Jaurlaritzako garraio sailburuaren arabera lanak 2008. urterako amaitzea aurreikusten zen, eta 2008ko eguberri aurretik ireki ahal izan zen Gasteizko tranbia.

2008ko urtarrilean tranbiaren erdiguneko tartea eta Lakuako tartea eraikitzeko lanak hasi ziren, Abetxukuko adarra hurrengo hilabeteetan hastea aurreikusi zelarik. Tranbiak 2008ko irailaren 30ean ailegatu ziren hirira[4], eta froga modura ibiltzen hasi ziren.

Tranbiaren lehen zatia, hau da, tarte komuna eta Lakuarako adarra, 2008ko abenduaren 23an ireki zen. Horrez gain, lehen egunetan, zehazki 2009ko urtarrilaren 6ra arte, tranbia dohainekoa izan zen. Abetxukuko adarra 2009. uztailaren 10ean jarri zen martxan.

Etorkizunerako egitasmoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbia sarearen planoa.

2017ko maiatzean Arantza Tapia sailburuak iragarri zuen tranbiaren ibilbidea Angulemako geltokitik hegoalderantz luzatuko zela, lau geltoki berri izango zituen 1,4 km luzeko ibilbidean, Iradier Arena igaro eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko liburutegiraino. Adierazitakoaren arabera, ibilbidea Angulema kaletik luzatuko zen, eta Florida kalea pasa ondoren, kale honetan geltoki bat gaineratuz (Florida), burdinbidearen gaineko Triana zubia igaroko zuen, Iradier Arena paretik, beste geltoki batekin (Trianas). Ondoren, Castro Urdiales eta Nieves Cano kaleak zeharkatu (Hegoalde izeneko geltoki batekin) eta Domingo Martínez de Aragón kalean amaitu behar zuen ibilbidea, unibertsitatearen ondoan eta etorkizunean eraikitzekoa den igarotze azkarreko autobus (BRT) linearekin lotura eginda Unibertsitatea izeneko geltokiaren bidez.[5]

Urte bereko azaroaren 27an, luzapen lanak hasita, Intermodal-Trianas geltokia ezeztatzea erabaki zela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak. Hala, lanean dagoen hegoaldeko luzapenak hiru geltoki gaineratuko dizkio Gasteizko tranbiaren sareari: Florida, Hegoalde eta Unibertsitatea. Lanek 20 hilabeteko epea dute eta 10,4 milioi euroko kostua.[6]

2017ko ekainean Gorka Urtaran alkateak Salburuako luzapenari buruz berri eman zuen, 4 geltoki berri eta 1.960 metro luze izango den ibilbidearekin. Salburuako adarra Florida eta Los Herrán arteko bidegurutzean hasiko da, Floridako geltokia zeharkatu ondoren. Florida kaletik ibili ondoren Iliada ibilbidera helduko da tranbia, eta ondoren Salburuako Bulevarrera helduko da. Floridako geltokiaz gain, geltoki berriak izango dira Santa Lucía, Salburuako Gizarte Etxea, Salburuako Bulevarra (dorre gorriaren parean) eta La Unión plazan. Luzapena dela eta azpiestazio-elektriko berria eraikiko da.

Bide berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etorkizunari begira, Eusko Jaurlaritzak tranbia sustatu nahi du Gasteizen. Horretarako, bide berriak eraikitzeko hainbat ideia daude. Tranbiaren bigarren bide batek, Betoñu eta Mendizorrotz auzoak elkartuko lituzke, hiria hego-mendebaldetik ipar-ekialdera zeharkatuz. Horrez gain, adarra eraikiko litzateke mendebaldeko Zabalgana auzo jendetsuaren beharrizanak asetzeko.[7]

Geltokiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legebiltzarreko geltokia Alaba Jeneralaren kaletik ikusia. Atzean, Katedral Berria.

Tranbiak 7,967 kilometroko ibilbidea egiten du 20 geltokitan zehar, tarte amankomun bat duela eta bi adar, bata Lakuara eta bestea Abetxukura. Luzapen lanak amaitu ondoren, hegoaldera 1,4 kilometro eta 3 geltoki berri gaineratuko zaizkio sareari,[8][6] eta ekialdera 2,45 kilometroko luzapena ere egingo da, beste 5 geltoki berri gehituz.[9][10]

Ekialdeko adarrak hurrengo geltokiak izango ditu:

  • Salburua (lanak 2018an lizitatuko dira)
  • La Unión (lanak 2018an lizitatuko dira)
  • Nicosia (lanak 2018an lizitatuko dira)
  • Gizarte Etxea (lanak 2018an lizitatuko dira)
  • Santa Lucía (lanak 2018an lizitatuko dira)

Hegoaldeko adarrak hurrengo geltokiak izango ditu:

  • Unibertsitatea (eraikitze-lanetan 2017ko udazkenetik)
  • Hegoalde (eraikitze-lanetan 2017ko udazkenetik)

Adar amankomuneko geltokiak honakoak dira:

Lakuako adarrak honako geltokiak ditu:

Abetxukuko adarrak honako geltokiak ditu:

Funtzionamendua eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minutran eta Sitran[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko tranbian Minutran eta Sitran izeneko informazio sistemak daude ezarrita. Sistema hauei esker, erabiltzaileak linea ezberdinetako tranbia unitateak geltokira heltzeko falta den denbora jakin dezake.

Minutran geltokien markesinaren gainean kokatutako bloke tekniko karratua da, LEDez osatutako lau pantailaz hornitutakoa. Pantailetan geltokira helduko diren hurrengo tranbien denbora agertzen da, dagokion linearen kolorea erabilita. Euskotrenen arabera, sistema hau edozein norabidetik eta 80 metro baino distantzia handiagotik ikusgai da.[11] Minutran sistema Gasteizko tranbian ezarri zen lehenengo aldiz, eta Euskotren Tranbiak ustiatzen dituen tranbia sareen artean Gasteizkoa informazio sistema honetaz hornituta dagoen bakarra da.

Sitran markesinan bertan integratutako pantailez osatutako informazio sistema da. Honen bitartez, geltokira helduko diren hurrengo tranbien denbora kontsulta daiteke, eta horrez gain tranbia zerbitzuan gerta daitezkeen aldaketak eta abisuak ere zabaltzen dira. Sitran sistema Gasteizko tranbian ez ezik Bilboko tranbian ere ezarrita dago.

Sistema hauen bitartez, Angulemako geltokia helmuga duten tranbien datuak kolore gorriz eta pantailaren goialdean puntu batez (·) adierazten dira. Ibaiondoko geltokira abiatzen diren unitateak kolore berdez eta bi puntuz (··) identifikatzen dira. Azkenik, Abetxukoko geltokira ibiltzen diren tranbientzako kolore zuria azaltzen da, hiru punturekin (···).

Guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko tranbiak Euskotren Tranbiaren sareko gune bat osatzen du, geltoki guztiak bere gain hartzen dituelarik.

Kontakturik gabeko txartela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «BAT txartela»

BAT txartel bakarrarekin Gasteizko tranbian hobaridun prezioekin bidaiatu daiteke. Kolektibo berezien barruan dauden erabiltzaileek, hala nola familia ugariak, helduak, eta abar, argazkidun BAT txartela erabilita tarifa murriztuak erabil ditzakete. BAT txartel pertsonalizatua, hau da, argazkiduna, beti eraman behar da nortasun agiriarekin batera.

Txartel pertsonalizatuak tranbiaren informazio bulegoan eska daitezke, Antso Jakituna kaleko 9. zenbakian, eta baita Gasteizko Udalaren hiritarrenganako arreta bulegoetan ere.

2014ko abenduaren 22tik aurrera Gasteizko tranbiak Bizkaiko Barik txartela ere onartzen du.[12]

2015eko maiatzaren 15etik aurrera Gasteizko tranbiak Gipuzkoako Mugi txartela ere onartzen du.[13]

Bidaia-txartelak eta tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako bidaia-txartela eta tarifak:[14]

  • Joanekoa: Pertsonal eta transferiezina. Bidaia bakarra egiteko, erosi eta 50 minutura iraungitzen da. Tarifa: 1,45€.
  • Arrunta: BAT euskarrian kargatzen den titulua da, hobaridun prezioak aplikatzen direlarik. Tarifak: 1,45€; (F20): 0,58€; (F50): 0,36€.
  • Berezi: BAT euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. 65 urtetik gorakoentzako eta %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten pertsonentzako. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Bat Berezi txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. Tarifak: 0,30€; (F20): 0,24€; (F50): 0,15€.
  • 30D: BAT euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. Erosi eta 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko, bai Gasteizko tranbian zein TUVISA hiri-autobusetan ere. Titulu hau erabiltzeko argazkidun Bat txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. Tarifak: 30,00€; (F20): 24,00€; (F50): 15,00€.
  • 30D Gazte: BAT euskarrian kargatzen den titulua da. Pertsonal eta transferiezina. Gasteizen erroldatutako 26 urte baino gazteagoentzako eta OAEAP baino 2,5 aldiz Errenta txikiagoa dutenentzako. Erosi eta 30 egunetan nahi beste bidaia egiteko, bai Gasteizko tranbian zein TUVISA hiri-autobusetan ere. Titulu hau erabiltzeko argazkidun BAT txartela eta nortasun agiria eramatea beharrezkoa da. Tarifak: 25,50€; (F20): 20,40€; (F50): 12,75€.

Maiztasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiztasuna adar bakoitzean 15 minutukoa da, tarte amankomunean adarren maiztasuna bikoiztuz, 7,5 minutura. Puntako orduetan maiztasuna 12 minutukoa da adarretan, eta 6 minutukoa tarte amankomunean. Angulema eta Ibaiondo arteko bidaiak 17 minutuko iraupena dauka. Iraupen bera dauka Angulema eta Abetxuko bitartekoak ere.[15]

Astelehenetik ostiralera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tartea  06:00-07:00  07:00-21:00  21:00-23:30
Angulema - Honduras (Adar bateratua)  7,5'  6'  7,5'
Honduras - Ibaiondo (Lakuako adarra)  15'  12'  15'
Honduras - Abetxuku (Abetxukuko adarra)  15'  12'  15'

Larunbat, igande eta jaiegunetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tartea  07:00-23:30
Angulema - Honduras (Adar bateratua)  7,5'
Honduras - Ibaiondo (Lakuako adarra)  15'
Honduras - Abetxuku (Abetxukuko adarra)  15'

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiariak
Urtea Bidaiariak

2008 111.180
2009 4.689.282
2010 6.977.841
2011 7.425.646
2012 7.275.965
2013 7.279.226
2014 7.296.725
2015 7.699.814
2016 7.723.445
2017 8.137.654

2008ko abenduaren 23an tranbiaren lehenengo linea inauguratu zenetik urtea amaitu arte 111.180 bidaiari zenbatu ziren, tranbia doakoa izan zelarik 2009ko urtarrilaren 9ra arte.

Hurrengo urteko erdialdean bigarren linea inauguratu zen, eta urtea 4,5 milioi bidaiari baino gehiagorekin amaitu zen.

2010ean ere gorakada handia eman zen tranbia sareko bidaiarien kopuruan, bidaiarien igoera egonkortzen hasita, ia 7 milioi bidaiarirekin.

2011n muga jo zuen bidaiarien kopuruak, ia 7,5 milioi balioztatze lortuta. Hurrengo urteetan beherakada txikia eman zen, 2012tik 2014ra 7,3 milioi bidaiariei ezin eutsita. Aipatzea dago 2012an tranbia sarea bi geltokirekin luzatu zela, Kristo eta Abetxukoko geltokiak gaineratuz. Hala ere bidaiarien igoera geldituta mantendu zen.

2015ean berriro ere gorakada eman zen, eta ia 7,7 milioi bidaiari lortu ziren. Joerak berdintsu jarraitu zuen eta 2016an 7.723.445 bidaiari zenbatu ziren.

2017an lehenbiziko aldiz 8 milioi bidaiari baino gehiago lortu zuen tranbiak.

Gasteizko tranbiaren bidaiarien bilakaera 2008-2017 (milioi bidaiari)

Tranbiaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokien nasen luzera 30 metrokoa da, eta tranbia ibiltzen den trenbidearen zabalera metro batekoa.

Ibilbide guztian zehar trenbide bikoitza dago, baina hegoaldeko luzapena gauzatzen denean, Nieves Cano kalean zeharreko trenbidea trenbide bakarrekoa izango da, 375 metrotan.[16]

Guztira 11 tranbia unitate ibiltzen dira Gasteizko tranbia sarean, eta hiru unitate berri eskatu zaizkio Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles enpresari, hegoaldeko luzapena martxan jartzen denerako. Tranbia unitate bakoitza 31,38 metro luze da, bost modulutako osaerarekin, eta 261 lagunentzako edukiera du, horietatik 2 leku mugikortasun urriko pertsonentzako bereziak.[17] Tranbia unitateak zazpi modulutara handitu daitezke, eta gaur egun ibiltzen direnen artean hiru unitate handituko dira. Gainera, eskatutako hiru tranbia unitate berriek ere zazpi modulu izango dituzte.[18]

Tranbiak %100 plataforma baxukoak dira, mugikortasun arazoak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatuz. Tranbiak 70 km/h abiadura maximoa har dezake.[19]

  • Ateetako pasagune askea (mm): 1.300
  • Urruntasuna bogiearen erdialdera (mm): 11.040
  • Gurpilen diametroa (mm): 590
  • Kanpoaldeko zabalera (mm): 2.400
  • Tranbiaren luzera guztira (mm): 31.380
  • Trenbidearen zabalera (mm): 1.000
  • Zoruaren garaiera (mm): 350

Jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbiaren burdinbideak hirian duen eragina gutxitzeko, ibilbidearen gehiena gune berde bihurtu da, hau da, trenbidea berdegune bihurtu dute. Tranbiak lehentasuna dauka trafikoaren gainean, hiri gehienetan bezala, eta erdiguneko kale batzuetan trafikoa murriztu behar izan dute.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tranbiaren erdiguneko tartea kritikatu dute hainbat herritarrek, batez ere Alaba Jenerala, Independentzia eta Angulema kaleetan ez dela ganoraz sartzen argudiatuz. Estutasunok larrialdietarako zerbitzuen balizko laguntza oztopatu eta atzeratuko luke.[20]

Istripuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskotren, «2017ko balantzea» (PDF), 9. orrialdea, http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/EB-2017KO%20BALANTZEA_DEF_26enero.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-02-07  .
  2.   Euskal Trenbide Sarea, «Tranbiak», http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets0014/eu/contenidos/informacion/programatranviario_ets/eu_tranvia/programa_tranviario.html. Noiz kontsultatua: 2013-01-28  .
  3.   Vitoria se sube al tranvía rodeado de expectación y con las paradas llenas. El Correo, http://www.elcorreo.com/alava/20081223/local/ibarretxe-inaugura-tranvia-vitoria-200812231147.html. Noiz kontsultatua: 2017-12-17  .
  4. Auzokide berria ongi etorri' Berria egunkariko albistea.
  5.   r01epd0124ddd405c0f66eb66553e9a3434a06831,r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726 (2017-05-26), Vitoria-Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira, http://www.ets-rfv.euskadi.eus/albistea/2017/vitoria-gasteizko-hego-tranbia-luzatzeko-lanak-udazkenean-hasi/v86-ets9999/eu/. Noiz kontsultatua: 2017-05-28  .
  6. a b   Irekia, Irekia - Gasteizko tranbiaren Unibertsitaterako luzapenean geltoki intermodala (Trianas) kenduko da eta hiri integrazioa hobetuko da, http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/42504-ampliacion-del-tranvia-vitoria-gasteiz-universidad-suprimira-parada-intermodal-trianas-mejorara-integracion-urbana. Noiz kontsultatua: 2017-11-28  .
  7. El Correo Español egunkariko albistea.
  8.   r01epd0124ddd405c0f66eb66553e9a3434a06831,r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726 (2017-05-26), Vitoria-Gasteizko hego tranbia luzatzeko lanak udazkenean hasiko dira, http://www.ets-rfv.euskadi.eus/albistea/2017/vitoria-gasteizko-hego-tranbia-luzatzeko-lanak-udazkenean-hasi/v86-ets9999/eu/. Noiz kontsultatua: 2017-06-06  .
  9. (Gaztelaniaz)  «El tranvía de Salburua llegará hasta la Plaza de la Unión y circulará cada 15 minutos», Gasteiz Hoy, 2017-06-29, http://www.gasteizhoy.com/el-tranvia-de-salburua-llegara-hasta-la-plaza-de-la-union-y-circulara-cada-15-minutos/. Noiz kontsultatua: 2017-07-03  .
  10.   Irekia, Irekia - Jendaurrean jarri da Vitoria-Gasteizko tranbia Salburura luzatzeari buruzko Informazio Azterlana, http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/42653-sale-exposicion-publica-estudio-informativo-ampliacion-del-tranvia-vitoria-gasteiz-salburua. Noiz kontsultatua: 2017-12-15  .
  11.   Sitranaren funtzionamendua | Euskotren, http://www.euskotren.eus/eu/node/891. Noiz kontsultatua: 2017-11-28  .
  12. «Gasteizko tranbiak BAT eta Bizkaiko Barik txartelak onartzen ditu jada», EiTB, 2014-12-22
  13.   Gipuzkoako “Mugi” txartela Gasteizko tranbian garraiatzeko baliozkoa izango da | Euskotren, http://www.euskotren.eus/eu/node/3353. Noiz kontsultatua: 2017-11-28  .
  14.   «Tarifak 2018», http://www.euskotren.eus/sites/www2.euskotren.es/files/Tarifas%20tranvia%20Gasteiz%2020180101%20%5BModo%20de%20compatibilidad%5D.pdf. Noiz kontsultatua: 2018-01-25  .
  15. [Euskotren Tranbia, Gasteizko tranbia, Sareko planoa http://www.euskotren.es/sites/www2.euskotren.es/files/docs/Plano%20Vitoria-Gasteiz.pdf]
  16.   Irekia, Irekia - Gasteizko tranbiaren Unibertsitaterako luzapenean geltoki intermodala (Trianas) kenduko da eta hiri integrazioa hobetuko da, http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/42504-ampliacion-del-tranvia-vitoria-gasteiz-universidad-suprimira-parada-intermodal-trianas-mejorara-integracion-urbana?track=1. Noiz kontsultatua: 2017-12-27  .
  17.   CAF, GASTEIZKO TRANBIA, http://www.caf.net/eu/productos-servicios/proyectos/proyecto-detalle.php?p=71. Noiz kontsultatua: 2017-12-27  .
  18. (Gaztelaniaz)  «Vitoria tendrá seis tranvías ‘extralargos’ de 7 vagones tras una inversión de 14,5 millones», El Correo, 2017-12-27, http://www.elcorreo.com/alava/araba/vitoria-seis-tranvias-20171227211624-nt.html. Noiz kontsultatua: 2017-12-27  .
  19.   GASTEIZKO TRANBIA, http://www.caf.net/eu/productos-servicios/proyectos/proyecto-detalle.php?p=71. Noiz kontsultatua: 2017-12-27  .
  20. (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: "Vecinos del centro piden suprimir el tranvía del Parlamento a Angulema"
  21. (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: El tranvía arrolla y hiere de gravedad a un hombre que cruzó mal e iba con cascos
  22. (Gaztelaniaz) El Correo: "El tranvía atropella a una ciclista de 43 años en Vitoria" (2009-09-10)
  23. (Gaztelaniaz) El Correo: "Herido grave un hombre al ser arrollado por el tranvía en la Avenida Gasteiz" (2009-10-21)
  24. (Gaztelaniaz) elcorreo.com (2010-8-28)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gasteizko tranbia Aldatu lotura Wikidatan