Euskara Jendea
Euskara Jendea | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Euskara Jendea |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 6 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista dokumentala |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Xamar Lutxo Egia |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Zenbat Gara Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkartea |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Audience |
Argumentu nagusia | Euskararen historia |
euskarajendea.com |
Euskara Jendea: Gure hizkuntzaren historia. Gure historiaren hizkuntza sei atalez osatutako dokumental sorta da. Euskararen eta euskaldunen historia aztertzen du, xehetasunez, Historiaurretik gaur egun arte. Euskaraz egina, beste zazpi hizkuntzatara itzulita dago azpidatzien bidez. 2013an ekoitzi eta estreinatu zuten.
Zenbat Garak eta Ibaizabal-Mendebalde Kultur Elkarteak elkarlanean egindako material pedagogikoa da, eta oinarritzat du Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen izenburu bereko liburua. Xamarrek berak parte hartu du dokumental saileko lantaldean ere, Mikel Arredondo, Hibai Castro, Lutxo Egia, Lon Fernandez, Adur Larrea eta Maria Uriarterekin batera.
Atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaren atarian (42')
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historiaurrean gertatutakoa errepasatzen du atal horrek, jatorri ezezaguna duen hizkuntzaren sorreratik. Hizlari moduan Joakin Gorrotxategi, Neskuts Izagirre, Diego Garate eta Jacques Blot aritzen dira.
Erromatar Inperioan (40')
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar Inperioak gaur egungo Nafarroako Erriberan eta Akitanian ez ezik, Euskal Herria osoan eragina izan zuen, hizkuntzaren aldetik ere, latinaren bidez, eta hainbat aztarna utzi ditu. Joaquin Gorrotxategi berriz ere, Mertxe Urteaga, Elena Torregarai eta Nodge Nolan protagonistak dira.
Aniztasunaren bidean (44')
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroan hainbat kultura ere garatu ziren orduan nagusi zen euskararen lurraldean, arabierazkoa eta erromantzezkoak batik bat. Hala ere, horiek ez bezala, euskal hiztunek ez zioten euren mintzaira idazteari ekin. Joseba Lakarra, Juan Jose Larrea, Belen Bengoetxea eta Antonio Breschik parte hartu dute atal horretan.
Mugetan gaindi (48')
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVI. eta XVIII. mendeen artean finkatu zituzten euren mugak Espainiak hegoaldean eta Frantziak iparraldean. Horrek ondorio negatiboak ekarri zizkien alde bietako euskal hiztunei. Beste aldetik, itsasoez bestaldera iritsi ziren euskal arrantzaleak, pidginak sortuz, eta lehenengo testu idatziak egin zituzten geurean. Tarte horren hizlariak Joseba Agirreazkuenaga, Beñat Oihartzabal, Miren Egaña eta Peter Bakker dira.
Gerren arteko Pizkundean (49')
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerrak eta hainbat aldaketa politikoren artean, XIX. mendean garatu zen hurrengo mendearen lehenengo herena arte Euskal Pizkundea delako urrezko aroa. Euskaltzaindia sortu eta zenbait hedabide, literatura eta bertsolaritza indar handiz garatu zituzten, besteak beste. Iñaki Camino, Lourdes Otegi, Jurgi Kintana eta William Douglassek azaltzen dute.
Mundua osatzen (50')
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herrian, Espainiako Gerra Zibilak eta ondorengo hamarkadek loraldia bortizki eten zuten arren, 1960ko hamarkadatik aurrera hizkuntzaren aldeko mugimendua berriro indartu zen. Euskara batua sortu, beste inoiz baino gehiago literatura, musika eta zinema bultzatu eta hiri inguruetara iritsi, zailtasun gogorrei aurre eginez beti ere, oreka mantentzen saiatuz. Azken atal horren parte hartzaileak Jose Angel Irigarai, Jon Sarasua, Amaia Aire eta Iratxe Esnaola dira.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Audience taldeak musikatu ditu atal guztiak. Gainera, Mixel Etxekoparrek lehenengoa, Ludi Scaenicik bigarrena, Unai Requejok hirugarrena, Khantoriak laugarrena eta bosgarrena Josu Zabalak, Joseba Tapiak, Asier Gonzalezek, Irurtiak, Ibon San Vicentek eta Mikel Urbeltzek. Seigarrena eta azkena Ruper Ordorikak, Gosek, Zea Maysek, Bidehutsek, Mursegok, Ibon Rodriguezek eta Ibon Agirrek girotu dute.
Azpidatziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaraz gain, beste zazpi hizkuntzaz irakurtzeko eta jarraitzeko aukera dago azpidatzien bidez: galesez, gaztelaniaz, frantsesez, galego-portugesez, ingelesez, japonieraz eta katalanez.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Webgune ofiziala